Juan Guisasola Ariznabarreta
Kiputzaneko frontoia non zegoen esaten du. Bere osabarena zen. Zapatuetan filmak botatzen zituzten eta sarritan joaten ziren. Zer ikusten zuten kontatzen du. "Los ojos de Satanas" oso ezaguna izan zen eta euren jolasak pelikula horren arabera egiten ...
Media:
Bideoak
Mercedes Telleria Izaguirre
Umetako jolasak; umetako kantak. Kaniketan; diaboloa; tortolosak; txingor gainean; soka-saltoan; e.a. Txingor gainean: “Badet, ez det, badet orain...”. Adari tortolosak; “Puts-asaje, puts-asaje”. Txirikiletan ere asko jolasten zuten.
Faustino Mugica Ibarlucea
Umetako hainbat jostailu eta jolas: kinkilimioka, pote-poteka, txirrinbolia, patina, goitibehera, sokasaltoa... Neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren kalean jolasean.
Faustina Lopez Larrea
Eskola kontuak. Behin "martxando" egin zuen. Eskolako ordutegia. Neguan, etxera joaten ziren zuzenean. Bestela, jolasean gelditzen ziren: "Tres navíos"ka, poteka, txirikiletan... Etxean lan egin beharra ere izaten zuten.
Media:
Bideoak
Agustin Arana Barinaga
Bartolo Arriola Garate
Umetako jolasak. Txirikiletan nola jolasten zen. Kaniketan eta intxaurrekin "potxoloka". Kanikak nolakoak izaten ziren. Intxaurrekin "kontra-kontran" ere jolasten zuten, besteen intxaurrak apurtzera. Batzuek tranpak egiten zituzten.
Media:
Bideoak
Vicente Areta Lezeta
Mari Asun Azpiri Mandiola
Azitaingo parrokiako Felix Bergara abadearen sermoiak. Meza ostean musika egoten zen. Andramarietako jaietan, meza, herri-kirolak, umeentzao jolasak... egoten ziren.
Media:
Bideoak
Paulino Larrañaga Longarte
Gerrara boluntario 18 urterekin. San Andres batailoia. Beasainera lehenengo. Frontea Eibarren; Otxandio, Bilbo, Laredo... Leonera preso eraman zuten. "Batallón de Trabajadores"ekin Nafarroara joan zen; gero, Terueleko frontera. Handik Bartzelonara ...
Niceto Marcano Muguerza
Umetan egindako bihurrikeriak: mendira sagar-lapurretara. Lindarira joaten ziren sarri. Jolasak: goitibeherak; futbola; kateka. Haizezkoarekin txoritan ere egiten zuten batzuetan.
Media:
Bideoak
Esteban Justo Larrañaga Argarate
Umetan txapelarekin, txirrinbolarekin... jolasten zuten. Neska eta mutilen jolasak. Matxarian, esploratzaileak izango balira bezala ere jolasten zuten, plano eta guzti.
Media:
Bideoak
Euxebi Gisasola Aldazabal
Ume asko auzoan. Jolasak: pilotan, harrapatzen, ezkutatzen..."oin baiño be traste gitxiagokin..." Kaniketan, aponak (tortolosak). Mutilak eta neskak denak batera: jolasean, eskolan... "Horrek ziran gure ibilixak!"
Media:
Bideoak
Candido Eguren Zabarte
Eztiagara (Eztixa), Kalamuara, Arratera, Galdaramiñora, Urkora...joaten ziren jai egunetan. Gaztetan, sarri joaten ziren mendira; beraien borrokatxoak egitera, txabolak egitera; indioetara ere jolasten zuten. Pelikuletatik ateratzen zituzten jolas ...
Media:
Bideoak
Candido Eguren Zabarte
"Harrapatzen" umetako jolasak. Bi aldaera azaltzen ditu. Udaletxeko arkupeetan zela jolasten zuten azaltzen du.
Media:
Bideoak
Felisa Pascual Ucín
Urkizun zertan jolasten zuten. Umetako jolasak: sokasaltoan; diaboloa; txingor-gainean; tortolosak; txalupeta; matraka; etab. Tortolosetan nola egiten zuten.
Media:
Bideoak
Jose Mari Cruceta Alberdi
Gerra ostean hondakinen artean ibiltzen ziren jolasean. Umeek ere gerrara jolasten zuten. Kale bakoitzean kuadrilla bat zegoen eta kuadrillen arteko borrokak egoten ziren.
Media:
Bideoak
Jose Mari Cruceta Alberdi
Umetako jolasak gerra ostean: kateka, ezkutaketan, txirikilarekin, tortolosekin eta kanikekin.
Media:
Bideoak
Jose Mari Cruceta Alberdi
Umetako ibilerak; jolasak. Zinearen eragina. Kaleen arabera, kuadrillak edo lagun-taldeak sortu ziren; gaitzizenak: Bomba, Bombita.
Media:
Bideoak
Jose Mari Cruceta Alberdi
Erreketan presak zeuden eta horietako bat Matxariakoa zen. Bertan ibiltzen ziren jolasean.
Media:
Bideoak
Amaya Arriola Ormaechea
Dantzatik sortzen ziren garai batean bikoteak. Eskolan aparte ibili arren, neskak eta mutilak kalean elkarrekin ibiltzen ziren jolasean. Orduko jolasak; antxintxiketan (korrika) ibiltzen ziren asko.
Media:
Bideoak
Faustina Lopez Larrea
Umetako jolasak: "Tres Navíos". Jolasa nolakoa zen. Gaur egunean "peorak" (atariak) itxita egoten dira, baina garai batean zabalik egoten ziren. Zotz egiteko "Don don beledon...." kantatzen zuten.
Media:
Bideoak
Faustina Lopez Larrea
"Sokasaltoa" eta "Dos tocando" jolasa azaltzen ditu. Eskuak kafearekin zikindu eta beste norbait zikindu. "Txingor-gainean" jolasa azaltzen du. "Boteka", "Txirikila"... Txirikilean nola jokatzen zuten kontatzen du.
Media:
Bideoak
Rosario Alcerreca Azconaga
Umetako jolasak: txingor-gainean, sokasaltoan, poteka, diaboloarekin. Afariketan, tortolosetan, kaniketan ere egiten zuten. Asko aldatu dira gauzak Rosarioren ustez. Txirikilarekin zelan egiten zen. "Txirrinbola". Neskek eta mutilek askotan batera ...
Media:
Bideoak
Rosario Alcerreca Azconaga
Umetako jolasak azaltzen ditu Rosariok: "Don don beledon" zenbatzeko abestia; afariketan; txingor-gainean nola jolasten zuten; zuhaitz gainetan (txitxirri-mitxirri....) jolasten.
Media:
Bideoak
Felix Arroitajauregi Altuna
Umetan, Txirio kalekuek elkarrekin jolasten zuten, gehienbat pilotan elizako paretaren kontra. San Andres elizako kanposantuan zeuden hezurrak nola atera zituzten gogoratzen du. Harrika ere ibiltzen ziren, Elgeta kalekoen kontra. Elizako arkupeetan ...
Media:
Bideoak