Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

"Kiputzaneko" zinea

Juan Guisasola Ariznabarreta

Kiputzaneko frontoia non zegoen esaten du. Bere osabarena zen. Zapatuetan filmak botatzen zituzten eta sarritan joaten ziren. Zer ikusten zuten kontatzen du. "Los ojos de Satanas" oso ezaguna izan zen eta euren jolasak pelikula horren arabera egiten ...
Media: Bideoak

Umetako jolasak; umetako kantak

Mercedes Telleria Izaguirre

Umetako jolasak; umetako kantak. Kaniketan; diaboloa; tortolosak; txingor gainean; soka-saltoan; e.a. Txingor gainean: “Badet, ez det, badet orain...”. Adari tortolosak; “Puts-asaje, puts-asaje”. Txirikiletan ere asko jolasten zuten.

Eskola kontuak; umetako jolasak, okerkeriak

Faustina Lopez Larrea

Eskola kontuak. Behin "martxando" egin zuen. Eskolako ordutegia. Neguan, etxera joaten ziren zuzenean. Bestela, jolasean gelditzen ziren: "Tres navíos"ka, poteka, txirikiletan... Etxean lan egin beharra ere izaten zuten.
Media: Bideoak

Umetako jolasak: txirikilletan, kaniketan eta intxaurrekin

Agustin Arana Barinaga Bartolo Arriola Garate

Umetako jolasak. Txirikiletan nola jolasten zen. Kaniketan eta intxaurrekin "potxoloka". Kanikak nolakoak izaten ziren. Intxaurrekin "kontra-kontran" ere jolasten zuten, besteen intxaurrak apurtzera. Batzuek tranpak egiten zituzten.
Media: Bideoak

Urki-Unbe ingurua: basoak, errekak eta baserriak

Julian Echeverría Oruna

Baserriko kontuak. Gauzak asko aldatu dira: bideak; basoak; errekak; soroak; e.a. Urki ingurua zelakoa zen. San Lorenzo ermita; gurutzea; e.a. Autopistak dena aldatu zuen. Autopista egiteko bota ziren baserrien izenak.
Media: Bideoak

Gerra Zibilean, San Andrés batailoian

Paulino Larrañaga Longarte

Gerrara boluntario 18 urterekin. San Andrés batailoia. Beasainera lehenengo. Frontea Eibarren; Otxandio, Bilbo, Laredo... León-era preso eraman zuten. "Batallón de Trabajadores"ekin Nafarroara joan zen; gero, Teruel-eko frontera. Handik ...

Umetako jolasak eta bihurrikeriak

Niceto Marcano Muguerza

Umetan egindako bihurrikeriak: mendira sagar-lapurretara. Lindarira joaten ziren sarri. Jolasak: goitibeherak; futbola; kateka. Haizezkoarekin txoritan ere egiten zuten batzuetan.

Eibarko errekak eta errekatxoak

Roberto Isasi Jayo

Eibarko erreka eta errekatxoen izenak.

Umetako jolasak: neska eta mutilen jolasak

Esteban Justo Larrañaga Argarate

Umetan txapelarekin, txirrinbolarekin... jolasten zuten. Neska eta mutilen jolasak. Matxarian, esploratzaileak izango balira bezala ere jolasten zuten, plano eta guzti.
Media: Bideoak

Auzoko neska eta mutilen arteko jolasak

Euxebi Gisasola Aldazabal

Ume asko auzoan. Jolasak: pilotan, harrapatzen, ezkutatzen..."oin baiño be traste gitxiagokin..." Kaniketan, aponak (tortolosak). Mutilak eta neskak denak batera: jolasean, eskolan... "Horrek ziran gure ibilixak!"
Media: Bideoak

Umetan egiten zituzten ibilerak; jolasak

Candido Eguren Zabarte

Eztiagara (Eztixa), Kalamuara, Arratera, Galdaramiñora, Urkora...joaten ziren jai egunetan. Gaztetan, sarri joaten ziren mendira; beraien borrokatxoak egitera, txabolak egitera; indioetara ere jolasten zuten. Pelikuletatik ateratzen zituzten jolas ...
Media: Bideoak

Harrapatze jolasak

Candido Eguren Zabarte

"Harrapatzen" umetako jolasak. Bi aldaera azaltzen ditu. Udaletxeko arkupeetan zela jolasten zuten azaltzen du.
Media: Bideoak

Umetako jolasak

Jaione Iraeta Santa Ageda

Emakumeak kartetan jolasean. Umetako jolasak: tortolosak; e.a.

