Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar 1937ko apirilaren 26an hartu zuten nazionalek. Hemen dauzkazue egun latz haietako gertakizunak etxean irakurtzeko eta entzuteko.

2020/04/24
Herria etengabe bonbardatu zuten apirilaren 24an eta 25ean; eta, azkenean, 26an sartu ziren.

Eibar bonbardekaten ondoren. Argazkia: Guregipuzkoa

Ugari dira egun beltz haiei buruzko kronikak, historia-azterketak eta liburuak, baina, ziur aski, Santiago Arizmendiarrietaren memoriak izango dira zehatzenetakoak sufritu, ikusi eta entzun zuen guztia idatziz batu zuelako: “Y en esto, llegó el 24 de abril de 1937, día trágico  (…)  para los que habíamos de pasar los larguísimos minutos bajo el acoso de la aviación alemana. Con el ruido del motor y disparos de los fusiles la plaza parecía el infierno y ni siquiera era la antesala..
 
Beste testigantza batzuk ere ederto asko jasotzen dute orduan gertatutakoa. Hemen dugu Maria Luisa Larrañaga Mardaras eibartarrarena, Argentinan bizi zela 2002an elkarrizketatu eta Maria Luisa Larrañaga, cien años de historia (PDF) artikulu ederrean bildutakoa (Guregandik 7; Arturo Campión Centro de Estudios).

Irakurtzeko ez ezik, entzuteko ere beste hainbat dokumentu grabatu dauzkagu egun haiei buruzkoak. Horietako asko “Eibartarren Ahotan” proiektukoak: Leonor Larrañaga, Asun Angera eta Jose Sarasua, Alejandro Lizarriturri, Gaspar Alvarez, Roberto Marcano,…

Orduan gertatutakoak ez dira albo batean utzi behar; gogora ekarri behar dira horrelakorik berriro inoiz eta inon gerta ez dadin.

Dokumentuaren akzioak