Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak hasiera eman dio Eibarko Zamakola lantegi-etxea monumentu deklaratzeko espedienteari.

2014/12/05
Zamakola lantegi-etxea Otaola kaleko 28an dago. Zamakolarren artean, Felipe Zamacola dugu aurrenekoa (1860-1913) aparteko eskopeta-kanoiak egiten.

Zamakolatarren marka JABALI zen, hauxe hain zuzen ere. Bartzelonoako "E. Schilling y Cía"ri erosia. (Iturria: J.L. Calvó)

Hura hil ondoren Pablo semeak (1882-1936) hartu zuen ardura eta “Zamacola e Hijos” fundatu zuen bere bost semeekin batera (Juan, Silvestre, Pablo, Francisco eta Cándido). Gerratean hil zen –baita Cándido semea ere-; hala ere, gainerakoek aurrera egin zuten “Zamacola Hermanos” izena sortuta. 1982. urtean itxi zuten Eibarko fabrika.

Orain, Jaurlaritzak ekin dion bide honekin, Eibarrek izan duen arma-fabrika zahar eta onenetarikoa betiko gordetzeko aukera izango da. Jaurlaritzak dioen bezala “bizilekuaren eta ekoizpenaren arteko konbinazioaren erreferente da –inguru horretako industrializazioan ohikoa zena- eta gainera, Eibarreko garai bateko armagintzaren lekuko berezia.”

Ikusi: ebazpena.

Dokumentuaren akzioak