Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Casino de la Amistad Musical Bretón

Mercedes Telleria Izaguirre

Casino de la Amistad Musical Bretón. Musika Eibarren. Igandero egoten zen musika.
Media: Bideoak

Musika Banda Untzaga plazan; Estaziño kalera paseatzera

Faustina Lopez Larrea

Untzaga plazan musika pieza bi jo orduko atsedenaldia egiten zuen Musika Bandak. Estaziño kalera joaten ziren orduan paseatzera. Ez zen kotxerik ibiltzen. Gerra ostean hasi zen Musika Banda kontzertu guztia jarraian ematen.
Media: Bideoak

Aratusteetako dantzaldiak

Faustina Lopez Larrea

Saloietan ere egoten ziren dantzaldiak, baina beraiei ez zieten joaten uzten. Aratusteetan musika egoten zen toki desberdinetan: Casino de la Amistad; Fomento; Astelena frontoian. "Eguen zuri" egunean (osteguna), baita igande eta asteartean ere ...
Media: Bideoak

Urkiko soinujolea; "Mago de Urki"

Miguel Sagastume

12-13 urterekin hasi zen soinua joten. Aitak trikitia jotzen zuen. Berak ere musika oso gustokoa zuen (pianoa, solfeoa, soinua, filarmonika) eta aitak soinua erosi zion. Baserrian bizi ziren; benta bat zuten. "Mago de Urki" gaitzizena zergatik ...

Musika; erromeriak

Miguel Sagastume

Musika. Lehiaketa asko egoten ziren. Solfeoa jakiteak gauzak asko errazten ditu. Kontserbatorioa, pianoarendako bakarrik. Trikitiak izan dituen aldaketak. Berak trikitia asko jotzen du, baina soinu handiarekin. Erromeriak. Beste herri batzuetan ...

Kubara lan egitera

Miguel Sagastume

Kubara joan zen lan egitera. Kubako abentura. Ama gaixotu eta Eibarrera itzuli ziren. Euskaldunak Kuban. Centro Vasco. Lagun onak egin zituen bertan. Cantinflas, Hemingway... Euskal Orfeoia. Saizarbitoria, Juaristitarrak...

Kubatik Eibarrera itzulera

Miguel Sagastume

Eibarrera itzulera. Iragarki baterako (Asturiar batzuek sortutako H.Upmann tabako marka) musika egin zuen. Sindikatuarekin beti arazoak: zenbat ordaintzen zuten, kuotak...

Sagastumek 16 urterekin diskoa grabatu zuen

Miguel Sagastume

Migel Sagastume soinujole eibartarra. Aitaren afizioa, ofizio bihurtuta. Arrate Irratian grabatuta ditu pieza batzuk. 16 urte zituela, diskoa ere grabatu zuen Columbia etxearekin. Izebak lagundu zion panderoarekin. Gehienbat trikiti doinuak grabatu ...

Errepublikanoak garaile

Candido Eguren Zabarte

1931ko hauteskundeen egunean, Casa del Pueblon zegoen Candido lagunekin. Astelehena frontoian musika banda ari zen musika jotzen eta jendea errepublika goratzen hasi zen, jakinekoa baitzen Espainiako hiri nagusietan garaile izan zirela.
Media: Bideoak

Arrateko Amararen koroatzerako dokumentuak eta musika

Antonio Sarasua Gisasola

“Misa en Re”ren historia ez du gogoratzen. Arrateko Ama Birjinaren Koroatzearen inguruko istorioak. Eugenio Urroz abadea Ibarbe etxean bizi zen eta Antoniok bertan pasatu zuen makinaz Aita Santuari bidali zitzaion dokumentazio guztia (1928). 1929an ...
Media: Bideoak

Juanito Gisasola musikariarekin abesbatzan, orfeoian...

