Gerra osteko Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko berreraikuntza (1937-1957): bonbardaketaren ondorenari buruzko hitzaldia.
Soroa: fabrika eta etxeak Matxarian Argazkia: Iñigo Artamendi
Muñozek 2009ko Juan San Martin beka irabazi zuen, eta ondo jorratutako lan mardula egin du gaiaren inguruan, jende guztiarendako interes handikoa, baina ezin baztertuzkoa adituendako eta hirigintza alorrean dabilen edonorendako.
Muñozen ikerketa-lanak atal nagusi bi ditu eta hitzaldian ere bide horri eutsiko dio. Aurrena "Arkitektura eta hiria autarkia garaian" dugu, eta hurrena "Eibarko berreraikuntza", bere ikerketaren ardatz nagusia. Lehendabizikoan, beste gai batzuen artean, gerraosteko eraikuntza arazoak eta ‘Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones" en lana jorratzen du.
Eibarko berreraikuntzari dagokion atal sendo bezain luzean, besteak beste, ondoko gaiak izango ditu hizpide eta mintzagai:
- Hiriaren antolaketa berria gerraostean eta erronkak: txikizioa eta hasierako lanak, urbanizazio plan berria (eraispenak, hondakinak kentzea, Ego erreka estaltzea, estolderia, ur hornikuntza...) eta antolakuntza berriaren emaitzak eta mugapenak. Amaierako zatian arkitektura publikoa eta hiria (udal zerbitzuak, estatuarenak...) aztertu ditu.
- Etxebizitza. Atal horretan etxebizitza faltaren arazoa jorratu du gizarte etxebizitzari arreta berezia eskaniz (etxe gabezia, Obra Sindical del Hogar, DGRD, "Cristo Obrero" kooperatiba, udal etxebizitzak Instituto Nacional de Viivenda...), noski, ekimen pribatuko etxegintza ahazteke (eraikuntzak, profesionalak, etxe-tipologiak...)
- Industriarako arkitektura. Horixe dugu azken atala eta bertan industria-arkitekturaren garapena, ezaugarriak eta tipologia aztertuko ditu.
Dokumentuaren akzioak