Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek 27.493 biztanle ditu, 14.168 emakume eta 13.325 gizonezko.

2016/01/12
Eibarrek 2013. urtean 27.439 biztanle zeuzkan; 2014an 27.440, eta 2015ean 27.414. 27.493 biztanleren datu hori, Udal Idazkaritza saileko Estatistika Atalak emandakoa, 2016ko urtarrilaren 1ekoa da.

Hona hemen aurtengo urtarrilaren 1ean herriak dituen biztanle horiek adinaren arabera sailkatuta:

  • 0tik 25 urte bitartekoak: 6.111 (% 22,23)

    • Emakumeak: 3.033

    • Gizonezkoak: 3.078

  • 26tik 50 urte bitartekoak: 9.178 (% 33,38)

    • Emakumeak: 4.430

    • Gizonezkoak: 4.748

  • 51tik 65 urte bitartekoak:5.796 (% 21,08)

    • Emakumeak: 2.976

    • Gizonezkoak: 2.820

  • 65etik 100era bitartekoak: 6.402 (% 23,29)

    • Emakumeak: 3.724

    • Gizonezkoak: 2.678

  • 100 urtetik gorakoak: 6 (% 0,022)

    • Emakumeak: 5

    • Gizonezko 1

Eibarren 64 herrialdetako pertsonak ditugu gure artean, guztira 2.028 (% 7,38). Gehienak Marokokoak dira (741); ondoren Pakistan (114), Senegal (106) eta Portugal (95) dauzkagu, eta ondoren Dominikar Errepublika (88), Bolivia (70), Aljeria (79), Nepal (66), Nikaragua (56), Kolonbia (52), Errumania (47) Venezuela (46), Ekuador (31), Txina (28), Bangladesh (24), Mali (24), Peru (20), Kuba (19), Kongo (18), Italia (18), aberrigabeak edo apatridak (17), Argentina (17), Nigeria (15) eta Mauritania (15). Herrialde hauetakoak ere baditugu: Britainia Handia (11), Angola (10), Frantzia (9), Alemania (8), Honduras (8), Paraguai (8), Kongoko Errepublika Demokratikoa (8), Txile (7), Kamerun (6), Egipto (6), Ghana (6), Mexiko (6), Serbia (5), Bosnia-Herzegovina (4), Hungaria (4), Irlanda (4), Errusia (4), Albania (3) El Salvador (3), Ginea (3), Suedia (3), Uruguai (3), Bielorrusia (2), Kabo Berde (2), Eslovenia (2), Estatu Batuak (2), Filipinak (2), Ginea Ekuatorial (2), Ukraina (2), Australia (1), Belgika (1), Boli Kosta (1), Costa Rica (1), Finlandia (1), Ginea-Bissau (1), Japonia (1), Montenegro (1), Herrialde Behereak (1), Polonia (1) eta Thailandia (1).  

Dokumentuaren akzioak