Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Garia ereitetik ebakitzera bitarteko pausoak

Julian Echeverría Oruna

Gariaren inguruko lanak pausoz pauso. Urrian, artoa kentzen zenean, arto zuztarrak geratzen ziren eta lurra saratzen zen. Zemendian goldatu eta saratutako belarrak golda-zulora sartu. Garia erein. Ganaduarekin eta harearekin lautu, berdindu. ...
Media: Bideoak

Gariaren inguruko azalpenak: ebaki, sikatu eta jo

Julian Echeverría Oruna

Garia igitaiarekin ebakitzen zen. Batek pilak egiten zituen eta beste batek lotu. Euri arriskua bazegoen, meta egiten zen. Gero, eguraldi ona zetorrenean, abuztuan, etxera ekartzen zen meta bateko garia eta etxe ondoan zabaldu, eguzkitan, ...
Media: Bideoak

Garia garbitzeko makina

Julian Echeverría Oruna

Garia jotzea amaitzen zenean, eskuzko haize-makina batekin garbitu egiten zen garia, alea eta ahotza bereiziz. Makina nolakoa zen eta nola funtzionatzen zuen.
Media: Bideoak

Ama zenaren taloak

Faustino Larrañaga Ugarteburu

Artoa eta garia etxe denetan egiten zen. Ama zenak taloak erretzen zituen, buelta emateko gora jaurtita.

Baserriko lanak eta idiak

Vicente Areta Lezeta

Idiak oso garrantzitsuak ziren baserriko lanerako. Egun guztia uztarria ipinita izaten zuten. Garai batean lur-sail asko lantzen ziren: garia, artoa, e.a. Lurra lantzeko idiak guztiz beharrezkoak; baina simaurketan, garo-batzen, eta beste hainbat ...

Lurra labratzen: golda, area, bostortza...

Vicente Areta Lezeta

Lurra lantzeko erabiltzen ziren tresnak; izenak eta bakoitzaren erabilera. Goldatu eta erein ondoren, area pasatzen zen. Laietan egiteko, jende asko behar izaten zen. Neguan egiten zen laietan, lur-sail txikietan, bitarteetan, ganadurik sartzen ez ...

Laboreak txandaka: garia, artoa eta arbia

Vicente Areta Lezeta

Garia eta artoa txandaka ereiten dira lur-sail berdinean, urte bitik behin. Garia batu eta gero arbia ereiten da. Bakoitzaren berezitasunak: lurra nola landu behar den, noiz ereiten diren, noiz batu, zelan zaindu behar izaten diren...

Antzinako pisu-neurriak

Vicente Areta Lezeta

Abereak pisatzeko erabiltzen ziren neurriak: kilotan eta erraldetan (5 Kg.). Txerriak pisatzeko arroba erabiltzen zen. Garia, artoa, babak, e.a. pisatzeko anega (45 kg inguru); anega-erdia eta iminia erabiltzen ziren.

Garia ereitearen prozesua

Jose Bergara Baskaran

Garia ereitearen prozesua. San Andres bueltan ereiten zen, martxo inguruan arearekin pasatu, apirilean jorratu eta Aste Santuan simaurra zabaldu. San Pedro inguruan ebagi eta metak egin. Gari-jotea noiz izaten zen. Garia kutxak.
Media: Bideoak

Garia batu eta ogia egiterainoko prozesua

Juan Guisasola Ariznabarreta

Makinarekin garia joten aritzen zen. Igitaiarekin lastoa txiki-txiki eginda abereei ematen zieten. Garia zela ebaten zuten kontatzen du. Gariarekin errotara joaten zen, astoa hartuta. Errotariak ez zuen dirurik eskatzen, gariaren parte bat baino. ...
Media: Bideoak

Auzolana eta jaiak baserrietan

Juana Josefa Loyola Vergara

Lehenago gaztainadi ugari zegoen eta gaztainak batzeko auzolana egiten zuten, eta ondoren, jaia. Garia behealdean goizago heltzen zen, eta beste leku batzuetatik gerturatzen ziren laguntzera beraienera. Jatekoa prestatzen zieten denei. Ondoren, ...
Media: Bideoak

Gari-jotzea eta itulan ibiltzea

Juana Josefa Loyola Vergara

Gari-jotearen inguruko azalpenak ematen ditu. Harrietan jotzen zen garia. Lan gogorra izaten zen. Gari-garbitzeko makina. Itulan ibiltzea ez zitzaion batere gustatzen; baserriko lan eskasenak ez zituen normalean egiten. Lurra lantzeko erabiltzen ...
Media: Bideoak

Aginaga inguruko errotak; gariaren garrantzia

Euxebi Gisasola Aldazabal

Gariaren garrantzia. Gariaren inguruko lanak: eskuz ebaki, azaoak egin, metak egin, jo, garbitu... Garia jotzeko makina auzokoen artean eduki zuten. Auzolana. Errotak. Errotara egiten ziren joan-etorriak eta beste kontu batzuk. Inguruko errotak.
Media: Bideoak

100 kilo arto eraman eta 75 kilo irin itzuli

Juan Guisasola Ariznabarreta

Lehen baserritar gehiago zeuden. Arrate inguruko baserrietan gari asko egiten zen. Juanek baserritik behin edo behin jaitsi zuen garia errotara. 100 kiloko zakua jartzen zioten astoari. Errotatik pasa eta gero 75 kiloko irin-zakua itzultzen zizuten. ...
Media: Bideoak

Gari-jotzearen inguruko elkarlana

Jose Bergara Baskaran

Gari-jotzerako makina partekatu egiten zuten eta gari-jotze afaria egiten zuten lana bukatutakoan. Baziren makina erosi eta baserriz baserri ibiltzen zirenak, saio bakoitzagatik dirua kobratuz. Garia garbitu norberak egiten zuen.
Media: Bideoak

Gariaren zahia eta birrina

Jose Bergara Baskaran

Garia errotara eramaten zenean, lehenengo zahia kentzen zaio eta gero birrina, azal zeheagoa.
Media: Bideoak

San Romaneko ermitan, garia bedeinkatzeko erritua

Jose Mari Loiola Gisasola

Garia bedeinkatzeko erritua nolakoa zen azaltzen du Joxe Marik. Letaniak buruz aipatzen ditu.
Media: Bideoak

Arrautzak gari-kutxan, ondo kontserbatzeko

Julian Echeverría Oruna

Garia kutxetan gordetzen zen. Hozkailurik ez zegoenez, amak arrautzak gari artean sartzen zituen, fresko kontserbatzeko. Artoa ere kutxan gordetzen zen. Haien inguruan arratoi ugari ibiltzen zen baserrietan. Gari-klaseak.
Media: Bideoak

Garia tolesteko moduak: bostekoak, "mutxurixuak", metak

Julian Echeverría Oruna

Gariaren inguruko lexikoa: alea, "mutxurixua". Garia ebaki ostean, bostekoetan jartzen zen eta gero "mutxurixuak" egin, burua goraka dutela. Garia lurraren kontra badago eta bustitzen bada, galdu egiten da. Meta.
Media: Bideoak

Hamarrenak zein produkturekin ordaintzen ziren

Jabier Elortza Maiztegi

Erdi Aroan hamarrenak zer motatako produktuekin ordaintzen ziren azaltzen du Jabik: garia, orduko artoa, oloa, zikirioa, sagarrak, bildotsa.... Garia urrea bezalakoa zen.
Media: Bideoak

Eibarko Otaola-Kiñarraga bailara: Urkidiko San Lorentzo ermita

Jabier Elortza Maiztegi

Eibarko Otaola-Kiñarraga bailarari buruz hitz egiten du Jabik. Hamarrenak kobratzeko orduan, eguzki alderantz dauden bailaretako baserriek garia eta zerealak ematen zituzten, eta kontrako bailarakoek animaliak. Bailara handia da, baina ez ditu ...
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak