Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jose Antonio Azpiazuren “Elkano eta Eibarko armak” hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean dago eskura

2022/03/08
Eibarren 675. urteurrenaren harira, Akebai plataformaren laguntzarekin antolatutako hitzaldia izan zen.

Historialariak Eibarko eta inguruetako armagintzak izan zuen garrantziaren berri eman zuen hainbat artxibotan jasotako datuetan oinarrituz. Sasoi hartan punta-puntakoa zen industria haren zertzeladak eman zituen, tartean, izen esanguratsuak aipatuz, hala nola Juan de Isasi, Juan Martinez de Mallea eta Martin Sanchez de Ibarra.

Azpiazuk emandako hitzaldiaren tesi nagusia hauxe izan zen: orduko arma-eskari handiari erantzuteko, behargin andana zegoela Eibarren eta albo herrietan etengabeko lanean, nahiz eta haien izenik agirietan azaldu ez.

Dokumentuaren akzioak