Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Eibartarren Ahotan”, Ego Ibarraren proiektu aitzindaria, eguneratzen eta gaurkotzen.

2016/03/04
“Eibartarren Ahotan”: 1998an herriko ahozko ondarea batzeko Ego Ibarrak sortu zuen proiektu aitzindariaren azpiegitura eguneratzen hasi gara.

“Eibartarren Ahotan” berriak hartuko duen itxura.

Urte asko igaro dira, Udalak, herriko pertsona nagusiei elkarrizketak egin eta herriko ahozko ondarea jasotzeko proiektuari ekin ziola: jaso, gorde, katalogatu eta erakutsi;  horiek ziren eta, oraindik ere, horiek dira lau ardatz nagusiak.

Eibartarren Ahotan”erako propio egindako elkarrizketak, elkarrizketa sakonak eta jorratuak,  orain arte,  80tik gora izan dira; horiei, azken urteotan egindako “Gerrako umeak” eta orain hasi berri den “Beharginak” asmoarenak gehitu behar zaizkie.

Formatu mota guztietan dauden zintak 500dik gora dira eta elkarrizketatuek edo haren oinordekoek zinta horiek erabiltzeko eta hedatzeko baimena emana dute idatziz.

Azpiegitura teknikoa oso zaharkitua zegoenez (2001ekoa), www.egoibarra.eus web-gunean behar den bezala ipintzeko, Artxiboan dauden zintak digitalizatu eta eguneratzen ibili gara 2014an eta 2015ean. Digitalizatu eta editatu, Internet-en kalitate hobeagoarekin erakusteko. 

Urte bi  hauetan, Badihardugu Elkartearen azpiegitura teknikoari esker eta hura erabilita,  Eibartarren Ahotan proiektua berritu egin da, plataforma moderno, erabilterraz eta askoz arinago bat ahalik eta azkarren bistaratzeko.

Dokumentuaren akzioak