Bilatu
Maistrak Eibarren
Gerraostean neska askok maistra izateko ikasketak egin zituzten Aldatze ikastetxean, baina mutilek ez zuten magisteritza ikasten. Mutilak Armeria Eskolara joaten ziren. Maistra nafar asko egon zen Eibarko auzo-eskoletan lanean.
Maisu guztiak erdaldunak ziren
Maisuei errespetu handia izaten zitzaien. Guztiak kanpokoak eta erdaldunak ziren. Gehienek beste ikasketa batzuk ezin egin eta maisu sartzen ziren.
Juan San Martin eta euskara batua
Juan San Martin Ortiz de Zarate
Juan San Martin eta euskara batua. Euskara batuaren arauak direla eta sortutako polemika. Denen artean hartutako erabakiak izan ziren. “H”-aren auzia; sinbolo bihurtu zen. Aldizkari gehienetan idatzi du.
Alhondigako eskolako maistrak
Alhondigara joaten ziren eskolara; Pagei kaleko aldapan zegoen. Doña Paka, doñá Maria eta doña Polonia maistrak izan zituen. Nolakoak ziren kontatzen du. Adin desberdinetako ehundik gora ikasle egoten ziren gela berean.
Media:
Bideoak
Eibarko maistrak
Pakita Abendibar Areitiourtena
Eskola eta irakasleen inguruko hainbat informazio ematen du. Irakasle ezagunak: Doña Polonia Etxeberria, Doña Paka, Doña Petra (bi hauek Untzagako eskolan ematen zituzten klaseak).
Maisu euskaldunik ez
Maisuak Espainiatik etorritakoak izaten ziren. Euskaldunak unibertsitatera joaten zirenean, arkitektu, mediku, injenieritza, e.a, ikasketak egiten zituzten.
Olabe eta Mugerzaren marrazketa eskolak
Lucas Alberdi. Luziana baino sei bat urte nagusiagoa, gubilista oso ona. 13 urte zituen Luzianak Jazinto Olabek grabatzen ikastera eraman zuenean. Maisu moduan zelakoa zen. Lehenengo Olaberen arrebarekin ikasi zuen dibujoa Kontseju zaharrean. ...
Media:
Bideoak
Txomin Martinez, maisuen artean maisu
Serafin Basauri Arteaga Dunixi Murua Sarasqueta
Txomin Martinezen lantegia gorengo mailakoa zen. Hara sartzea unibertsitatera sartzea modukoa zen. Leziorik ez zuen ematen, ikusiaz ikasten zen. Eibartar peto-petoa zen, dotorea eta gizon fina.
Media:
Bideoak
Eskolan abarkak josi eta pilotan; beste askorik ez
Eskolara Agiñagara joaten zen, "Sakristau zaharra" maisu zutela. Gero eskola egin zuten eta maistrak joaten ziren. Abarkak josi eta pilotan aritzen ziren. Irakurtzen eta idazten ikasi zuten baina erdaraz ez zuten ikasi; Barinagakoek erdaraz ikasi ...
Eskolan doña Poloniarekin
Pagei eta Alhondigako eskolak. Maistrak: Dña María; Dña Petra; Dña Polonia. Dña Polonia maistra zelakoa zen. Eskola kontuak: zer ikasi zuen; liburuak. Erdaraz ikasten zuten baina beraien artean euskaraz hitzegiten zuten. Eskola amaitu eta josten ...
Eskola publikoak eta praileak
Eskolatik sarritan mendira joaten ziren, ibilalditxoa egitera, maisu eta guzti. Eskolan ez zuten ezer ikasten; praileetan bai, beste maila bat omen zuten eta.
Media:
Bideoak
Lauaxetaren izaera
Lauaxeta nolakoa zen kontatzen du. 19 urterekin ezagutu zuen; berarentzat maisu bat izan zen. Lauaxetaren izaera: gizon serioa; lanean isila... Gorabehera handiak izaten zituen; oso gizon sentimentala zen.
Aitak nahi arren, Juanitok armagintzarako zaletasunik ez
Juan San Martin Ortiz de Zarate
Familia kontuak. Gerra garaian, aita armagin-maisu bezala joan zen Valentziara arma lantegi bat abian jartzera. Juanitoren aitak semea armagin izateko ilusioa zuen, baina Juanitok nahiago zuen mekanikaren mundua. Armak inoiz ez zaizkio gustatu, ...
Armeria Eskolaren hastapenak; irakasleak
Armeria Eskolaren hastapenak (1912). Frontoi Zaharrean egon zen hasiera batean Armeria Eskola, gerora ezagutu dugun eraikina egin arte. Irakasle ezagunak: Julian Etxeberria; Pio Zulaika; `Ondarru´. Maisu batzuk bertako ikasleak izandakoak: ...
Salvadorrek zintzilikatu zuen Alcalá-Zamoraren koadroa eskolan
Eskolako oroitzapenak. Maisu-maistra desberdinei buruzko aipamenak. Frontoi zaharreko eskolan zegoela aldarrikatu zen Errepublika. Erregearen koadroa kendu eta Alcalá-Zamorarena berak zintzilikatu zuen pozarren.
Media:
Bideoak
Francok hiri handiak hartzean, eskolan jai
Manifestazioak egiten ziren Francok hiri handiak hartzen zituenean, eta eskolan ere jai izaten zuten umeek. Maistra eta maisu nazional guztiak kendu egin zituzten eskoletatik. Hauek eskola partikularrak ematen hasi behar izan zuten askotan, dirua ...
Media:
Bideoak
Armeriako irakasleak
Beltran eta Martinez, biak, arabarrak ziren. Maisu onak. Matematikakoak plaza hartu eta alde egin zuen.Lana utzi baino egun bat lehenago makina bat problema eman zizkien etxean egiteko.
Media:
Bideoak
Grabatua: maisu handiak eta eskuzko lana
Mateo Kareaga, Juanito... grabatzaile ezin hobeak zirela dio. Grabatu eta tenplatu egiten zituzten hainbat trokel altzairuan. Horiek baino lehen, hizki guztiak eskuz grabatzen zituzten.
Media:
Bideoak
Garai batean, kanpora ikastera joateko aukerarik ez
Jose Francisco Anitua Astigarraga
Garai batean ez zegoen aukerarik kanpora ikastera joateko. Armeria Eskolan egiten ziren industriarekin zerikusia zeukaten ikasketa gehienak. Patxi maisu bezala egon zen garai batean.
Media:
Bideoak
Kokoak jatearren, gaiztakeria
Arrateko maistrak koko bila bidaltzen zuen, eta behin, bere kabuz joan eta koko bat erosi zuenean, bertan konortea galduta geratu zen.
Media:
Bideoak
Doña Polonia eta Doña Maria maistrak
Lucia Alondigako eskolara joaten zen, Doña Polonia Etxebarria maistrarekin. Gogorra zela diote. Laurogei lagun inguru izaten ziren gelan. Doña Mariari eraztun bat oparitu zioten eta gero harekin bekokian jotzen zituen. Arratsaldeetan bordatzen ...
Media:
Bideoak
Dokumentuaren akzioak