Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Eibar, Tintaz eta Lumaz" Julen Zabaletaren liburua eta “Eibartarren Ahotan”en utzi duen testigantza.

2010/11/25
"Eibar, Tintaz eta Lumaz" liburuak, Julen Zabaletak egin dituen Eibarko marrazki guztietatik 86 inguru jasotzen ditu. Abenduaren 2an aurkeztuko da Portalean, iluntzeko 7,30etan.

Eibar, tintaz eta lumaz

Datorren ostegunean aurkeztuko da Julen Zabaletaren liburu berriaren aurkezpena, Eibar, tintaz eta lumaz. Carmelo Urdangarinek, Jose Antonio Azpiazuk eta Silbia Hernandezek egingo dute aurkezpena. Bestalde, Julen Zabaletak, antzinako bizimoduari buruz eta Eibarko antzinako giroari eta kaleei buruzko testigantza ederra utzi digu Eibartarren Ahotanen.

1921ean jaio zen Elgoibarren. Eibarrekin lotura estua izan du umetatik familiartekoak bertan zituelako eta 1940an Hortensia San Martin eibartarrarekin ezkondu eta Eibarrera  bizi izatera etorri zelako.

Oso esku onekoa, proiektu egile eta delineatzaile legez  enpresa askotan ibili da beharrean, besteak beste Danobat-en.

Asko dira Julen Zabaletarekin zorretan dauden ikerlariak eta Museoak: liburu eta museo-horma asko dotoretu dira Zabaletaren lanekin, 4000 marrazkitik gora egin  ditu: Euskadiko herri bakoitzaren eraikin esanguratsuenak, Nafarroako erromaniko osoa, Gipuzkoako eliza eta ermita guztiak, ofizio zaharrak, meatzarien lana…

Julen Zabaleta

Dokumentuaren akzioak