Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gure Herria auzo-elkarteak 70ko hamarkadan argitaratu zuen aldizkariaren ale batzuk, haren Estatutuak eta beste agiri batzuk digitalizatu ditu Ego Ibarrak

2021/05/03
Elkartearen Estatutuak 1976ko martxoaren 4an onetsi zituen gobernadore zibilak.

Gure Herria Elkartea 1976an legeztatu zen eta helburu nagusi hauek zeuzkan: bere lurralde-eremuaren kultur maila, maila morala, soziala eta zibikoa goratzea. Eta, beste askoren artean, betekizun hauek: herri-intereseko obrak egitea sustatzea; haurtzaindegiak egitea; hitzaldiak antolatzea; kooperatibak sortzea; ingurumena zaintzea, eta abar luze bat.

Orain digitalizatu diren agirien artean, elkarteak 1977an antolatu zuen argazki-lehiaketa baten oinarriak ere badaude, herriko arazoak (osasuna, zirkulazioa…) salatzeko argazki-lehiaketa, alegia.

Aldizkarien orrialdeetan barrena eginez ikus daiteke 1976ko urriaren 13an inauguratu zela Mekolako haurtzaindegia, herriko jendearen artean batutako diruari esker, eta hango jarduna euskaraz izango zela; Kiroldegiaren obrak egiten ari zirela; herriko auzoek konponbidea eskatzen zuen premia biziak zeuzkatela…

Gure Herria aldizkariak, batik bat, Eibarko herritarren eta herriaren arazoak eta kezkak jasotzen zituen, baina ez zien muzin egiten sasoi korapilotsu hartan pil-pilean zeuden beste gai batzuei (euskararen ofizialtasuna, hezkuntza, politika…).

Gure Herria elkarteak ateratako pegatina, "Un pueblo limpio"

Gure Herria elkarteak ateratako pegatina.

Dokumentuaren akzioak