4- Kalamua eta Diruzuloko tumulua
Geroxeago belardi bat aurkituko dugu (4885 m.). Erdian hiru bide damaizkigun seinale bat topatuko dugu: GR-121 eta 123 Usartza; GR-121 Portua eta Urkaregi 3'9 km. ezkerretara; eta GR-123, Portua-Urkaregi 3'2 km. eskumara.
Azken hori hartuko dugu. Zuzenean Kalamua dihoan bidea hartuz, 400 m.ra dagoen Diruzulo trikuharria bisitatzeko aukera izango dugu, Markina-Xemein udalerriko lurretan dagoena.
Kalamuara igoera
Kalamuara goazela, paisaiak arbola klase asko eskaintzen dizkigu. Igoera leunagoa izan dadin, aukera dugu Eibarko Klub Deportiboak jasotako iturrietan atseden hartzeko eta hango landaretzarekin gozatzeko. Hona hemen "campanula patula" lorea.
Kalamua eta Diruzuloko tumulua
Akondiatik bertan dugu Kalamua mendia. 770 metro dituen gailur hau Eibarko mugan geratzen da, Elgoibarrek, eta Markinak (Bizkaia) bat egiten duten lekuan.
XX. mende hasieran On Joxe Migel Barandiaran ezagunak, Kalamua mendiaren alde banatan trikuharri bi aurkitu zituen 1932. urtean, bien artean garrantzitsuena Diruzuloko hau. Handiena da, eta errazen aurkituko duguna. Brontze aroko tumulo zirkularra da, (3000-2000/2000-400 K.a.).
Oraintsuan garbitu egin da Bizkaiko Diputaziotik eta lekua adierazten duen plaka bat ere jarri da aldamenean. Jatorriz lau harlosa zituen trikuharri bat ei zen (halaxen kontatzen digu Barandiaranek).
Dokumentuaren akzioak