Pedro Alberdi Zinkunegi
Idazlea, 1957
Eibarren jaio zen 1957an. Euskara irakasle ogibidez, Bilbon bizi da aspalditik, 17 urte zituenetik. Euskal Filologian lizentziatua. Egun Bilbo Zaharra Forumeko arduraduna da.
Sari asko irabazi ditu bere lanekin. Haur-Gazte Literatura generoko Handitzen naizenean (Alberdania, 1995) eta Nire kalea (Erein 1998) argitaratu zituen literatur ibilbidearen hastapenetan; azken honek Lizardi saria eskuratu zuen. 2000. urtean Satorrak baino lurperago (Alberdania) saiakera eman zuen argitara. Joseba Jaka beka aurretik jasoa zuen entsegu honetan egileak 60. eta 70. hamarkadako kultur eta giro politikoaren kronika sentimentala idatzi nahi izan zuen. 2007an, Bilboko udalak “Miguel de Unamuno” saria eman zion “Carlos esaten zioten gizona” lanagatik.
Bilboko udalak 2007an Carlos esaten zioten gizona lanari esker “Miguel de Unamuno” saria eman ziotenean zioena:
Bilbon, 2007ko ekainaren 5ean. Pedro Alberdi, Carlos esaten zioten gizona lanarekin, eta Lorenzo Álvarez de Toledo, De manzanas y serpientes lanarekin izan dira Miguel de Unamuno Saiakeraren Sariko zortzigarren edizioaren irabazleak. Aipatutako saria urtero antolatzen da Bilboko Udalaren Kultura eta Euskara Sailaren eskutik.
Mario Onaindiaren bizitza
Epaimahaia hauek osatu dute: Mikel Agirreazkuenaga, filologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea (UPV-EHU), Ana Toledo eta Adolfo Arejita osoko Euskaltzainak. Aipatutako epaimahaiak erabaki du aurtengo Miguel de Unamuno saria, euskarako modalitatean, Pedro Alberdi Zinkunegi jaunari ematea, Carlos esaten zioten gizona bere lanarengatik.
Epaimahaiaren arabera, Carlos esaten zioten gizona lanaren "kalitatea erabatekoa da, itxura zein edukiari dagokionez". Pedro Alberdik eginiko saiakerak (Eibar, 1955) "50 urte erdialde eta hirurogei urte amaiera arteko Eibarko gizartea berregiten du", biografiaren hari eramaile gisa hildako Mario Onaindia euskal politikari eta idazlea hartuta.
Pedro Alberdi Euskal Filologian lizentziatua da, eta euskarako irakasle gisako lanarekin batera, Forum Bilbo Zaharra ospetsuaren burua da. Alberdik hainbat saiakera idatzi du: Satorrak baino lurperago eta Orhoit gutaz, baina, horretaz gain, haur literaturan (Nire kalea), eta helduen narratiba (Handitzen naizenean eta Kafka Bilbon) ere ibilia da. Alberdik sari ugari irabazi du, besteak beste: Lizardi eta Juan Zelaia sariak eta Joseba Jaka Beka.
Alberdiren Orhoit gutaz (Pamiela, 2003) liburuaren gaineko iruzkina idatzi zuen Luma Berrien Eleak aldizkarian Unai Ziarsolok. Hauxe zioen:
El ensayo elaborado por Pedro Alberdi (Eibar, 1955) constituye "una recreación de la sociedad eibarresa desde mediados de los años 50 hasta finales de los sesenta", tomando como hilo conductor la biografía del malogrado político y escritor euskaldun Mario Onaindia.
Pedro Alberdi es licenciado en Filología Vasca y, junto a su labor docente como profesor de euskara, es además el máximo responsable del prestigioso Forum Bilbo Zaharra.
Alberdi es autor de ensayos como Satorrak baino lurperago y Orhoit gutaz, pero también se ha adentrado en la literatura infantil con Nire kalea, y en la narrativa para adultos, de la mano de Handitzen naizenean y Kafka Bilbon. Además, ha recibido numerosos galardones, entre los que destacan los premios Lizardi y Juan Zelaia y la Beca Joseba Jaka.
Pedro Alberdi plantea en su Kafka en Bilbao hasta tres 'viajes' diferentes. En la narración que da título al libro, habla de los jóvenes guipuzcoanos que en los años 70 del siglo XX llegaban a Bilbao, la gran ciudad, y de su descubrimiento de la villa y también de la literatura. En Gabriel Aresti en Eibar hace el trayecto contrario: el poeta, «uno de los grandes de la literatura», descubre el pueblo. Ahora los perros me morderán refleja la muerte de un hombre vista por su nieto y por su propio hermano. «Realidad y ficción se mezclan», resumió Kortazar.
