Egoibarra.eus: 2020an, 2019ko urtean baino % 53 bisitari gehiago jaso ditu Egoibarraren webguneak
Bisitarien % 45 Euskal Herritik dator eta Espainiatik % 25. Hala ere, webguneak hainbat herrialdetako bisitak jaso ditu, gehienak Ameriketako Estatu Batuetatik (% 20). Zerrendako hurrengoak, baina alde handiarekin, Argentina, Kolonbia, Mexiko, Frantzia, Alemania, Txina, Erresuma Batua, Txile eta Herbehereak ditugu.
Bisitarien % 48 ordenagailutik sartu da, eta, dagoeneko, gehiago dira gailu mugikorretatik sartzen direnak, % 52, alegia.
Atal ikusienak, Eibar, Argitalpenak eta Argazkiak izan dira, hurrenkera horretan. Euskaraz gehien bisitatu den atala “Eibartarren Ahotan” izan da. Albisteetan, eibartarren biografiak eta “Argitalpenak” atalean Agustin Zuloagaren “Cielito” audioa izan da gehien entzun dena.
Dokumentuaren akzioak