Antonio Sarasua Gisasola

Felisa irakaslearekin ikasi zuen musika gehien. Juanito Gisasolaren eragin handia izan zuen. Abesbatza, orfeoia, eibartarrak abesbatza... denetan parte hartu zuen. Hamabost urte zituela Donostiara joan zen kontzertu batera osaba Juanitorekin. ...
Media: Bideoak

Juanito Gisasolarekin musika ikasten

Antonio Sarasua Gisasola

16 urterekin fraideetan ikasketak amaitu eta gero, etxean osaba Juanito Gisasolarekin ikasten jarraitu zuen. Juanitori ez zitzaion musika erakustea gustatzen; berari bakarrik erakutsi zion.
Media: Bideoak

Musika liburuarekin ikasten

Antonio Sarasua Gisasola

Musika liburu sendo batekin ikasten zuen etxean, aitarekin. Liburu zoragarriak egiten ziren. Teoriarekin ez zuten ikasten, kantuan eta konpasa eramaten bakarrik. Aitak pianoa jo eta Antoniok kantatu egiten zuen. Ramonek Felisa Iturriozekin ikasi ...
Media: Bideoak

Eibarko musika banda

Antonio Sarasua Gisasola

Errepublika garaian, orfeoiaz gain banda ona zegoen. Musikan zuzendarien, egileen eta taldeen artean inbidiak egoten direla dio. Kioskoan bandak jotzen zuen.
Media: Bideoak

San Juanetako eta domeka arratsaldeetako dantzak

Luciana Larreategui Arizaga

San Juanetan txurro-saltzaile asko etortzen zen. Udaletxe ostean egoten ziren. "Filarmonika" eta panderoa ere hantxe egoten ziren, dantza solterako. Musika banda, berriz, kioskoan. Gauean Lizarrako dultzaineroak. Domeka arratsalde guztietan ...
Media: Bideoak

Untzagako kiosko berria (1935)

Antonio Sarasua Gisasola

Orfeoiak inauguratu zuen musika kioskoa 1935eko San Juan bezperan. Eskuinaldean taberna zegoen. Entseguak egiteko lokalari Txotxa esaten zioten eta sukaldea zeukatenez, oso ondo pasatzen zuten. Udalak Orfeoiari lagatako lokala zen.
Media: Bideoak

Laureano Gisasola "Organistia"

Antonio Sarasua Gisasola

Juanitoren aita (Laureano) musika irakaslea zen. Abesbatzako tipleei erakusten zien. Mateo Bazterrak, Pablo Sarasuak eta Kareagak berarekin, organista zaharrarekin, ikasi zuten. Oso gogorra zela esaten zuten.
Media: Bideoak

Julio eta Juanito Gisasola, "Organistia"nekoak

Antonio Sarasua Gisasola

Ama pianojolea zen. "Organistia"nean denek jotzen zuten pianoa. Onenak Juanito eta Julio ziren. Julio Habanara joan zen korredore, eta Fidel eta Raul Castroren musika irakaslea izan zen; lehenengoa, ikasle ona omen zen eta bigarrena, bihurria. Julio ...
Media: Bideoak

Felisa Iturrioz musika irakaslea

Antonio Sarasua Gisasola

Berak ezagutu zuen musika irakasle bakarra Iturrioz izan zen. Barrenkalean zuen etxea, Fernandezen inprentaren gainean eta Muñozeneko farmazia parean. Barrenkalea zelakoa zen; bertan zeuden dendak izendatzen ditu.
Media: Bideoak

Musika non eta nola ikasi zuen

Antonio Sarasua Gisasola

Etxean hasi zen musika ikasten 6 urte besterik ez zituenean. Aita izan zen bere lehenengo irakaslea. 10 urte zituela, Doña Felisa Iturriozengana bidali zuen, saxoa eta pianoa ikastera.
Media: Bideoak

Juanito Etxanizekin musika joten

Antonio Sarasua Gisasola

Udan eguenetan eta domeketan izaten zen musika Untzagan. Neguan Astelenan eta Rialtoan antolatzen zituzten. Ezkontzetako elizkizunetan musika jotzen zuen, Juanito Etxanizekin batera. Biolina eta organoa jotzen zituzten. Peña Pedruchorekin ere ...
Media: Bideoak

Musika eta dantza herriko plazan

Jose Echeverría Ayerbe

Neguan musika 16:30etan hasten zen; udan, 20:30etan. 8 pieza jotzen zituzten eta 22:00etarako etxera iztultzen ziren.

