Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Zuloaga eta Euskal Herria" dokumentala sarean.

2020/11/26
Ismael Manterola Ispizua ikerlariak Zuloagaren inguruko pasarte ezezagunak azaltzen dizkigu.

"Ignacio eta Euskal Herria" dokumentala.

Ismael Manterola Ispizua (Zumaia, 1966) Artearen Historiako irakaslea da EHUko Arte Ederren Fakultatean. 2006an publikatutako Hermes y los pintores vascos de su tiempo tesiarekin lortu zuen doktoregoa, eta uztartu egiten ditu irakaskuntza eta ikerketa. BERRIA egunkariko arte kritikaria izan da, eta hainbat erakusketa komisariatu ditu. Ignacio Zuloaga da landu duen euskal margolarietako bat.

Zuloagaren 150. jaiotzaren inguruan egindako dokumental-sortaren aurreneko honetan, Zuloaga eta Euskal Herria izenekoan, margolariak bere herriarekin nolako lotura zuen azaltzen du Manterolak, herritik kanpo bizi arren, beti bere jaioterrira itzuli behar izateko premia izaten zuen-eta. Zuloagak hainbat ekintza egin zituen bere herriko armaginen alde, edo, ongintzaren alorrean, 1917an, Lehen Mundu Gerran, Frantziako umeen aldeko laguntza-deia eginez, edo, 1918ko “gripe espainiarrean”,  dirua emanez gaitzaren ondorioei aurre egiteko. Bere jatorriko herrialdeak asko axola ziola frogatzen duten egitekoak.

Ismael Manterolaren mintzaldi honek margolariaren nortasunaren parte bat ezagutzen lagunduko digu.

Dokumentuaren akzioak