Ibon Egañak hauxe zioen Euskaldunon Egunkaria, 2002-12-28an ateratako alean:
Handitzen naizenean gazte literaturako liburuarekin eman zen ezagutzera Pedro Alberdi eibartarra gurean, orain zazpi urte. Beranduago etorriko zen Nire kalea, gazteentzako narrazio liburua hau ere. Satorrak baino lurperago saiakerarekin lortuko zuen entzutea eta begirunea euskal literaturan.
60 eta 70eko hamarkadetako giro kultural eta politikoa bildu zuen Satorrak baino lurperago kronikak eta ezinbesteko erreferentzia bihurtu da honezkero garai hura bizi izan ez eta ezagutu nahi duen ororentzat. Generoak —kronikaren eta saiakeraren artean— hartara behartuta, bigarren mailan geratu zen liburu hartan egilearen beraren ahotsa; garaiari eta garaiko protagonistei eman zien ahotsa Alberdik, euren kabuz mintza zitezen. Faltan somatu genuen idazlearen ahots hori, ikuspegi pertsonalago hori aurkitu ahal izan dugu Kafka Bilbon narrazio bilduman, Alberdiren mundu-ikuskera berezia, imaginario propioa biltzen duen liburuan.
Satorrak baino lurperagon Eduardo Ortiz de Zarate eta Iñaki Abaitua Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobelatik irten eta Woody Allenen film hartan bezala, errealitatera jauzi egiten ikusi genituen. Ortiz de Zarate, Saizarbitoria edo Arestirekin batera aurkeztu zigun Alberdik eta orduz geroztik irakurle askorentzat Ortiz de Zarate Gabriel Aresti bezain erreala eta era berean hura bezain fikziozkoa bihurtu da. Dagoeneko, guretzat ez litzateke berdina 60ko hamarkada Ortiz de Zarate izan ez balitz.
Kafka Bilbon honetan ere lotsagabe, aske ibili da Alberdi esparru itxiak eta zehatzak omen diren errealitatea eta fikzioa nahieran nahasiz, tartekatuz. Biak nahasteaz haratago, errealitatea eta fikzioa izate batean nahasten dira Alberdiren lanean, biak bereiztea ezinezko bihurtu arte. Izan ere, oraingoan, ustez errealak diren pertsonak pertsonaia bihurtzen edo gertakari historikoak literatura bilakatzen jardun da narratzaile eibartarra. Horregatik Kafka Bilbon eta horregatik Gabriel Aresti Eibarren.
Liburuari izena ematen dion narrazioan, asteburuero etxerako autobusa hartzeko Bilboko bus geltokian batzen ziren estudiante gipuzkoarrak aurkeztu dizkigu idazleak. Bertatik ikusiko dute badela Bilbon Kafkak lantoki izan zuen Assicurazioni Generali-ren sukurtsal bat. Eta galde egiten du idazleak zer litzatekeen Kafka Bilbon izan balitz, zer litzatekeen denbora hain zurruna ez balitz, zer litzatekeen denboraren eta espazioaren mugetatik jauzi egiten ahal balitz. Kasualitatea da, anekdota, Assicurazioni Generali Bilbon aurkitzea, baina kasualitateak, errealitatearen pitzadura txiki horiek errealitatea bera zalantzan jartzera garamatzate maiz, kasualitate deitzen ditugunak benetan hala ote diren zalantzan jartzera. Kasualitateak ez ote diren mundu hau eta fikziozko beste bat lotzen dituzten bisagrak. Horregatik kasualitateak eta eguneroko anekdotak, gertakari xumeak dira maiz Alberdiren literaturaren lehengai, errealitatea zalantzan jartzera eta aldi berean haren muina ezagutzera garamatzatelako. Hala ere, zenbait narraziotan iruditu zaigu azalean gelditu dela idazlea, puztutako anekdotan, muinera iristea lortu gabe.
Gabriel Aresti Eibarren kokatuz atzera ere leku-pertsonaia errealak (Kafka, Aresti, Bilbo eta Eibar) nahieran konbinatuz fikziora egiten du jauzi idazleak eta mitoaren atzean ezkutatzen den pertsona hauskorra biluztu digu, zalantzek eta kontraesanek erasana. Arestiri hika egiten ausartu da Alberdi, pertsonaia historikoarekiko hurbilpen garaikide bat, oraingoa, mitoaz haratago doana proposatuz.
Liburua zabaltzen duen Kastigua ere jazoera historiko baten berrirakurketa oso pertsonal bat da, Martuteneko espetxetik lagun batekin batera ihes egindako Manuel Zarraolandiaren ihesaldiko lehen orduak kontagai dituena. Geure gusturako bildumako ipuin onenetakoa, intentsitatea eta tentsioa mailakatzen badakiena eta amaieran irakurlea harri eta zur uzten duena. Beste behin ere, historiara fikzioaren eskutik hurbiltzeko proposamena da ipuin hau, historia bera ipuin luze bat baino ez dela gogoraraztera datorrena. Historian hurbilago, Indarkeriaren gainean narrazioan, bestalde, Bernardo Atxagaren Herio I eta Herio II gogora dakarren ariketa egiten du Alberdik, indarkeriaren alde batean eta bestean (ez erdian) egotearen inguruko hausnarketa.
Hala ere, historia ez ezik hurbileneko errealitatera, egunerokotasunera hurbiltzeko saioak ere badira liburu honetan. Dama beltza-n, esaterako, herioaz nola jabetzen garen, herioa nola ezagutzen den, nola onartzen den aztertu nahi izan du Alberdik. Kontziente gara esaten ari garen hau erredundantzia hutsa dela agian, literatur lan oro dela berez errealitatea interpretatzeko saio bat, baina sentsazio horixe izan dugu liburua irakurtzean, alegia, liburu hau errealitate zatiak bereganatzeko, ulertzeko idazleak duen behar batetik sortua dela. Hala ulertzen dugu pasarte autobiografikoak ugariak izatea edo ipuinak gertakari handietatik baino egunerokotasunetik gertuago egotea. Horregatik izan dugu inpresioa idazlearen kaiera (koaderno) intimo bat genuela esku artean, fikzioz margoturiko errealitate zatiak azaltzeko saio bat dela Kafka Bilbon.
Felipe Juaristik “Kafka, Aresti eta besteak” izenburuarekin, hauxe zioen El Diario Vascoko 2002-11-17ko alean:
Pedro Alberdi idazle fina da, baina, tamalez guretzat, ez da gehiegi argitaratzen duen horietakoa; tamalez diot, prosa ederraren jabea baita, eta hori ez da erraza, ez euskaraz ez erdararik erdaldunean ere. Pedro Alberdik, gainera, nire adina du. Hala diot behintzat nik, baina ez dakit posible ote den beste norbaitek norberaren adina izatea; norbera den adina izatea bai, jakina, baina, lehengora itzuliz, ez dakit bi (ni eta bestea) biak ala biak adin bereko izaterik ba ote den. Denboraren joana eta hori, badakizue, betiko leloa.
Poztu egin nau Pedro Alberdik Kafka Bilbon izeneko liburua kaleratzea, ipuina lehendik ere ezaguna bainuen, baina ez dakit non eta noiz irakurri nuen lehendabiziko aldiz. Zirrara egin zidala egia da, kontatzen duenagatik, nik ere bizia baitut muinean, baina beste hiri batean, beste lurralde batean: gipuzkoar bat asteburu hasieran autobus geltokira joaten da beste gipuzkoarrak ikustera, haiekin batera bere herrira joateko asmoz, hasieran noski; gero, bakoitzak bere habia egiten du bizi den tokian, baina errutina geratzen da, asteburu hasieran autobus geltokira joate hori, ikasle gipuzkoarrak ikustera, haina ibilerak eta imintzioak zaintzera; dena azkenik, —denboraren poderioz— errepikatzen dela konturatzeko, norbera jaio den baino geroago jaio izanaz batere ez damutzeko. Ipuinak Kafka dakar gogora, zer gerta zitekeen Kafkak Bilbon amaitu izan balu, berak lan egiten zuen aseguruak sukurtsala baitu Bilbon (eta Donostian ere bai).
Nik bat aipatu dudan arren, liburuan sei ipuin luze daude bilduta, eta beste batzuk laburragoak. Denak desberdinak dira idazkeraz eta estiloz, prosak ere taxu desberdina du bakoitzean, baina badute zerbait oinarrian. Anekdota bat dute hari, baina gero ipuina aurrera ahala sendotu eta sakondu egiten da bera, irakurleari inolako bortxakeriarik eragiteke, baina era berean pentsaraztera bultzatuz. Esaterako Gabriel Aresti Eibarren eta Indarkeriaren gainean, besteak beste. Gabriel Arestiri.