Musika Eibarren: dantzaldiak Rialtoan, Untzagan...

Antonio Sarasua Gisasola

Argazki bati begira, bertan ageri direnak izendatzen ditu. Rialtoa gerra aurretik inauguratu zuten. Bazkide zen baina ez zen dantzara joaten. Kasinoa zeukan gainekaldean eta azpian zineman. Dantzalekua zelakoa zen kontatzen du.
Media: Bideoak

San Juanak; San Pedroak Eibarren

Mercedes Telleria Izaguirre

San Juanak, jai ederrak. Kasinoan musika; zezenak... Arropa berriekin denak Untzagara dantzara joaten ziren. Dulzaineroak iristen zirenean hasten ziren jaiak. San Pedroetan "txarlotadia" egoten zen. Pedro Basauri “Atxita” edo “Pedrucho” zen Eibarko ...
Media: Bideoak

Marrazten jakin ez, eta aitaren lanbidea laga

Antonio Sarasua Gisasola

Eibarren, etxeko tradizioa jarraitzea gauzarik arruntena zen. Familian grabadoreak eta musikoak zeuden. Marrazten txarra zen eta Jacinto Olabek egun batean esan omen zion “Parece mentira que seas hijo de tu padre”. Aitari kontatu zion eta harrezkero ...
Media: Bideoak

Artea Paulino Larrañagaren ikuspegitik

Paulino Larrañaga Longarte

Artea Paulinoren ikuspegitik. Artetik bizitzea oso zaila dela dio; zortea behar da. Erakusketa gutxi egin ditu.

Fomento Industrialean biolina jotzen

Juan Echaniz Urruzuno

Umetan Musika Bandan jotzen zuen. Tangoa, modan jarri zen. Biolina jotzen noiz eta norekin hasi zen. Salón Teatroan orkesta bat zegoen, eta bertako biolin-joleekin ere zerbait ikasi zuen. Fomento Industrial (hasieran Kafea zen eta bere ustez ...
Media: Bideoak

Dantzaldiak Rialtoan; Casino Artistan

Juan Echaniz Urruzuno

Musika ikastera Elgoibartik bizikletaz etortzen zen Eibarrera astean 3 egunetan. Casino Artistan noizean behin jotzen zuen, baina bestela Rialtoan jotzen zuen jai egunetan, arratsaldez eta gauez (1931-1936 bitartean). Aratusteetan, ostegunetan ...
Media: Bideoak

Rialto dantzalekua: nolakoa zen; dantza-txapelketak

Juan Echaniz Urruzuno

Rialtoa ireki zenetik (1931) bertan jotzen hasi zen. Lehenengo orkesta. Rialtoa zelakoa zen: dantza egiteko pista; pisu desberdinak; e.a. Bidebarrieta kalera ematen, "ambigú" bat zegoen. José Ramón Orozko tenorea. Agustín Zuloaga, musika bandako ...
Media: Bideoak

Musika taldeak eta musikoak

Juan Echaniz Urruzuno

Isaac Irusta. "La Marcial" musika banda. "La Romeral", banda partikularra zen (Banda Munizipaleko musikoez osotua). Musika Banda Munizipalean zenbat kobratzen zen. Rialtoan, aratusteetan, bikoitza jotzen zuten eta bikoitza irabazi "...eta 40 pta ...
Media: Bideoak

Musikaren inguruko azalpenak

Juan Echaniz Urruzuno

Koruarekin ere sarritan jotzen zuen. Elizako organoa nola jo behar den. Inprobisazioak ez zaizkio gehiegi gustatzen. (bibolina joko balu bezala, besoak mugitzen ditu; irudi politak). Antonio Sarasuak eta berak, partitura jarraitzen zuten. Tangoa ...
Media: Bideoak

Salón Teatro-an egoten ziren ikuskizunak

Juan Echaniz Urruzuno

Salón Teatro-an, orkestinaren bat egoten zen. Zinea mutua izaten zenez, orkestinaren musika entzuten egoten ziren. Grajales-ek (Salón Teatroko jabe izan zana) sarritan ekartzen zituen ikuskizunak (varietes, kabaret-ak..). Villa María eta Villa ...
Media: Bideoak

Ángel Garate "Beltxi", musika bandako zuzendari

Juan Echaniz Urruzuno

Ángel Garate "Beltxi", amaren senidea zen. Musika Bandako zuzendaria izateaz gain, bibolina ere jotzen zuen. "Orquesta Bretón"-en zuzendari lana ere egiten zuen. Preso egon zen Dueson. Han ere orfeoi polita egin zuen. Aratusteetan "estudiantina"ren ...
Media: Bideoak

Errebalgo eta Isasiko komentuak

Marina Basterra Iturbe

Errebal kaleko jaia: San Agustin (abuztuaren 28an). Gauean musika egoten zen. Prozesioa. San Agustinen estatua eramaten zuten karrozan. Errebaleko komentua, kapera. Don Juan Ibargutxik San Agustin egunerako kanta bat egin zuen euskaraz.
Media: Bideoak

Hainbat talde kalerik kale ibiltzen ziren dirua batzen

Candido Eguren Zabarte

Kanpotik ere etortzen ziren diru-batzen. Aragoi-tik etorritako taldeak oso ondo antolatuta zeuden. Dantzak, kantak kalerik-kale. Eibarrek orduan izen handia zuen inguruan. Politika, ekonomia, industrian...herri "aitzindaria" zen. Alemaniatik ere ...
Media: Bideoak

Musikarako zaletasuna Eibarren

Arnaldo Bolumburu Inza

"Salón Teatro"a noiz jausi zen gogoan dute (1952-VII-3); egun hura nolakoa izan zen. Juanito Lazpita eta musika: "Ego", Trío Lazpita. Eibarren musikarako zaletasun handia egon da beti. Pepe Bolunburu; Lorenzo Sodupe ("Gelatxo"); Juan Lazpita; ...
Media: Bideoak

Untzagan musika eta dantza

Rosario Alcerreca Azconaga

Untzagan dantzaldia egoten zen. 3 talde egoten ziren: umeena; handiena eta ezkonduena. Musika kioskoa. San Juanetan, gaueko 12:00ak arte dantzan. "Enbolauak" goizean izaten ziren. Zezenketa ondoren, musika. Udaletxe ostean erromeria; ...
Media: Bideoak

Musika, dantza Eibarren

Rosario Alcerreca Azconaga

Musika, dantza. Maiatza-ekainean hasi eta Arrateak arte egiten ziren dantzaldiak. Kontzertua, Untzagako plazan egiten zen. Rialtoan eta Astelenan ere dantzaldiak egoten ziren. Aratusteetan, Astelena frontoian. Kanpotik jende asko etortzen zen ...
Media: Bideoak

Rementeriaren gramola tailerra

Candido Eguren Zabarte

1914ko gerra ostean ezagutu zuen. Rementeriak, beste lagun batekin, tailer bat ipini zuen Berrizen, eta gramolak egiten hasi ziren. Marianeko kafean, disko asko zeuden. Gustura entzuten zuen bertako musika. Fomentoan ere bazegoen gramola bat. ...
Media: Bideoak

Arraindegi kaleari "Ferrol kalia"

Esteban Justo Larrañaga Argarate

Arraindegi kaleari "Ferrol kalia" esaten zioten. Kale guztiek zuten beraien gaitzizena edo santua. Kale bakoitzeko jaiak zeintzuk izaten ziren. Diru-batzen irteten ziren umeak, jai egunean musika ekarri ahal izateko. Bizimodua zeharo aldatu da.
Media: Bideoak

