Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

1934ko iraultza eta kartzela

Candido Eguren Zabarte

1934an 25 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 1936an "Frente Popular"ak irabazi zuen. "Unión Hermanos Proletarios" (UHP). Eibarren 5-6 hildako egon ziren 1934an. Candidoren ustean denak batera joan behar ziren eskubikoen aurka (sozialistak, UHP, ...

1936ko gerra zibilaren ostean exiliora

Candido Eguren Zabarte

Gerra osteko kontuak. Kartzelatik irten eta Ormaiztegira joan zen. Frantziarako bidea: Legazpira joan zen "Juventudes Socialistas"eko batzuekin elkartzera baina Guardia Zibilek ezagutu egin zuten. Frantziara joatea erabaki zuen urte gutxi ...

Exiliotik Eibarrera itzulera

Candido Eguren Zabarte

Exiliotik itzulera. Franco oraindik bizirik zegoen. Bere asmoak zeintzuk ziren. Eibar guztiz aldatuta ikusi zuen. Berreraikuntza.

Kubara lan egitera

Miguel Sagastume

Kubara joan zen lan egitera. Kubako abentura. Ama gaixotu eta Eibarrera itzuli ziren. Euskaldunak Kuban. Centro Vasco. Lagun onak egin zituen bertan. Cantinflas, Hemingway... Euskal Orfeoia. Saizarbitoria, Juaristitarrak...

Pilota Frantzian; Bartzelonako eta Madrilgo partidak

Migel Gallastegi Ariznabarreta

Pilota Frantzian. Plazarik onena: Frantzia. Ondo ordaintzen zuten, lan-baldintzak onak ziren... Trinketea ere probatu zuen, baina "ridikuloa" egin zutela dio. Bartzelonan eta Madrilen ere jokatu zituen partidak. Pilotalekuetako baldintzak.

Antzuolako baserri batetik Eibarrera lanera

Gregorio Kortaberria

Baserritik kalera. Antzuolako baserri txiki batean jaio zen. Zer jaten zuten: gaztaina, baratxuri-zopa, esnea, e.a. Ardizain zegoela, 13-14 urterekin, osaba bila joan zitzaion. Eibarrera etorri zen lanera eta mundua guztiz aldatu zitzaion. ...

Kruzetaneko zinea

Juana Arrieta Leceta Marina Basterra Iturbe Lucía Larreategui San Martin Margarita Murguizu Azurmendi Dolores Tolosa Lariz

Kruzetaneko etxea: kafetegia; zinea. Periko Kruzeta; oso gizon zuzena. Zinea nolakoa zen azaltzen dute: ederra, pianoa ere zegoen. Mutilak alde batera eta neskak bestera eseri behar izaten ziren. Pelikula amerikarrak. Beste zine batzuk: "Pabelloia". ...
Media: Bideoak

Aitaren eta amaren jatorriak

Jose Mari Cruceta Alberdi

Aitaren partetik eibartarra. 1760an hiru Kruzeta zeuden jada Eibarren. Nahasketa Kruzeta / Guruzeta. Errotariak. Aitita, Jose Mari `Errota´. Berak ere gaitzizen hori erabili izan du. 1820 inguruan, Jose Mari Kruzeta absolutisten teniente jenerala ...
Media: Bideoak

Juan San Martin euskaltzalea

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Euskaltzaletasuna; euskara. 20 urterekin, injustiziaren aurrean euskaltzaletu egin zen. Euskaraz erraztasun gehiago idazteko; poesia, ipuinak sortzeko... Idazteko erabili dituen gaitzizenak: `Otsalar´, `Auñamendi´, `Egigurendarra´, etab. 1960. ...

Juan San Martin eta euskara batua

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Juan San Martin eta euskara batua. Euskara batuaren arauak direla eta sortutako polemika. Denen artean hartutako erabakiak izan ziren. “H”-aren auzia; sinbolo bihurtu zen. Aldizkari gehienetan idatzi du.

