Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Ehizan, zozo eta birigarrotan

Migel Gallastegi Ariznabarreta

Ehiza. Birigarro eta zozoen ondorean joatea oso gustoko.

Arrantza debekatuta

Agustin Arana Barinaga Bartolo Arriola Garate

Arrantza debekatuta zegoen eta mikeleteak zaintzen ibiltzen ziren. Bartolok Berriz aldean guardia zibil batekin gertatu zitzaiena kontatzen du.
Media: Bideoak

Beraiek harrapatu eta tabernariek prestatu

Angel Albizuri Ormaetxea

Batzuek ez zuten nahi izaten perretxikorik, olio asko behar zutelako. Gerra aurretik bai perretxikoak eta bai ehiza tabernara eramaten ziren eta bertan prestatzen zituzten. Gerraostean ez zuten nahi izaten prestatzerik.
Media: Bideoak

Eskopeta eta kanoi klaseak

Roberto Isasi Jayo

Ehiza kontuak. Eskopeten, ehiza txakurren inguruko azalpenak, e.a.
Media: Bideoak

Eskopetak eta ehiza

Julian Echeverría Oruna

Eskopetaren kainoia ehizaren araberakoa izan behar da. Oilagorretarako eta galeperretarako, kainoi motza; paserako kainoi luzeak. Txori txikiak ehizatzeko armak, Gaspar Areizagak egiten zituen.
Media: Bideoak

"Tanganillua"

Roberto Isasi Jayo

Ehiza denbora ez denean, txakurrei "tanganillua" ipini behar izaten zaie. Makila bat da, eta traba handia izaten da txakurrentzat. Lehen gogor egiten zuten basozainek. Legez sasoi horretan ezin da txakurrik atera. Ehiztaria izateko lizentzia.
Media: Bideoak

Ehiza-txakur klaseak

Roberto Isasi Jayo

Ehiza txakurrak. Inguru honetarako, Setterra da onena. Ehiza txakurren arteko desberdintasunak, bakoitzaren ezaugarriak. Ehizaren arabera, txakur mota bat beste bat baino egokiagoa.
Media: Bideoak

Gaztetatik ehizan

Roberto Isasi Jayo

Ehiza kontuak. Lehenengotik aitarekin; haizezkoarekin. Umetan txori bila nola, nora joaten zen. Txori asko galdu egin dira; lehen ugariak zirenak orain ikusi ere ez dira egiten. Umetan habia bila ere ibiltzen ziren.
Media: Bideoak

Txonta inguruan zeuden baserriak

Jose Echeverría Ayerbe

Errekaren goiko aldean zegoen etxeari, "Txarridunanekua" esaten zitzaion. Bertan kainoiak egiteko tailarra zuten eta Txontako errekako indarra erabiltzen zuten lan horretarako. Gisastu baserria.

Aitak erregalatutako eskopetarekin hasi zen ehizan

Pedro Arrizabalaga Iriondo

Ehiza kontuak. Umetan hasi zen, aitak erregalatutako eskopetarekin. Hasieran denetik hiltzen zuten ("keixapean"); gerora ikasi zuen txoriak errespetatzen.
Media: Bideoak

Bilboko bonbardaketak tunelpean erregaliza murtxikatzen.

Roberto Marcano Magunacelaya

Gerra baino lehenago ama Matxariako ehiza eta arrantza tresnak zituen lantegi batean egiten zuen lan. Lantegi hura aleman batzuena zen. Sestaora joan zirenean ere ama Deustuko fabrika baten egin zuen lan. Bera ekainaren 13an ontziratu zen (amak ...

Durangoko bonbardaketak

Asun Anguera Illarramendi

Durangoko bonbardaketa izan zenean Asunen ama Durangon zegoen eta bizi izandako estutasunez hitz egiten du. Hurrengo bonbardaketa nola bizi izan zuten azaltzen du. Nonbaitera zihoazela hegazkin batetik tiroka errekako beste aldean zeuden guztiak ...
Media: Bideoak

Hegazkinen metrailadoreak eta bonbak prest edukitzea zen euren betebeharra

Salvador Marzana Amuategui

Gerrak irain zuen artean, armagin moduan batetik bestera ibiltzen zituztela kontatzen du, beharraren arabera. Hegazkinek zeramatzaten metrailadore eta bonbak konpondu eta prest edukitzea zen euren betebeharra. Lan haiei buruzko azalpenak ematen ...
Media: Bideoak

Inazio Anitua alkatea

Candido Eguren Zabarte

Inazio Anitua, Candidoren ugazaba izandakoa, izan zen errekako ubidea egin zuena. Soraluzetik ur gehiago ekarri eta elektraetxea ipini zuen, Eibarko argiteriarako. Eibarko Udalak Aldundiak ipinitako betoa zeukan eta hura kentzea zela lortu zuen ...
Media: Bideoak

Preso langilea, errekako lanak egiten

Candido Eguren Zabarte

Gerra garaian preso zegoela, Eibarrera etorri zen, berak hala eskatuta. Maiatzaren 10ean heldu zen. Errekan lanean aritu zen, zangak eta tunelak egiten.
Media: Bideoak

Eibarko errekako obrak

Juan Guisasola Ariznabarreta

Juanek udaletxeak egindako obra bat komentatzen du. Garai batean errekan harriak zeuden eta horien ondorioz Eibarren uholdeak egoten ziren. Erreka estaltzeko obrarekin hasi zirenean, harri horiek kendu eta erreka ingurua txukundu zuten. Horri esker ...
Media: Bideoak

Ehizatzeko modu desberdinak

Roberto Isasi Jayo

Ehiza kontuak. Txori desberdinak; ehizatzeko modu desberdinak. Oilagorretan; zozo-birigarrotan, pasean, etab.
Media: Bideoak

Zarboak, loinak, barboak eta ezkailuak Eibarren

Angel Albizuri Ormaetxea

Eibarren karramarro gutxi zegoen, baina zarboak, loinak, barboak eta ezkailuak ugari. Amuarrainak. Zianuroarekin gertatu zitzaiena. Eskuz harrapatzen zituzten, normalean. Eibarren, Maltzagan, Deban... arrantza asko zegoen, eta arrantzaleak ere bai.
Media: Bideoak

Eibarren ehizarako sekulako zaletasuna

Angel Albizuri Ormaetxea

Ehiza ugaria zen garai batean. Galeperretara "Txaltxak" ipinitako kamionetan joaten ziren. Eibarren ez zegoen eskopeta gabeko etxerik. Industria-gizon batzuei eperrekin gertatutako anekdota. Egoarbitza inguruan "keixapian" nola egiten zuten. ...
Media: Bideoak

Eibarren ehiztari ugari

Angel Albizuri Ormaetxea

Ehiztari asko Eibarren: eperrak, erbiak, galeperrak... Aititak kontatutakoak. "Eperrak kantatzen du Arrate baillian"; gerra aurretik eper asko omen zegoen. Ehizako kontuak. Erbitan jarduten zutenak: "erbittalarixak". Ehiza-txakurrak. "Kirikixotan" ...
Media: Bideoak

Eskopeten zainketa

Maria Luisa Aranzabal Bustinduy

Maria Luisak neurrira egindako eskopeta bat dauka, baina ez zaio ehiza gustatzen. Eskopeta asko dituzte familian. Urtean behin Guardia Zibiletara eraman behar izaten dituzte, kontrolak egiteko.
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak