Kezka taldearen koko-mokoak koko-eskean eta ate-joka ibiliko dira otsailaren 11n, Mandiola eta Gorosta bailaretan
Kezka Dantza Taldea (2015)
Kezka Dantza Taldea 2008ko urtarrilaren 26an hasi zen koko-dantzari eta koko-marru konpartsa plazaratzen, eta hauxe zioen hasierako hartan: “Eibarren plazaratuko ditugun koko-dantzari eta koko-marruak bertakoak dira, bereziak eta nortasun propioa dutenak, baina aldi berean inauteriaren izpiritu tradizional eta europarrean oinarrituak eta testuinguru horretan bete-betean txertatzen direnak. Eibarko aratosteen inguruan erabili izan diren zenbait ohituretatik jaso ditugu su berria pizteko erabiliko ditugun txinpartak.”
Orduan argitaratu zuten azalpen-idazkian, Aratosteetako datak kalkulatzeko modua ere bazekarren, interes handikoa: “1.- Udaberriko lehenengo ilargi betea noiz izango den lokalizatu. 2.- Udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea identifikatu. Igande hori, Aste Santuko igandea, alegia, Pazko Igandea izango da. 3.- Pazko Igandean bukatzen da garizuma, alegia 40 eguneko baraualdi kristaua. Garizuma Hausterre egunean hasten da.
Beraz, 40 egun atzeraka kontatu behar ditugu Hausterre eguna lokalizatzeko. 4.- Hausterre eguna da Aratosteen ondoko lehen eguna, asteazkena, beraz, bezpera Aratoste Martitzena izango da, jaien azken eguna”.
Kezka tradizioan oinarritu da bere konpartsak sortzerakoan, eta, izpiritu berberari eutsiz, hauxe da aurtengorako antolatu duen programa:
- 8:30: Errebalen, baserritarren postuetan.
- 9:00: Mandiola eta Gorostako baserrietan. Hona hemen gutxi gorabeherako ibilbide-ordutegia: Amazabalegiabeletxea (9:15), Amazabalegi (9:30), Amazabalegigoikoa - Amazabalegibekoa (9:45), Pagaegiabeletxe (10:45), Ixua jatetxea (11:30), Usartza (12:15), Akondia (12:30), Berretxinagabekoa (13:00), Iturragoikoa-Iturraobekoa (13:45)
- 19:00: Errebalen koko-mokoak elkartzea, koko-dantzak eta kantuak, Mauxitxa txarangak lagunduta eta kalejiran hasiera. Ibilbidea: Zuloagatarren kalea, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalbetoia, Plaza Barria, Errebal.
- 21:00 Errebalen azken koko-dantzak eta kantuak.
Dokumentuaren akzioak