Txikiteoa, kanpotarrek ekarritako ohitura

Agustin Arana Barinaga Bartolo Arriola Garate

Garai baten ez zen txikiteorik egiten Eibarren. Kanpotik etorri ziren lanbide ezberdinetako beharginek ekarri zuten ohitura hori. "Guarnizionerua"ri "astuen sastria" esaten zioten. Aurretik tabernara joan eta, kontuak esanez, ardoa baso handi ...
Media: Bideoak

Juan San Martin eta Jose Migel Barandiaran

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Juan San Martin eta Jose Migel Barandiaran. Hartu-eman handia izan zuten; sarritan laguntzera joaten zitzaion. Barandiaranekin ibili zen Santimamiñeko kobazuloa aztertzen, eta beste toki batzuetan indusketa lanak egiten. Jose Migel Barandiaran ...

Espeleologia lanak

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Espeleologia lanak. Espeleologiarako materiala. Mapak egiten ibilitakoa. Eliza askotako planoak egin izan ditu.

Errotara asto gainean

Julian Echeverría Oruna

Asto gainean errotara joaten zen sarri, Barrena Txikira, arto-irin bila. Apalategi inguruan ere beste errota bat zegoen. Errotak: Eitzagan, Ezkaregin, e.a.

Gerra Zibilean, San Andrés batailoian

Paulino Larrañaga Longarte

Gerrara boluntario 18 urterekin. San Andrés batailoia. Beasainera lehenengo. Frontea Eibarren; Otxandio, Bilbo, Laredo... León-era preso eraman zuten. "Batallón de Trabajadores"ekin Nafarroara joan zen; gero, Teruel-eko frontera. Handik ...

Eibar liberala

Candido Eguren Zabarte

Eibar liberala. O'Donell jenerala. Liberalismoa vs. Karlismoa. Ondoren etorri ziren errepublikanismoa eta sozialismoa. Eibar Karlistadetan. Inguruko herriak (Bergara, Durango) eta Eibar. Nondik datorren Eibarrek duen izen txarra. Candidoren ...

Elkartasun handia Eibarren

Candido Eguren Zabarte

Eibar, herri solidarioa, nahiz eta fama txarra izan. Laguntasuna; diru-batzeak ospitalerako, etab.

Sozialismoaren sorrera Eibarren

Candido Eguren Zabarte

Sozialismoa Eibarren. "Quintana Hermanos" (1897-1898); grebak. Eibarko "Salón Teatro"an Pablo Iglesias eta Facundo Perezagua egon ziren hitzaldi bat ematen. Sozialismo gogorra. Sozialismoa eta baserritarrak: ebangelio berria. `El Manifiesto ...

"Casa del Pueblo"aren inaugurazioa

Candido Eguren Zabarte

"Casa del Pueblo"a. Lehenengo Txirixo kalean egon zen; gero, Bidebarrietan. Galarragak esandakoa: "Bai mutillak, Casa del Pueblua egin bihar juau, baiña elixia baiño hobia, e? hobia!". Inaugurazioa 1916an: Prieto, Amuategi, etab. Hitzaldiak ...

Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

Candido Eguren Zabarte

Hauteskundeak. 1931ko apirilaren 12an bertan, gaueko 10:00etatik, gazteentzat errepublika aldarrikatuta zegoen. Astelena frontoian, dantzaldia "Romeral" bandarekin. Aldarrikapenaren inguruan interpretazio desberdina. Alejandro Telleria zen alkate. ...

Perretxiko lekurik onenak

Angel Albizuri Ormaetxea

Perretxiko lekuak. Zainduta zeuden ziren basoetan asko irtetzen ziren. Toki hezeetan irtetzen dira. Onddo-lekurik onenak San Migel eta Oiz ingurua.
Media: Bideoak

Damaskinatutik grabatura

Serafin Basauri Arteaga Dunisi Murua Sarasqueta

Damaskinatutik grabatura pasatu zen, Paulino Larrañagarekin. Ez zitzaion batere kostatu bertara egitea. Bi langintzak oso desberdinak direla dio, nahiz eta marrazketan oinarritu.
Media: Bideoak

Perretxiko klaseak: gibelurdinak, urdinak eta urritxak

Roberto Isasi Jayo

Perretxiko izenak. Askotan herri batetik bestera izenak ere aldatu egiten dira. Russula familiakoak. Gibelurdinak, urdinak eta urritxak bereizi egiten dira Eibarren; beste leku batzuetan denei "gibelurdin" esaten diete.
Media: Bideoak

Perretxiko klaseak; ilargiaren eragina?

