Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Emakume ahotsak Eibartarren Ahotanen: herriko emakumeen memoriaren gordeleku

2023/03/07
Azken testigantzak osasun munduarekin lotutakoak eta ezagun askoak: Andresi Zabala Abasolo eta Matilde Isasi-Isasmendi Gallastegi.

Andresi Zabala eta Matilde Isasi-Isasmendi

Andresa “Andresi” Zabala 1929an jaio zen, Eskoriatzako Bolibar auzoan. Batxilergoa Gasteizen ikasi zuen eta gero Bilbon erizain- eta emagin-ikasketak egin zituen. Eibarren, lehenik emagin bezala ibili zen lanean eta gero erizain bezala. Don Basilio pediatrari ere lagundu zion. Etxeetan bisitak egiten zituen eta motorrean ibiltzen zen gaixoak bisitatzen; anbulatorioan ere kontsulta pasatzen zuen. ALFA-ko lantegiak langileen seme-alabentzat zabaldu zuen kontsultategiko erizaina ere izan zen urte askoan.

Matilde Isasi-Isasmendi 1933an jaio zen Iurretan; 1970ean etorri zen Eibarrera,  eta bertako anbulatorioan aritu zen erizain lanetan, 1995 urtean erretiroa hartu zuen arte. Erizain eta emagin izanik Eibarko hainbat ume munduratzen lagundu zuen. Anbulatorioko lana, 80-90 hamarkadetako drogen arazoa, Pagaegi kaleko amaetxea, Eibarko planninga eta gure herriarentzako interes handiko beste hainbat gai ditu hizpide.

Andresi eta Matilde bezala, asko dira gure herria ehundu duten emakumeak; hemen dauzkagu Margarita Murgizu, Nieves Acha, Petra Aguirregomezcorta, Rosario Alcerreca, Marina Basterra, Plácida Carmona, Maria Ángeles Cortabarria, Euxebi Gisasola, Ofelia de los Toyos, Mari Tere Gantxegi, María García,  Asun Anguera, Juana Arrieta, Amaya Arriola, Jesusa Astigarraga, Aurora Bascaran, Garbiñe Gisasola, Maria Paz Guisasola, Tomasa Idarraga, Jaione Iraeta, Maria Jose Irusta, Asunción Larraza, Leonor Larrañaga, Rosa Larrea, Luciana Larreategui, Kontxa Laspiur, Faustina Lopez, Ángela Lorenzo, Juana Josefa Loyola, Concepción Martínez, Nieves Marzana, Luisa Aguirre, Maria Luisa Maitre-Jean, Aurea Mendizabal, Felisa Pascual, Josefina Prieto, Antonia Salaverria, Mari Carmen Sarasua, Adela Telleria, Mercedes Telleria, Dolores Tolosa, Adelina Unanue, Juana Unzueta,  Begoña Zaldibar, Juana Zugasti, Arrate Berasaluce eta beste hainbat emakume.

Dokumentuaren akzioak