Frankismoari buruz martxoaren 3an Aldatzeko ikasleentzat Aritz Ipiña historialariak eman zuen hitzaldia, Youtuben
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/frankismoari-buruz-martxoaren-3an-aldatzeko-ikasleentzat-aritz-ipina-historialariak-eman-zuen-hitzaldia-youtuben/@@images/90721672-52b4-4a3d-b8c3-6b6dda2f64f1.jpeg)
Franco Eibarren, 1949an. Argazkia: Indalezio Ojanguren (GureGipuzkoa CC BY-NC 4.0).
Eibarko BHI eta Batxilergoko ikastetxeekin elkarlanean arituta, eskolek eskatutako gaien inguruko hitzaldiak antolatzen ditu Ego Ibarra Batzordeak, aurtengoan frankismoaz eta esklabutzaz; gazteen artean Historiarekiko interesa piztu eta ikasketa-prozesuaren amaieran gainditu beharreko selektibitate-probarako laguntza osagarri bat eskaini nahian.
Eskola guztietako ikasleek, eta herritar orok, hitzaldietan adierazitakoa eskura izan dezaten, sarean kaleratuko dira hitzaldiak. Oraingo honetan, frankismoari dagokiona.
Dokumentuaren akzioak