Roberto Isasi Jayo

Perretxiko klaseak. Non batzen zituen sasoi batean asko. Egun batetik bestera perretxiko asko daudenean, "botadia" esaten zaio. "Botadia daok!". Dena den hau konfiantzazko lagunen artean bakarrik esaten dute. ez du sinisten ilargiak eraginik duenik ...
Media: Bideoak

Ipuruako futbo zelaia Eibarko hondakinekin eraikia

Arnaldo Bolumburu Inza

Eskonbroak, Ipuruara eramaten ziren. Ipuruako kanpo-foballa eskonbroekin eginda dago. Gaztaiñadixa zegoen han; iturri txiki bat ere bai, tunel batetik sartuta bertara heltzen zela kontatzen du Arnaldok.
Media: Bideoak

Txahalgintza

Vicente Areta Lezeta

Txahala jaiotzen denean lehenengo horitza ematen zaio. Txahala larri badago (arnasarik hartu ezinda-edo) ozpina botatzen zaio muturrera, esnatu dadin. Horitza oso garrantzitsua da; hartzen ez badu, txahala hil egiten da. Behia txahala egiterakoan ...
Media: Bideoak

Ibarkurutze-Bidebarrieta ingurua nolakoa zen

Nicolasa Urtiaga Irusta

Ibarkurutze ingurua nolakoa zen. Bidebarrieta; Errebal. Zubi bat batetik bestera pasatzeko. San Agustin-eko trabesia, lehenago Trokaolaneko zubia zen. Errebaleko komentua. Muzategia; Indianoko palazioa.

Ibarkurutzea eta Ibarbea

Nicolasa Urtiaga Irusta

Ibarkurutzea. Ibarbeko etxea nolakoa zen; zein bizi zen bertan; inguruko dendak. Alhondiga. Lehenengo gurdiak zaldiekin zebiltzan, salgaiak alde batetik bestera garraiatzen: Atxa-Orbea eta Txaltxa (Apellaniz). Katillu beranduago hasi zen garraio ...

Arraindegi eta Birjiñape kaleak

Juan Guisasola Ariznabarreta

Arraindegi kalea eta Birjinapea zelakoak ziren eta non zeuden kontatzen du. Batetik bestera joateko tunela zegoen. Barrenkaleak sekulako aldapa zuen.
Media: Bideoak

Abadiñotik Eibarrera bizi izatera

Imanol Ortíz de Zárate Arrinda

7 urterekin Abadiñoko baserri batetik Eibarrera etorri, eta hiriburura zetorrela iruditu zitzaion. Eibartik zer gustatu zitzaion gehien azaltzen du Imanolek.
Media: Bideoak

Eibar: bizikletagintza eta bizikletarako zaletasuna eskutik doaz

Arnaldo Bolumburu Inza

Eibar, bizikletagintza munduan garrantzi berezia izan duen herria. Batetik, bizikletagintza eta bestetik bizikletarako zaletasuna.
Media: Bideoak

Gerra Zibileko frontea 7 hilabetean baserri ondoan

Euxebi Gisasola Aldazabal

Gerra Zibila hasi zenean Euxebik 14 urte zituen. Gerra zibila nola bizi izan zuten baserrian. Milizianoak Gorostiagatik Usartzara eta handik Akondiara. Reketeak beste aldeko tontorrean. Frontea bertan egon zen 7 hilabetean.
Media: Bideoak

Urre-lantegirako makinak nondik ekarri zituzten

Fernando Echebarría Unamuno

Makinen inguruko azalpenak. Behar zuten makina bat Frantziatik nola ekarri zuten kontatzen du. Beste makina batzuk Kataluniatik ekarri zituzten.
Media: Bideoak

Herri-kirolak Eibarren: idi-probak

Alejandro Lizarriturri Barrutia

Herri kirolak Eibarren. Zezen-plazaren erdian proba-harria zegoen eta han egiten ziren idi-probak. Astigarraga "Ibargain"en idiak. Apustuak egiten ziren eta diru asko jokatzen zen. Apustu baten inguruko kontuak.
Media: Bideoak

Gerra zibilean auto-gidari eta korreo lanak

Alejandro Lizarriturri Barrutia

Gerra zibila; frenterako txoferrak behar ziren. Lehenengo Debatik harea ekartzen ibili zen; gero korreo bezala jardun zuen, gerrako parteak alde batetik bestera eramaten: Eskoriatza, Aretxabaleta; e.a..
Media: Bideoak

Gerra aurreko giro politiko-intelektuala Eibarren

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Giro politikoa Batzokian eta "Casa del Pueblo"an gerra aurreko urteetan. Liburutegiak; tertuliak. Juan San Martinek gerra osteko tertuliak ezagutu zituen. Santi Arizmendiarrieta eibartar jatorra; esperantoko irakasle eta, era berean, Jose Mari ...

Juan San Martin mendizale

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Gerra hasi aurretik Eibarko Klub Deportiboarekin joaten zen mendira. Garai hartan liberalak joaten ziren batez ere mendira (abertzaleak eta sozialistak). Mendia eta politika. Mendigoizaleak. Gerra garaian, herri askotako geltokietan zaintzaileak ...

Gerra Zibila Eibarren

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Gerra Zibila Eibarren Juan San Martinen ikuspegitik. Frontea zazpi hilabetetan egon zen Eibarren. San Martin sendia Eibartik Arratiara joan zen. Durangoko bonbardaketa. Handik egun batzuetara, Gernikako bonbardaketa. Arratiatik Zallara, beste ...

Juan San Martin gerra garaian

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Gerrako urteak. Tailer batean hasi zen lanean; gauez eskolara joaten zen, mekanika ikastera. Tailerrean, gerrarako gauzak egiten zituzten, bonbentzako ojibak, adibidez. Sasoi gogorrak izan ziren haiek. Bizimodua guztiz aldatu zitzaion.

Gerra aurreko kooperatibismoa Eibarren

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Solidaritate giroa. Kooperatibismoaren sorrera eta bilakaera Eibarren. Herri euskalduna, solidarioa. Kooperatibismoak indar handia izan zuen. Sindikatuen ekonomatuak: UGT eta ELA. Krisialdietan, tailerretan kupoiak ateratzen zituzten. Elkartasun ...

Gerra osteko ibilerak: erresistentzia politikotik euskararen aldeko borrokara

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Gerra ostean Euzko Gaztediko gazteekin, batera eta bestera joaten hasi zen. Abertzaleek lan handia egiten ziharduten erresistentzian. EKIN sortu zenean, politika kontuak alde batera laga zituen. Handik aurrera euskararen alde lan egitea erabaki ...

Juan San Martin umetatik mendizale

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Eibartarrak oso mendizaleak; ume-umetatik mendira joateko ohitura. Mendiak zer eskaini dion.

Eskaladarako zaletasuna

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Eskaladarako zaletasuna. Euskal Herriko lehenengo monitoreetako bat izan zen Juan San Martin. Nola hasi zen; orduko kontuak.

Garai bateko mendi irteerak

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Mendira joateko zailtasun handiak garai hartan (autorik ez; material oso gutxi...).

Alpeetara joan zen lehen aldia

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Alpeetara lehenengo aldiz trenez joan zen, bakarrik. Orduko ibilerak; anekdotak. Mont Blanc.

Esplorazio baten azalpen zehatza

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Espeleologia kontuak. Izugarrizko abenturak bizi izan ditu. San Martingo Mahaia izena hartzen duen kobaren esplorazioaren nondik-norakoak.

Juan San Martin eta etnografia

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Mendiak zer eskaini dion Juan San Martini. Baserritar, artzain eta abarrekin hartu-eman handia. Etnografia ikasteko aukera ezin hobea.

Sozialismoaren hastapenak Eibarren

Jose Echeverría Ayerbe

Sozialismoaren sorrera Eibarren. Tira-birak karlista eta liberalen artean. Eibar liberala zen. Liberalismoak edo industriak ekarri zuen sozialismoa? Gremioen inguruko azalpenak. Sindikatuek gero eta indar handiagoa (UGT). Bilboko sozialisten ...

1931ko hauteskunde eguna

Candido Eguren Zabarte

Ez zuen parte zuzenik hartu hauteskundeetan (politikoki), baina zuzenean bizi izan zuen guztia. Bozkatzeko papeletak banatu, distrito batetik bestera emaitzak ikusi; etab.
Media: Bideoak

Gerrako frentea Eibarren

Alejandro Lizarriturri Barrutia

Frentea Eibarren egon zeneko zenbait aipamen. Hasieran Amuategi Batailoian ibili zen, lotura lanak egiten; posta eramaten zuen alde batetik bestera. Gerora blindatu batera pasa zuten, UGTaren 8. Batailoira. Eusebio Lafuente eibartarra ere bertan ...
Media: Bideoak

Alfa-ren eskolan egiten ziren brodatuak

Amaya Arriola Ormaechea

Alfaren brodatzen ikasteko eskolan, Eibarren, mantelak eta oheko arropa brodatzen zituzten gehienbat. Klub Deportiborako banderatxoak ere egiten zituzten. Batzuetan sukurtsal batetik bestera bidaltzen zituzten brodatuak, erakusketan jartzeko. Baina ...
Media: Bideoak

Itxaron-zerrenda Alfa-ren eskolan josten ikasteko

Amaya Arriola Ormaechea

Ikasle asko pasa ziren Alfa-ren brodatzen ikasteko eskolatik. Beteta zegoenean, izena eman eta itxaron egin behar izaten zuten. Trenez etortzen ziren asko. Hiru hilabete inguruan ikasten zuten normalean, baina ezberdintasun handia egoten zen ikasle ...
Media: Bideoak

Neskak eta mutilak kalean elkarrekin jolasean

Amaya Arriola Ormaechea

Dantzatik sortzen ziren garai batean bikoteak. Eskolan aparte ibili arren, neskak eta mutilak kalean elkarrekin ibiltzen ziren jolasean. Orduko jolasak; antxintxiketan (korrika) ibiltzen ziren asko.
Media: Bideoak

Sobietar hezkuntza sistema ondo antolatuta.

Roberto Marcano Magunacelaya

Sobietar Batasuneko hezkuntza sistema oso ondo antolatuta zegoela pentsatzen du. Ikasgela guztietan ikasturte osoan gai berdinak aldi berean ematen ziren. Horrela, herri batetik bestera joan behar ziren umeek ez zuten ikasturteko haria galtzen. ...

Galdeketara ez joatearren ondorioak

Roberto Marcano Magunacelaya

Hurrengo egunean beste galdeketa batera joatea eskatu zioten baina ez zen joan eta poliziak mehatxatu egin zuen. Ondorioak ezkondu zenean heldu ziren. Estudios Moró-k Parisera eztei-bidaia ordaintzen zion, baina poliziak ez zion utzi Espainiatik ...
Media: Bideoak

Lagun batek jasandako errepresioa

Roberto Marcano Magunacelaya

Hala ere, Robertok ez zuen errepresiorik jasan. Lagun batzuk ordea, bai. Adibidez, Agustin Gomez donostiarrak. Epaiketa batetik ihes egitea lortu zuen eta Pragan agertu zen.
Media: Bideoak

Poza, baina egoera zaila

Begoña Zaldibar Oianguren

Etxera itzultzerakoan, alde batetik poz handia sentitu zuen, baina bestaldetik ez zuten ezer. Aita bihar barik zegoen eta egoera oso zaila zen. Karitatetik bizitzen egon ziren.
Media: Bideoak

Fronteraino akats baten erruz

Nieves Acha Garmendia

Merkantzia tren batean alde batetik bestera ia urte bete pasa zuten. Akats baten erruz fronteraino eraman zituzten behin, hango zaurituak igo zituzten beraien trenera, leku gabe ia Stalingradoraino eraman zituzten.

Durangoko bonbardaketak

Asun Anguera Illarramendi

Durangoko bonbardaketa izan zenean Asunen ama Durangon zegoen eta bizi izandako estutasunez hitz egiten du. Hurrengo bonbardaketa nola bizi izan zuten azaltzen du. Nonbaitera zihoazela hegazkin batetik tiroka errekako beste aldean zeuden guztiak ...
Media: Bideoak

Bizimodu aldaketa

Asun Anguera Illarramendi Jose Sarasua Gorrochategui

Gerraostean hasieran bizimodua ez zen asko aldatu, goseteaz gain bizimodua antzera mantendu zen. Hala ere, gerra egun batetik bestera eztanda egin zuenez aldaketa bat batekoa izan zela azaltzen dute Jose eta Asunek.
Media: Bideoak

Ardantza kaleko Arizmendi txololategia

Adela Telleria Gallastegui

Ardantza kalea nolakoa zen oso gogoan dauka. Bere jaiotetxea zegoen lehenengo, aurrerago zegoen "Dos de Mayo" kalera pasatzeko tunel moduko bat ere gogoan dauka eta, nola ez, Arizmendi txokolategia. Txokolatea egiteaz gain, azukre-koxkorrak ere ...

Ardantza kalea nolakoa zen

Adela Telleria Gallastegui

Aulestiarte etxearen aldamenean iturria zegoen, baina gaur egun dagoenarekiko desberdin kokatuta. Adelaren etxea, txokolategia, Aulestiarte, ortuak eta trenbidea zeuden Aldatze kalearen alde batera, eta bestera, Urizarreneko etxea, Okamika eta ...

Instalazio modernoak bulegoan

Adela Telleria Gallastegui

Bulegoen eraikinari buruzko azalpenak ematen ditu. Instalazio eta gela desberdinen antolamendua. Kontseilu gelan zeuden egurrezko mahai zoragarria eta kristalezko argi-armiarma gogoan ditu. Enpresa ixtean, desagertu egin zirela kontatzen du.

Bizpahiru egunerako kontratuak

Adela Telleria Gallastegui

Herri batetik bestera, Galiziatik Bartzelonara iragaitzaz zebiltzan bidaiariak egun gutxi batzuetarako kontratatzen ziren Aurrera-n sarritan. "La casa de beneficencia" zela dio Adelak, edonor laguntzeko prest agertzen zirela beti. Lan handia ematen ...

Nikelatzaileak

Inazio Agirrebeña Osa

Batetik pizak egin, eta bestetik nikelatu egiten ziren asko. Nikelatzaile bakarra egoten zen lantegian.
Media: Bideoak

Hegazkinen metrailadoreak eta bonbak prest edukitzea zen euren betebeharra

Salvador Marzana Amuategui

Gerrak irain zuen artean, armagin moduan batetik bestera ibiltzen zituztela kontatzen du, beharraren arabera. Hegazkinek zeramatzaten metrailadore eta bonbak konpondu eta prest edukitzea zen euren betebeharra. Lan haiei buruzko azalpenak ematen ...
Media: Bideoak

Mendi batetik bestera ibiltzeko trena edo autobusa hartu behar

Javier Etxeberria Eguren

Garai hartan, kotxerik ez eta zailagoa zen mendi desberdinak igo ahal izatea. Trenez edo autobusez joaten ziren batetik bestera. Jateko zeramatzaten jakiek ere ez zeukaten gaur egungoekin zer ikusirik.
Media: Bideoak

Anbotoko dama eta arrano kumea

Jose Mari Cruceta Alberdi

Nekazari batzuek arrano kumea hartu zuten baserritarrei adarra jotzeko. Arranoa handitu eta lastora lotu zuten. Anbotoko damak sua alde abtetik bestera eramaten zuela zabaldu zuten gazteek, eta arranoaren lastoari sua eman zioten. Horrela, gau osoa ...
Media: Bideoak

1934ko iraultzaren jarraipena

Candido Eguren Zabarte

Iraultza bukatutzat eman zutenean, mendirantz alde egin zuen beste batzuekin. Hurrengo egunean iraultzarekin jarraitzea erabaki zuten. Kalamuan armak hartu eta hamar lagun inguru ibili ziren mendian batetik bestera. Beste batzuk ere ibili ziren. Gau ...
Media: Bideoak

1934ko iraultzan mendira ihesi

Candido Eguren Zabarte

Martin Queridok aipatu zien bere anai batekin bilera egin behar zutela eta lehenengo harekin aipatu beharra zeukatela. Hark eman zien egoeraren berri. Asturiasen iraultzarekin jarraitzen zutenez, haiei lagundu behar zietela erabaki zuten. Mendian ...
Media: Bideoak

Kartzelatik irtenda, Guardia Zibilak segika

Candido Eguren Zabarte

Kartzelatik irtendakoan, batera eta bestera joan zen, ez baitzegoen politikoki gustora. Guardia Zibilekin izandako pasarte bat kontatzen du.
Media: Bideoak

Ardantza kalean jaioa

Lorenzo Zabala Suinaga

Jardineta kaleko 6. zenbakian jaio zen. 6 solairu zituen egurrezko etxea zela dauka gogoan. Alde batetik begiratuta, 2. solairua zen beraiena; bestetik begiratuta ordea, etxabea.
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak