Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elena Barrena Osoro historialari eibartarraren "Eibar y los caminos medievales" hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean

2022/04/25
Eibartarren sustraiak azaldu zituen Behetarrak Elkartearen eta Azitaingo parrokiaren laguntzarekin antolatutako ekitaldian

Elena Barrena Historia katedradun eibartarrak ederto asko argitu zituen hasierako urratsak; Eibar hiriaren fundazioaren aurretik, gerora “eibartar" izango ziren gizon eta emakume haiek non bizi ziren argituz, zein zen beren bizimodua eta zer bidetatik ibiltzen ziren azalduz.

Egindako atzerabegira hartan Markinako Bailaran hasi, San Andrés Monastegitik eta Val de Egoko burdinoletatik igaro eta Villanueva de San Andrés de Eibarreraino iritsi zen ikerlaria Azitaingo elizan zaharrean emandako saio ederrean.

Dokumentuaren akzioak