Juana Arrieta Leceta
Marina Basterra Iturbe
Dolores Tolosa Lariz
Antzinako Eibarko bizimodua kontatzen dute. Kale bakoitzeko jaiak azaltzen dituzte. Txirixo kalian, San Bartolomé eguna ospatzen zen. Errebalen, San Agustín. Jardinetan, San Isidro ospatzen zen. Isasi kalean San Antonio. Ermura ere joaten ziren ...
Media:
Bideoak
Jose Echeverría Ayerbe
Eibarko antzinako bizimodua errazagoa zen. Luxu gutxirekin bizi ziren. Untzagan elkartzen ziren lagunak dantzarako eta neskekin ligatzen saiatzen ziren. Rialto ireki zutenean hara joaten ziren dantzara. Debara tren berezian joaten ziren.
Jose Echeverría Ayerbe
Zinea 18:30 etan hasten zen Kiputxanian. Nobiotan, etxera juateko ordua zaindu egin behar zen eta gurasoek asko kontrolatzen zuten. Gaur egun ez dago antzinako familia girorik. Orduan afaldu eta bazkaldu batera egiten zuten guztiek.
Antonio Sarasua Gisasola
Errepublika garaian, Elgoibarren eta Durangon jokatzen zuten gehien bat. Entrenamendurik ez zuten egiten. Union Deportiva Eibarresa gelditu zen azkenean bakarrik, eta hortik Eibar FC sortu zen. Gerra ostean Eibar FC taldeari izena aldatu behar izan ...
Media:
Bideoak
Candido Eguren Zabarte
Kantuan egiteko afizio handia zegoen. Edozein egunetan entzuten zen kuadrillaren bat kantuan. Aurreko belaunaldikoek beraiek baino potentzia gehiago zuten. Euren lokala “Fomentua” zen. Irustan semeak pianoa joten zuen eta besteek kantuan egin. ...
Media:
Bideoak
Julian Echeverría Oruna
"Labaderuak" (garbitokiak) Bidebarrietan, Matxarian, Untzagan eta Ubitxan zeuden. Aurretik erreketan garbitzen zuten arropa emakumeek. Antzinako arropak "linuzkoak" (lihozkoak) izaten ziren. Lixiba nola egiten zen kontatzen du. "Linua" (lihoa) ...
Media:
Bideoak
Felisa Pascual Ucín
Antzinako bizimodua zelakoa zen kontatzen du Felisak. Lehenago jende asko egoten zen etxe bakar batean bizitzen. Konfidantza handia zuten ingurukoekin eta euskaraz hitzegiten zuten edonon.
Media:
Bideoak
Juan Echaniz Urruzuno
Antzinako Eibar. Dantza-soltea. Azkoitikoak Eibarrera edo Elgoibarrera etortzen zirenean, orduan bai dena libre!. San Isidron (Azkoiti inguruan), ezin izaten zuten dantza-lotua egin, abadeak guztiz debekatua bait zuen. Eibar gorria. Elgoibar ...
Media:
Bideoak
Vicente Areta Lezeta
Abereak pisatzeko erabiltzen ziren neurriak: kilotan eta erraldetan (5 Kg.). Txerriak pisatzeko arroba erabiltzen zen. Garia, artoa, babak, e.a. pisatzeko anega (45 kg inguru); anega-erdia eta iminia erabiltzen ziren.
Euxebi Gisasola Aldazabal
Umetan ere baserriko lanetan lagundu behar. Antzinako bizimodua eta gaurkoa. Euxebi egunero jaisten zen astoarekin esnea saltzera Eibarrera. Plazan, asto-korta zegoen. Ixuarako bidea noiz egin zuten (1914an); bidea egin aurretik nondik joaten ...
Media:
Bideoak
Euxebi Gisasola Aldazabal
Etxean ur-sagardoa egiten zuten, baina besterik ez, dolarerik ez zuten eta. Antzinako bizimodua.
Media:
Bideoak
Jose Echeverría Ayerbe
86 urte dituela dio `Querido´k. Antzinako Eibar nolakoa zen aipatzen du. Herri txikia zen, baina inguruko herririk handienetakoa. Izaera berezia zuen herri txikia: tenperamentuz, politika aldetik; etab. Armeria Eskola.
Javier Etxeberria Eguren
ALFA lantegia kokatzen zen lekuan zegoen igerilekuari buruzko aipamena. 1934. urte inguruan igerilekua eraikitzeko errota izandako baserria (Kakalardokua) eraitsi zutenean, "kunbua"-n (presa) antzinako armak aurkitu zituztela kontatzen du. ...
Media:
Bideoak
Maite Zanguitu Arana
Solac lantegian gehienak emakumezkoak ziren. Hasiera batean pieza guztiak bertan egiten ziren eta trokeletan gizonezkoak egoten ziren. Gerora, makina handiak kendu ziren eta muntaketa-lana izaten zen batez ere. Orduan, gehiago ziren emakumeak. ...
Media:
Bideoak
Nieves Acha Garmendia
Gerra hasi zenean Odesatik oinez atera zituzten. Lanbideak irakasten zituzten eskola bat aipatzen du. Nievesek gerrarako ofizioa baino ez zuela ikasi dio. Azken hiru barkuetan atera zituzten. Lehenengo zaurituak sartu zituzten eta azkenik espainiar ...
Jose Francisco Anitua Astigarraga
Patxik bere aita zen Felipe Anituari buruz hitz egiten du: gurasoak, bizilekua, guraso eta familiaren lanbideak... Okindegi bat zeukaten Bittor Sarasketa kaleko goiko aldean, Ibargain tabernaren azpian. Bertako garbitokia erabiltzen zuten. Garai ...
Media:
Bideoak