Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Uda giroa Eibarren: uztaileko eta abuztuko kultura ekitaldiak

2013/06/28
Ikus-entzunezkoak, poesia errezitalak, gaueko kontzertu-emanaldiak,Lambretten kontzentrazioa, Amaña eta San Kristobal auzoko jaiak... Denetik dago udan Eibarren

Ana Domínguez Areta, Amaya Leyaristi Areta eta Isabel Leyaristi Areta Lambretta baten jarrita; atzean Mendigoitxi baserria. Argazkia: Areta familia.

Udako ikus-entzunezkoak (uztailaren 2-4) eta poesia (uztailak 5) Arrate Kultur Elkartearen eskutik datozkigu; Miren Agur Meabe idazleak bere poemak irakurriko ditu UEUko egoitzan, Markeskuan (astelehenean, hilak 1, 17:30etan); San Kristobal eta Amañako jaiak ekitaldiz beteta agertu zaizkigu; Lambretten kontzentrazioak programa sendo bat du aurtengoan (uztailak 6-13); Cielito Musika Bandaren gauezko uztailaren 12an eta 26an izango dira; Indalezio Ojanguren argazki lehiaketaren eta Asier Errasti laburmetraien deiak kaleratu dira... Gauza asko daude Eibarren uda izan arren.

Deskargatu uztaila eta abuztuko kultura gida PDF formatuan.

Dokumentuaren akzioak