2- Txabola Pagola baserria - Akondia baserria eta San Pedro baseliza

ib1002.jpg Txabola edo borda baten aldamenetik aurrera eginda, pinu zuriak ikusiko ditugu. Hala ere beste garai batean zegoenaren lekuko, pago motzez osatutako ilada bat dugu bidearen ezkerreko aldean.

Txabola Pagola baserria iritsi (2270 m.) eta zuzenean gora segituko dugu. Handik gertu, Akondia baserria, aldamenean ermitta duena (2600 m).

Txabola Pagola baserria

Baserri hori agertzen da agiri zaharretan 1793. urtean. Jatorriz, Akondia baserriaren txabola zen. Gerora, baserri bihurtu ondoren, bertakoek txabola bat jaso zuten.

Gipuzkoan dauden baserri altuenen artean, altuenetakoa dugu Txabola 645. metrora baitago.

Akondia baserria eta San Pedro baseliza

Akondia mendiaren magalean, Usartzan bertan, Akondia baserria eta San Pedro baseliza daude, leku esanguratsu eta estrategikoa. Eibarko pasadizorik ezagunenetariko bat Akondian gertatutakoa da; hain zuzen ere, XIV. mendean Ahaide Nagusien arteko guduan izandako banderizoen borroka.

Mende batzuk beranduago, Gerra Zibilean, frentea egon zen bertan 1936 eta 1937 urteetan. Gaur egun, oraindik, trintxerak ikusteko moduan daude.

San Pedro egunean (ekainaren 29an) meza emateko ohitura mantentzen da, eta baita lurrak eta zoroak bedeinkatzeko ohitura ere. Usadio horiek lurraren emankortasunaren gaineko antzinako errito batean oinarrituta daude.

 

Dokumentuaren akzioak