Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

1934ko urriko iraultza; 1936ko gerra zibila

Candido Eguren Zabarte

1934ko urriko iraultza. 1934an Candido bere pistolatxoarekin Untzagara irten zen, "reboluziñua eittera". Eskubikoek gorrotoa erakutsi zuten, gerra nahi izateraino. Gerra tragedia handia izan zen. Amuategi batailoian, komisario politiko bezala egon ...

Alderdi politikoen arteko liskarrak; Irujo eta Polixene Eibarren

Ramon Sarasua Gisasola

Juventudes Socialistas Unificadas. Burrukak oso arruntak ziren garai hartan. "Furia Roja"koak oso gogorrak ziren. Alderdi Jeltzaleak hitzaldia egin zuen behin Astelena frontoian; Irujok eta Polixenek hitzegin zuten; sozialistaz beteta zegoen eta ...

Giro politikoa; alderdi politikoen arteko liskarrak

Candido Eguren Zabarte

Alderdi politikoen arteko borrokak. Gorrotorik ez zen egon Eibarren. Bide desberdinetatik joan arren ez ziren aurkakoak. Ideia guztietako lagunak izan ditu. Orfeoian bizi izandako anekdota kontatzen du.

Politika giroa gerra aurretik

Candido Eguren Zabarte

Sozialismoa eta eliza. Toribio Etxebarria. Gabriel Manterola. Alderdi politikoen arteko liskarrak. Orfeoia.

14 urte zituenetik politikan buru-belarri

Gaspar Alvarez Lucio

Egunkariak eta propaganda banatzen ibiltzen ziren gaztetan. Garaiko hainbat egunkari/aldizkari aipatzen ditu: "La voz del trabajo", (UGT eta sozialistena); "Euskadi Roja" (komunistena); "FE" (Falange Española); "El Debate", (Gil Robles-ena). 14 urte ...
Media: Bideoak

Gerra aurreko Aberri Egunetan liskarrak

Jose Muñoa Zabaleta

Bilbotik autobusak, Donostiako Aberri Egunera joateko. Eibarren jendeak autobusari zikinkeriak botatzen, kristalak apurtu...Anekdotak (beldurra eta batzuk ikurrina kentzea nahi...). Beste behin tiroak...
Media: Bideoak

Goitarren eta behetarren arteko banaketa

Candido Eguren Zabarte

Goitarren eta behetarren arteko banaketaren zergatia. Banaketa hori batez ere politikan eta erlijioan ematen zen. Askok uste zuten liberalak pekatariak zirela.
Media: Bideoak

II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren Juan San Martinen ikuspuntutik

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Eibarren beste inon baino lehenago aldarrikatu zen II. Errepublika. Juan San Martinek 9 urte zituen orduan. Errepublikaren aldarrikapena ume baten ikuspegitik.

Eibar, herri bizia; gizatasuna nagusi

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Eibar, herri bizi-bizia; gizatasuna nagusi. Elkarrekiko errespetua: politikan, erlijioan...

Akilino Amuategi lantegiko ugazaba

Ernesto Gorosabel Amuategui

Akilino Amuategiren bizimoduaz jarduten du, bere aitita baitzen. Politikan hasi zenenean, Orbea lantegia utzi behar izan zuen eta bere kontura lantegia zabaldu. Uste du beharginen eta ugazaben arteko harreman ona izan dela gehienetan Eibarren.

Hauteskundeetako giroa

Faustina Lopez Larrea

Eibarren normalean ondo konpontzen ziren alderdi desberdinetako kideak. Hala ere, hauteskundeen bueltan izaten ziren liskarrak alderdi desberdinen artean.
Media: Bideoak

Gauez ikasten

Gaspar Alvarez Lucio

Gau-eskolan hartu zituen eskolak, baina alde batera utzi zuen politikan sartu zenean. Armeria eskolara joaten zen eta marrazketa, matematika eta bestelakoak ikasten zituzten. Irakasle eta ikasgaiez hitz egiten du. Mutilak bakarrik ibiltzen ziren ...
Media: Bideoak

Kalean denbora librean

Gaspar Alvarez Lucio

Denbora librean politikan aritzen zen Gaspar. Bere alderdiko egunkariak saltzen ere denbora asko pasatzen zuen. Untzagan soka saltoan eta kioskoan erromerian ibiltzen ziren.
Media: Bideoak

Gaztetatik politikan

Gaspar Alvarez Lucio

Politikan familia guztia ibili izan zen eta anaia eta bera aitak sartu zituen. "Pioneros Rojos" taldeko sekretario lanetan hasi zen hamalau urterekin, nola hautatu zuten eta zertan aritzen ziren kontatzen du Gasparrek. Talde mistoak ziren, neskak ...
Media: Bideoak

Nazionalistekin borrokan

Gaspar Alvarez Lucio

Alderdi politiko desberdinetako gazteak beraien artean borrokan ibiltzen ziren Eibarren. Beste alderdietako egunkariak erretzen zituzten, adibidez; gehienetan, liskarrak sozialista eta nazionalisten artean izaten ziren.
Media: Bideoak

Nazionalistak vs. sozialistak

Candido Eguren Zabarte

Nazionalista eta sozialisten arteko borrokak egoten omen ziren Eibarren. Hala ere, Bilbon liskar handiagoak egoten ziren, tiroak eta hildakoak ere egon izan ziren. Eibarren ordea, borrokak hauteskunde garaietan edo txikiteoaren ondoren gertaturiko ...

Apaizak politikatik kanpo

Candido Eguren Zabarte

Eibarko apaizen inguruan hitz egiten du Candidok. Politika gaien inguruan ez zutela hitz egiten dio. Nahiz eta, gehienak langileen aldekoa ez izan ez zieten kontra egiten. Mutrikuko apaiz bat politikan sartu eta kartzelan zegoela hil egin zutela ...

Gerraosteko errepresioa

Aurora Bascaran Martínez

Sendatu eta lanean eta politikan sartu zen berriro Benigno Bascaran. 1950ean atxilotu egin zuten eta Martutenen zazpi hilabete pasa zituen. Irunera eraman zituzten lehenengo eta aitak bertan bizi izandako anekdota bat kontatzen du Aurorak.
Media: Bideoak

Benigno Bascaran gerraostean klandestinitatean

Aurora Bascaran Martínez

Benigno Bascaran gerra bukatu eta sendatu zenean politikan hasi zen berriro ere. Eibarren sozialistak nazionalistekin klandestinitatean antolatuta zeudela azaltzen du Aurorak, 1950.urtean kartzelan sartu zuten arte. Aberri egun baten irratia ...
Media: Bideoak

Aurora Bascaranen politikan hasiera

Aurora Bascaran Martínez

Aurora Bascaran sozialistak aita eta aitonaren oinordekotzarekin jarraitu zuen. Politikan zelan sartu zen azaltzen du. Sozialista zaharrekin hitz egin ondoren alkatetzarako aurkeztea erabaki zuen. Alkatetzan zegoela bizi izandako gora behera ...
Media: Bideoak

Emakume askorik ez politikan

Gonzalo Sarasua Gorrochategui Jose Sarasua Gorrochategui

Nahiz eta manifestaldi batzuetan emakumezkoak ikusten ziren, orokorrean ez zuten kargu esanguratsurik izaten.
Media: Bideoak

1912an karlisten kontzentrazioa Astelenan; liskarrak

Candido Eguren Zabarte

Alderdi politikoekin lehenengo kontaktua noiz izan zuen. 1912an karlistek politika berri bat martxan jarri nahi zutela-eta, euren ideiak aurkezteko kontzentrazio handi bat egin zuten Astelenan. Egun horretan borrokak egon ziren herrian. ...

Bilboko behargin etorkinen eta bertakoen arteko liskarrak I

Candido Eguren Zabarte

Mende hasieran Bilboko sozialistek zuten euskararen kontrako jarrera ulertzeko azalpenak ematen ditu. Kanpotik etorritako beharginen nagusiak euskaldunak izan ohi ziren eta sarritan lan gehiago eginarazteko, elkarren kontra jartzen zituzten ...
Media: Bideoak

Bilboko behargin etorkinen eta bertakoen arteko liskarrak II

Candido Eguren Zabarte

Sindikatuek hasieran sindikatu sozialistaren aurka egiteko balio izan zutela azaltzen du. Sozialistek greba egiten zutenean sindikatu solidarioak lanera joaten ziren. Gerora asko aldatu da. Bilbora kanpotar asko etorri zen eta ezin izan zituzten ...
Media: Bideoak

Datoren hilketagatik bi eibartar atxilotuta

Candido Eguren Zabarte

Errepublikanoak eta sozialistak batzuetan elkarrekin aurkeztu ziren eta beste batzuetan ez. Espainiako politikan erregeak baino, nobleek gobernatzen zuten. Anarkistek Eduardo Dato Iradier hil zutenean, bi eibartar atxilotu zituzten, hilketan ...
Media: Bideoak

Anarkistak atxilotuta eta fusilatuta

Candido Eguren Zabarte

Politikan hasi zen Prietoren idatziak irakurtzeak motibatuta. 1923an diktadura hasi zen baina sozialistentzat ez zuen eragin handirik izan, baina anarkista asko atxilotu eta hil zituzten. Anarkista batek berari kontatutakoak aipatzen ditu.
Media: Bideoak

Candido alderdi komunistan eta kartzela

Candido Eguren Zabarte

1921ean Eibarren lehenengo aldiz komunistek irabazi zuten. Gazte sozialista gehienak komunismoaren alde agertu ziren. Liburuak irakurrita eta inguruko lagunengatik sartu zen politikan. Gutun batzuegatik arriskutsutzat hartu eta atxilotu zuten.
Media: Bideoak

Indalezio Prietoren egunkariko zutabeak irakurriz, politikan sartu

Candido Eguren Zabarte

Indalezio Prietok sartu zuen politika munduan. Berak egunkarian idazten zituen zutabeak irakurtzea gustatzen zitzaion Candidori. Idatzi horietatik hasi zen politika munduan sartzen.
Media: Bideoak

Politikaren inguruko hausnarketa

Candido Eguren Zabarte

Candido politikan sartu zen, baina sekula ez zen politikari sentitu. Politikaren inguruko hausnarketa sakona.
Media: Bideoak

Kluben arteko liskarrak

Antonio Sarasua Gisasola

Arratera igoera antolatu zen batean, Club Deportivo-ak eta Club Ciclista-k eztabaida gogorrak izan zituzten. Club Ciclista-ko lehendakaria zen orduan Antonio.
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak