Pedro Arrizabalaga Iriondo
Gerra garaian frontera joan behar zuenez, Axpe-Arrazolako baserri batera ihes egin zuten eta ehizan ibiltzen zen asko. Ehiztari amorratua izan da, eibartar askoren bezala. Nondik ibiltzen zen: Trabakua, Arno, Oiz..
Angel Albizuri Ormaetxea
Batzuek ez zuten nahi izaten perretxikorik, olio asko behar zutelako. Gerra aurretik bai perretxikoak eta bai ehiza tabernara eramaten ziren eta bertan prestatzen zituzten. Gerraostean ez zuten nahi izaten prestatzerik.
Media:
Bideoak
Roberto Isasi Jayo
Ehiza kontuak. Eskopeten, ehiza txakurren inguruko azalpenak, e.a.
Media:
Bideoak
Julian Echeverría Oruna
Eskopetaren kainoia ehizaren araberakoa izan behar da. Oilagorretarako eta galeperretarako, kainoi motza; paserako kainoi luzeak. Txori txikiak ehizatzeko armak, Gaspar Areizagak egiten zituen.
Media:
Bideoak
Roberto Isasi Jayo
Ehiza denbora ez denean, txakurrei "tanganillua" ipini behar izaten zaie. Makila bat da, eta traba handia izaten da txakurrentzat. Lehen gogor egiten zuten basozainek. Legez sasoi horretan ezin da txakurrik atera. Ehiztaria izateko lizentzia.
Media:
Bideoak
Roberto Isasi Jayo
Ehiza txakurrak. Inguru honetarako, Setterra da onena. Ehiza txakurren arteko desberdintasunak, bakoitzaren ezaugarriak. Ehizaren arabera, txakur mota bat beste bat baino egokiagoa.
Media:
Bideoak
Roberto Isasi Jayo
Ehiza kontuak. Lehenengotik aitarekin; haizezkoarekin. Umetan txori bila nola, nora joaten zen. Txori asko galdu egin dira; lehen ugariak zirenak orain ikusi ere ez dira egiten. Umetan habia bila ere ibiltzen ziren.
Media:
Bideoak
Jose Echeverría Ayerbe
Errekaren goiko aldean zegoen etxeari, "Txarridunanekua" esaten zitzaion. Bertan kainoiak egiteko tailarra zuten eta Txontako errekako indarra erabiltzen zuten lan horretarako. Gisastu baserria.
Pedro Arrizabalaga Iriondo
Ehiza kontuak. Umetan hasi zen, aitak erregalatutako eskopetarekin. Hasieran denetik hiltzen zuten ("keixapean"); gerora ikasi zuen txoriak errespetatzen.
Media:
Bideoak
Roberto Marcano Magunacelaya
Gerra baino lehenago ama Matxariako ehiza eta arrantza tresnak zituen lantegi batean egiten zuen lan. Lantegi hura aleman batzuena zen. Sestaora joan zirenean ere ama Deustuko fabrika baten egin zuen lan. Bera ekainaren 13an ontziratu zen (amak ...
Asun Anguera Illarramendi
Durangoko bonbardaketa izan zenean Asunen ama Durangon zegoen eta bizi izandako estutasunez hitz egiten du. Hurrengo bonbardaketa nola bizi izan zuten azaltzen du. Nonbaitera zihoazela hegazkin batetik tiroka errekako beste aldean zeuden guztiak ...
Media:
Bideoak
Salvador Marzana Amuategui
Gerrak irain zuen artean, armagin moduan batetik bestera ibiltzen zituztela kontatzen du, beharraren arabera. Hegazkinek zeramatzaten metrailadore eta bonbak konpondu eta prest edukitzea zen euren betebeharra. Lan haiei buruzko azalpenak ematen ...
Media:
Bideoak
Candido Eguren Zabarte
Inazio Anitua, Candidoren ugazaba izandakoa, izan zen errekako ubidea egin zuena. Soraluzetik ur gehiago ekarri eta elektraetxea ipini zuen, Eibarko argiteriarako. Eibarko Udalak Aldundiak ipinitako betoa zeukan eta hura kentzea zela lortu zuen ...
Media:
Bideoak
Candido Eguren Zabarte
Gerra garaian preso zegoela, Eibarrera etorri zen, berak hala eskatuta. Maiatzaren 10ean heldu zen. Errekan lanean aritu zen, zangak eta tunelak egiten.
Media:
Bideoak
Juan Guisasola Ariznabarreta
Juanek udaletxeak egindako obra bat komentatzen du. Garai batean errekan harriak zeuden eta horien ondorioz Eibarren uholdeak egoten ziren. Erreka estaltzeko obrarekin hasi zirenean, harri horiek kendu eta erreka ingurua txukundu zuten. Horri esker ...
Media:
Bideoak
Roberto Isasi Jayo
Ehiza kontuak. Txori desberdinak; ehizatzeko modu desberdinak. Oilagorretan; zozo-birigarrotan, pasean, etab.
Media:
Bideoak
Angel Albizuri Ormaetxea
Eibarren karramarro gutxi zegoen, baina zarboak, loinak, barboak eta ezkailuak ugari. Amuarrainak. Zianuroarekin gertatu zitzaiena. Eskuz harrapatzen zituzten, normalean. Eibarren, Maltzagan, Deban... arrantza asko zegoen, eta arrantzaleak ere bai.
Media:
Bideoak
Angel Albizuri Ormaetxea
Ehiza ugaria zen garai batean. Galeperretara "Txaltxak" ipinitako kamionetan joaten ziren. Eibarren ez zegoen eskopeta gabeko etxerik. Industria-gizon batzuei eperrekin gertatutako anekdota. Egoarbitza inguruan "keixapian" nola egiten zuten. ...
Media:
Bideoak
Angel Albizuri Ormaetxea
Ehiztari asko Eibarren: eperrak, erbiak, galeperrak... Aititak kontatutakoak. "Eperrak kantatzen du Arrate baillian"; gerra aurretik eper asko omen zegoen. Ehizako kontuak. Erbitan jarduten zutenak: "erbittalarixak". Ehiza-txakurrak. "Kirikixotan" ...
Media:
Bideoak
Maria Luisa Aranzabal Bustinduy
Maria Luisak neurrira egindako eskopeta bat dauka, baina ez zaio ehiza gustatzen. Eskopeta asko dituzte familian. Urtean behin Guardia Zibiletara eraman behar izaten dituzte, kontrolak egiteko.
Media:
Bideoak
Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta
JAZ-Zubiaurre, Muzategin egotetik Asua-Errekan egotera pasatu zen eta bertan 27 urtez egon ziren. Azitaingo poligonora 1997. urtean mugitu ziren eta bertan kokatu zen lehenengo enpresa izan zen. Asua-Errekako kokapenaren baldintzak oso zailak ziren, ...
Media:
Bideoak
Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta
Asua Errekako eraikinak hutsik jarraitzen du. Eduardok ez dio erabilera industrialik ikusten, kokapena ez delako ona ezta erosoa ere.
Media:
Bideoak