Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Txontako lantegi eta baserriak gerra aurretik

Tomasa Idarraga Zulaica

Gerra aurretik ere baziren lantegiak Txontan. Adibidez, "Mutiloanekoa". Eskopetentzat kaxak egiten zituzten bertan. Telleria inguruan ez zegoen beste baserririk. Gorago, Mertxete, Areta eta Aretaabeletxe.
Media: Bideoak

Peora (atari) bakoitzean lantegi bat

Paulino Larrañaga Longarte

Lagun batek (Bonifacio Martínez) eta berak, tailerra ipini zuten, baina berehala gerra etorri zen. Eibarren peora (atari) bakoitzean tailer bat. "Mailua eta dinbi-danbia". Orain lantegi asko hutsik daude.

Orbea lantegiaren gainbehera

Angel Albizuri Ormaetxea

Gerra Zibila amaitu zenean, Orbeak oso langile gutxi zituen. Bizikletaren gorakada hasi zenean, berriz handitu zen. Lantegi garrantzitsu guztiak armagintzatik bizikletagintzara pasatu ziren: Orbea; GAC; Beistegi... Star-ak bakarrik jarraitu zuen ...

GAC lantegiaren inguruko kontuak: kokapen desberdinak; produkzioa

Arnaldo Bolumburu Inza

GAC lantegia. Hasieran arduradun bezala egon zen; ondoren bulego teknikora pasatu zuten. Lantegiak izan dituen kokapen desberdinak. Gerra aurretik "Mendiguren y Zarraua" eraikinean egon zen, Arragueta kalean ("Korriuanian"). Gerra ostean Txontan, ...
Media: Bideoak

Boom industriala Eibarren: lan-baldintzak; langileak; kaleko giroa

Arnaldo Bolumburu Inza

Boom industriala. Guztientzat zegoen lana. 1958an krisia etorri zen. Hala ere, GAC lantegiak beti ordaindu zuen langileen soldata. Ordutegia. Langile guztiak buzoekin. Lanetik irten eta eguneroko ohiturak. Urkizu inguruari "barrio sirenáico" esaten ...
Media: Bideoak

Víctor Sarasketaren arma-lantegia

Julian Echeverría Oruna

Víctor Sarasketaren arma-lantegiak probalekua zuen. Barrenarien lana azaltzen du. Kainoia probatu eta tiroa konpontzen zuten. Ehizatu behar denaren arabera, tiroa modu batekoa edo bestekoa izatea komeni da.
Media: Bideoak

Eibarko bizikleta-lantegiak: GAC, BH, Orbea, Norma, Abelux, Etxasa

Juan Guisasola Ariznabarreta

Bizikleta lantegi garrantzitsuenak GAC, BH eta Orbea ziren. Gerora Norma eta Abelux ireki zituzten. Etxasa ere sortu zen (Pagei kalean). Lantegi askotan bizikletentzako piezak egiten zituzten. Emakumeen lana bizikletak eskuz margotzea eta gurpilak ...
Media: Bideoak

Bizikletarako eta pilotarako zaletasuna Eibarren

Imanol Ortíz de Zárate Arrinda

Bizikletarako zaletasun handia. Gojenola; Mahoma...txirrindulari ezagunak. Madrid-Eibar karrerak indar handia izan zuen urte batzuetan. BH eta Orbea bizikleta-lantegiak. Baina txirrindularitzarako baino, pilotarako zaletasun handiagoa egon da. ...
Media: Bideoak

Urkizu inguruko lantegiak: GAC, Orbea, Errastineko forja...

Arnaldo Bolumburu Inza

GAC-an baino lehenago, Amuateginean lan egin zuen. Gaztetan Orbea lantegiaren parean bizi zen Arnaldo, Erraztineko forjaren aldameneko etxean.
Media: Bideoak

Bizikletagintzaren urte oparoak

Arnaldo Bolumburu Inza

Konpetentzia handia zegoen Orbea eta GAC-aren artean. Lehenengo bizikleta lantegiak izan ziren horiek. Beistegui, Cil...geroagokoak dira. Pieza eskaera handiari erantzuna eman ahal izateko lantegi txiki asko sortu ziren.
Media: Bideoak

GAC lantegiak konpetentzia gutxi inguruan

Arnaldo Bolumburu Inza

Eibartik kanpora, konpetentzia gutxi. Estatu Batuetara asko saldu zen; Frantziara ere. Patentearen inguruko konturen bat.
Media: Bideoak

Karreretarako bizikletak egiten zituzten lantegiak

Arnaldo Bolumburu Inza

GAC-ak ez zituen karreretarako bizikletak egiten. Zeus-ek bai (José Luis Eibar..). Bizikletarekin lotura zuten beste lantegi batzuk: Avelux, CIL.
Media: Bideoak

Urre-lantegiak urteetan izandako aldaketak

Fernando Echebarría Unamuno

Lantegia nolakoa zen azaltzen du. Julian Etxeberria kalera joan zirenean (1950), takila bat ipini zuten. Hilaren amaieran bulegoa jendez gainezka izaten zuten beti.
Media: Bideoak

12 urtean, "Vuelta España"n

Enrike Mugarza Idarraga

12 aldiz atera zen "Vuelta España" txirrindulari lasterketan, Lambrettarekin, "enlace" modura. Lantegiak aginduta joaten zen: Lambrettaren propaganda egiteko. 21-22 etapako itzulia izaten zen.
Media: Bideoak

Eibarko bizikleta lantegiak

Enrike Mugarza Idarraga

Eibarko Zeus bizikleta lantegiari buruzko azalpenak. Eibarko bizikleta lantegiak: Zeus, GAC, BH eta Orbea.
Media: Bideoak

Solac lantegia Txontara

Maite Zanguitu Arana

GAC lantegia Matienara joan zenean Solac lantegia pasa zen eraikin hartara, Matsariakoa baino handiagoa zelako. Baina berehala txiki geratu zen lantegia. Kamioi handiek arazoak zituzten Txontara sartzeko. Lantegi ugari zeuden orduan Txontan eta ...
Media: Bideoak

Txonta auzoa lantegiz beteta

Maite Zanguitu Arana

Umetan Txontako errekara joaten ziren. Tailer azpitik erreka pasatzen zen eta bertatik ura edan zitekeen. Lantegiz beteta zegoenez, zatarra zen auzo moduan. Behean tailerrak eta gainean etxeak egiten ziren. Gero horrek arazoak ekarri zituen eta ...
Media: Bideoak

Altzairu torneatuzko bobinak: berrikuntza sonatua

Oswaldo Gabilondo Iñarrairaegi

Altzairu torneatuzko bobina izan zen beraien lantegiak Espainia mailan aurkeztu zuen berrikuntza nabarienetako bat. Produktuak egin aurretik, azterketak egiteko laborategia ere bazuten fabrikan.
Media: Bideoak

Oporretara, lau joan eta bost itzuli

Jose Antonio Albizu Agirrebeña

Opor sasoian lantegiak itxi egiten zirela kontatzen du eta, kanpotar asko euren herrietara itzultzen zenez, Eibar hutsik geratzen zela dio. Oporretatik bueltan gainera, joaten zirenak baino gehiago itzuli ohi ziren. Lana sobera zegoenez, ...
Media: Bideoak

AYAren inguruan zeuden bestelako lantegiak

Jose Antonio Albizu Agirrebeña

AYA lantegia kokatzen zen (Bista Eder kalea, Eibar) inguruan zeuden tailerrak izendatzen ditu: Aranberri Hermanos, Pedro Arrizabalaga, Suar, TTT (Timoteo Sarasketa) eta Lorenzo Telleria.
Media: Bideoak

Orduko Bidebarrieta kalea

Gonzalo Sarasua Gorrochategui Jose Sarasua Gorrochategui

Bidebarrieta kalean Laspiur eta J.J. Sarasketa lantegiak zeuden eta, garai hartan, erreka bistan zegoela kontatzen dute. Kotxerik ez eta, trapuekin egindako edo gomazko baloiekin, futbolean jolasten egoten ziren kaminoan. Labaderotik irteten zen ura ...
Media: Bideoak

Industria dibertsifikatu

Jose Mari Cruceta Alberdi

Alfak bezala, beste zenbait lantegik ere arrakasta izan zuten. Torloju lantegiak ere bazeuden. Berri Industriak. Eibarko industriaren dibertsifikazioa. Bizikletak, armak eta josteko makinak.
Media: Bideoak

El Reno lantegiaren kokapena eta ekoizpena

Miren Begoña Arriaga Leniz

Eibarko Urkizu kaleko 2. zenbakian zegoen lantegia Bidebarrieta kaleko 56. zenbakira lekualdatu aurretik. 4-5 langile zituen Jose Uriguen-en lantegiak. Ehizarako eskopetak baino ez zituzten ekoizten bertan.
Media: Bideoak

Eibarko lantegietako ekoizpena

Alberto González Atxa

Arma fabrika asko zegoen Eibarren. Handienak izendatzen ditu. 1000 eskopetatik gora frogatzen zen eguneko Eibarko saiakuntza-banku ofizialean (probaderoa). Galdategi eta forjak ere baziren eta baita automobilgintzarako piezak ekoizten zituzten ...
Media: Bideoak

"El Casco" markako arkatz-zorrozkailua

Alberto González Atxa

Torlojugintzako fabrikak nonahi aurki zitezkeen Eibarren. "El Casco" lantegiak ekoitzitako arkatz-zorrozkailu baten funtzionamenduaz dihardu.
Media: Bideoak

SOLAC lantegiko egutegia eta soldatak

Nicolasa Urtiaga Irusta

SOLAC lantegian lan asko egiten zuten, oporrik ere hartu gabe. AEG lantegiarentzat lan asko egiten zuten gerra aurrean. Igandetan ere lan egiten zuten, lantegiak berak elizari baimena eskatuta. Bi pezeta eguneko irabazten zituen 1929an. Zilarretan ...

Dokumentuaren akzioak