Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Arrateko ama" (Larrañaga eta Gisasola, 1933)

Hona hemen Arrateko Ama, Usandizaga disketxeak grabatua eta Arrate Irratiaren laguntzari esker lortua. Usandizaga disketxea Jon Oñatibiak sortu zuen frankismo sasoian.

Arrateko ama (Larrañaga eta Gisasola, 1933)

Arrateko ama, gure zaindari onena,
gure herri dana hartu eta zaindu, Ama.
Zure semean eskerrak iritsi dagiguz
danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu.

Berbak: Don Poli Larrañaga.
Musika: Juan Bautista Gisasola

 

 

 

Kantuz kantu liburuan jasotzen den bezala, gaur egun "Arrateko ama" izenez ezagutzen dugun abestia luzeagoa zen hasiera batean. Agur ene Ama izenez idatzi zuten Polikarpo Larrañaga Eibarko parroko soraluzetarrak eta Juan Bautista Gisasola musikari eibartarrak (beste lotura honetan duzue Gisasolari buruzko liburua).

Kantua, Arrateko amabirjinari ez ezik, Soraluzeko Ezoziko amabirjinari ere eskaini zitzaion.

Gaur egun abesten den bertsioa, beheko beste luzeago honen zati bat da:

AGUR ENE AMA

Agur, Ene Ama,
Arratetik zatozena!
Gure herri dana
Zuregana bihurtzera.

Zure Semean eskerrak
Iritxi dagizuz;
Danok zerura jun gaitezen
Ama egizu.

Agur, agur Ama,
Gure bihotza zarana!
Gure herri dana
Guk dakargu zuregana.

Zure Semean...

Arrateko Ama,
Gure Amarik onena!
Gure herri dana
Hartu eta zaindu Ama.

Zure semean...

Ama, har gaitzazu!
Zure umeak gara-ta,
Gure herri dana
Zaindu eta gorde Ama.

Zure Semean...

Zure begi horrek
Itzuli zazuz gugana!
Gure herri dana
Bihurtu, arren! zugana.

Zure Semean...

 

Dokumentuaren akzioak