Umetako jolasak

Felisa Pascual Ucín

Urkizun zertara jolasten zuten. Umetako jolasak: Sokasaltoan; diaboloa; txingor-gainean; tortolosak; txalupeta; matraka; e.a. Tortolosetan nola egiten zuten.
Media: Bideoak

Umeen jolasak gerra ostean

Jose Mari Cruceta Alberdi

Gerra ostean hondakinen artean ibiltzen ziren jolasean. Umeek ere gerrara jolasten zuten. Kale bakoitzean kuadrilla bat zegoen eta kuadrillen arteko borrokak egoten ziren.
Media: Bideoak

Umetako jokoak

Jose Mari Cruceta Alberdi

Umetako jolasak gerra ostean: kateka, ezkutaketan, txirikilarekin, tortolosekin eta kanikekin.
Media: Bideoak

Lagun-taldeak eta umetako kontuak

Jose Mari Cruceta Alberdi

Umetako ibilerak; jolasak. Zinearen eragina. Kaleen arabera, kuadrillak edo lagun-taldeak sortu ziren; gaitzizenak: Bomba, Bombita.
Media: Bideoak

Umetako jolasak errekan

Jose Mari Cruceta Alberdi

Erreketan presak zeuden eta horietako bat Matxariakoa zen. Bertan ibiltzen ziren jolasean.
Media: Bideoak

Neskak eta mutilak kalean elkarrekin jolasean

Amaya Arriola Ormaechea

Dantzatik sortzen ziren garai batean bikoteak. Eskolan aparte ibili arren, neskak eta mutilak kalean elkarrekin ibiltzen ziren jolasean. Orduko jolasak; antxintxiketan (korrika) ibiltzen ziren asko.
Media: Bideoak

Umetako jolasak

Faustina Lopez Larrea

Umetako jolasak: "Tres Navíos". Jolasa nolakoa zen. Gaur egunean "peorak" (atariak) itxita egoten dira, baina garai batean zabalik egoten ziren. Zotz egiteko "Don don beledon...." kantatzen zuten.
Media: Bideoak

Umetako jolasak eta okerkeriak

Faustina Lopez Larrea

"Sokasaltoa" eta "Dos tocando" jolasa azaltzen ditu. Eskuak kafearekin zikindu eta beste norbait zikindu. "Txingor-gainean" jolasa azaltzen du. "Boteka", "Txirikila"... Txirikilean nola jokatzen zuten kontatzen du.
Media: Bideoak

Umetako jolasak; neskak eta mutilak elkarrekin jolasean

Rosario Alcerreca Azconaga

Umetako jolasak: txingor-gainean, sokasaltoan, poteka, diaboloarekin. Afariketan, tortolosetan, kaniketan ere egiten zuten. Asko aldatu dira gauzak Rosarioren ustez. Txirikilarekin zelan egiten zen. "Txirrinbola". Neskek eta mutilek askotan batera ...
Media: Bideoak

Umetako jolasak

Rosario Alcerreca Azconaga

Umetako jolasak azaltzen ditu Rosariok: "Don don beledon" zenbatzeko abestia; afariketan; txingor-gainean nola jolasten zuten; zuhaitz gainetan (txitxirri-mitxirri....) jolasten.
Media: Bideoak

Maria Marinen kioskoa

Gonzalo Sarasua Gorrochategui Jose Sarasua Gorrochategui

"Maria Marin" kioskoa zegoen Alhondiga aurrean. Eleberri eta aldizkariak alokatu egiten ziren edo, lagunen artean trukatu egiten zituztela kontatzen dute. Umetako jolasak.
Media: Bideoak

Mendi ingurua asko aldatu da

Jose Mari Cruceta Alberdi

Egurraren beharra handia zen ekonomika zuten etxeetan, eta horrek mendi ingurua asko aldatu zuen. Errekak ere oso garbi.
Media: Bideoak

Bizikletaz egiten ziren jolasak

Antonio Sarasua Gisasola

"El Día del Pedal", zinta lasterketak...
Media: Bideoak

Natura zainduagoa eta gozagarriagoa

Antonio Sarasua Gisasola

Natura ederragoa omen zen lehen. Eibar ingurua berdea zen, pinurik gabekoa. Orduan autorik ez zen ibiltzen eta bizikletan eta jolasean lasai ibiltzen ziren. Errekak garbiak egoten ziren. Sarbuak, loinak... jaten zituzten. Asko dibertitzen zirela ...
Media: Bideoak

Gerraurreko Eibar oso txikia zen

Alberto González Atxa

Eibarko "Dos de Mayo" kalea (Toribio Etxebarria kalea gaur egun) errekak zeharkatzen zuela gogoan dauka. Garai bateko "Generalísimo" kalea, Berdura plaza eta Elgeta bidea ditu hizpide. Txikia zen Eibar gerra aurretik; gerraosteko berreraiketa ...
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak