EXFIBAR 2013ko gaia: "Abiazio jaia"ren 100. urteurrena
Arrate filatelikoen elkarteak urte asko darama San Andres jaien inguruko erakusketa tematikoak egiten. Aurtengoan, Marius Tercé abiadore frantziarra 1913ko urteko ekainaren 24an Eibar gainean ibili zeneko hura dakarkigute gogora, Tutulukua baserritik Otaola baserriko garitzaraino bere aeroplanoarekin ibili zenekoa.
Eibar gainean buelta eta jira ibili zen aeroplano hura dugu aurtengoan ardatz eta gai nagusi. Udal artxibariak gaiaren inguruan egin duen testuan ederto asko kontatzen digu nolako jakinmina, harridura, lilura eta giroa sortu zuen orain dela 100 urte Eibar gainean bueltak ematen ibili zen Mario Tercé abiadore frantziarraren aeroplanoak.
Dokumentuaren akzioak