Plumillaren maisuak, Julen Zabaletak, 100 urte bete ditu.
Ardantzako trenbidearen pasabide zaharra. Marrazkia: Julen Zabaleta.
Erretiroa hartu arte, 1986an, makinen eta erreminten funtzionamendua azaltzeko marrazkietan espezializatu zen, beharrezkoak ziren dibujoak, katalogoak eta instrukzio-liburuak eginez. Zaila da jakitea zenbat izan diren Julen Zabaletak bizitzan zehar egin dituen marrazkiak, 5000tik gora omen dauzka-eta: Euskadiko herri bakoitzaren eraikin esanguratsuenak, Nafarroako erromaniko osoa, Gipuzkoako herri guztietako eraikin esanguratsuenak, eliza eta ermita guztiak, ofizio zaharrak, meatzarien lana…Asko dira Julen Zabaletarekin zorretan dauden ikerlariak eta museoak.
Zabaletaren marrazkiak dituzten aldizkariak eta liburuak ere ugari dira. Hona hemen, gutxi batzuk: Pan Pin 1960tik 1969ra Zeruko Argia-k kaleratu zuen gehigarria; Eibar, tintaz eta lumaz, Goierri Marrazkitan, Amaia: VIII. mendeko euskaldunen historioak, Elgoibar, iragana eta oraina/Elgoibar ayer y hoy liburuak edo Zabaletaren lagun handia den Carmelo Urdangarin ikerlariaren Oficios Tradicionales liburu-bilduma guztietako marrazkiak.
Oraingo honetan, Elgoibarko Ongarri Elkartearekin batera, plumillaren maisuari Eibartarren Ahotan-en eta Elgoibarko Makina-Erramintaren Historiazaleak elkarteak egin izan dizkioten elkarrizketak biltzen dituen agiria dakargu.
Dokumentuaren akzioak