Gerrako Umeen aurreneko 10 elkarrizketak egin dira, Ego Ibarra batzordeak 'Badihardugu' Elkartearekin izenpetu zuen hitzarmenaren aurreneko urratsa.
2012/07/26
Elkarrizketatu diren 10 ume horiek Errusian, Belgikan, Frantzian eta Inglaterran izandako umeak ditugu eta gaur egun ere ondo gogoan dauzkate, umeak zirela, derrigorrean, herritik atzerrira bidali eta han bizi izandako gorabehera gazi-geza guztiak.
Argazkian agertzen diren eibartar batzuk: José Luis Larrañaga, Roberto Marcano, Antonio Lecumberri, Félix Ormaechea eta Isaías Albístegui. Argazkia: Eugenio Lecumberri Sigachov.
Hauexek dira 10 “ume” horien izenak: Nieves Acha Garmendia; Jesusa Astigarraga Carral, Roberto Altuna Iriondo, Alicia González Acha, Jose Antonio González Acha; Roberto Marcano Magunacelaya; Jose Mari Oyarzabal Landa; Juan de los Toyos Garay; Juana Unzueta García eta Begoña Zaldibar Oyanguren.
Ainhoa Bernabe eta Izaskun Gaston izan dira elkarrizketatzaileak.
Dokumentuaren akzioak