Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerrako Eibarko umeak: Ikerketa aurrera doa

2012/02/07
Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordeak bultzatu duen ikerketaren emaitza, orain artekoa, 155 izenekoa izan da, baina soka askoz luzeagoa izango delakoan gaudenez, berriro ere, zuen laguntza eskatzen dugu.

Besteak beste: Enrique Astarloa, Eugenio Prieto, Ernesto Larreategi, Ernesto Lizundia, Jose Uribeecheverria, Agustin Lizundia. Argazkia: Sasinka Astarloa Ruano.

Gerratean atzerrira eraman ziren Eibarko umeen zerrenda egin ahal izateko, jendearen laguntza eskatu genuen. Jasotako erantzuna benetan ona izan da. Orain arte bete ahal izan dugun zerrenda horretan 155 izen daude, baina gure ustez, oraindik izenak falta dira.  Aurretik genituen datuak osatu eta erkatu ere egin ditugu.

Gure deiari erantzunez, jende asko izan da guregana hurbildu dena. Horien artean 2 historiagile eta “ume” haien 17 senide ditugu. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

Bestalde, orain arte laguntza bila joan eta euren laguntza eman diguten erakunde guzti hauei ere eskerrona erakutsi nahi diegu: Basque Children of ’37 Association (UK), Fundación Universitaria Española, Fundación Pablo Iglesias, Eibarko Udal Artxiboa, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia-Sabino Arana Fundazioa eta Irargi. Hemendik aurrera ere, orain arte jaso izan dugun erantzun on  horren pareko erantzuna  izango dugulakoan gaude. 

Hala ere, oraindik argibide gehiago nahi dugu, izen, argazki eta dokumentu gehiago.  Ate joka gabiltza, ume haien arrastoari segika.

Ikerlaria: Enara García Martínez (Untzaga Plaza, 1 – 2. pisua)
Telefonoa: 943 70 84 23. Atzerritik: 034 943 70 84 23
e-maila: egoibarra2@eibar.net

Dokumentuaren akzioak