Eibarko musika bandak

Salvador Marzana Amuategui

Musika zaletasuna. 1831-32 urteetan jadanik Eibarren musika banda bat zegoen. "La Marcial" musika bandako zuzendaria Ildefonso Irusta izan zen. "Cículo Conservador" zeritzonak "Santa Cecilia" izeneko banda zuen. Zuzendaria Críspulo Gisasola izan ...
Media: Bideoak

Eibarko Udal Musika bandaren zuzendaria, Agustín Zuloaga

Salvador Marzana Amuategui

Ildefonso Irusta izan zen luzaroan Eibarko musika bandako zuzendaria. Jacinto Martinezek, Udal Musika Bandan eta "La Marcial" musika bandan jardun zuen bi sasoi desberdinetan: Agustin Zuloaga zuzendari izendatu aurretik lehenengo eta haren ...
Media: Bideoak

Eibarko Udal Musika banda: 1924tik 1936ra bitartean

Salvador Marzana Amuategui

"La Marcial" Musika Bandan bonbardinoa jotzen zuen Salvadorren aitonak (Aquilino Amuategi). 1840-50 inguruan hasi eta 1922rarte izan zuen Eibarko musika bandak "La Marcial" izena. 1924-1936 urte bitartean bakarrik izan zen udal-banda. Ildefonso ...
Media: Bideoak

Aquilino Amuategi, musika bandako kide eta eibartar sozialista ezaguna

Salvador Marzana Amuategui

Aquilino Amuategi. Gerra garaian sortutako batailoi batek bere izena zeraman. Gizon jatorra, baserriko semea zen. Oso musiko ona izateaz gainera, sozialista sutsua ere bazen. Herriz-herri joaten zen hitzaldiak ematen. Jendea harrituta geratzen omen ...
Media: Bideoak

Amuategi Batailoiko musika banda gerra sasoian

Salvador Marzana Amuategui

Argazkian agertzen diren musikariak izendatzen ditu. Frentea Eibarren zegoela, Amuategi Batailoiko Martin Etxeberria "Querido" Komandanteari Musika Banda bat sortzea bururatu zitzaion. Beste batailoi batzuek ere bazuten musika banda (UGT...). ...
Media: Bideoak

"La Lira" edo "Los Rebeldes" musika banda

Salvador Marzana Amuategui

Udal-banda utzi zuen musikari talde batek "La Banda de Espectáculos Públicos" zeritzona sortu zuen. Legalizatzeko, azterketa bat pasa behar izan zutela kontatzen du; profesional agiria duela dio barre artean. Behin legalizatuta, "Banda La Lira" ...
Media: Bideoak

Musika emanaldi desberdinak

Salvador Marzana Amuategui

Udal Musika Bandak udan Untzaga plazan ematen zuen kontzertua, ostegun eta igande gauetan, eta neguan arratsaldez aritzen ziren Untzaga plazako kioskoan. Garai hartako kiosko zaharra Beasainen dago gaur egun. Romeralak ("La Romeral" Musika Banda) ...
Media: Bideoak

Dantzaldiak aratusteetan.

Salvador Marzana Amuategui

Casino Artistak eta Casino Amistad-ek, aratusteetan dantzaldiak antolatzen zituzten. Jende ugari joaten zen musika entzun eta dantza egitera. Antonio Enbeita "Txapel" zen "La Romeral" musika bandako zuzendaria orduan. Banda zuzentzeaz gain, kantuan ...
Media: Bideoak

Jaiegun berezietako kalejira eta kontzertuak.

Salvador Marzana Amuategui

Errepublika garaian, "La Romeral" musika bandak apirilaren 14ean eta maiatzak 1ean Diana jotzen zuten goizeko 7:00retan kalerik-kale. Gero beste bandak kalejira eta kontzertua eskaintzen zituen. Maiatz inguruan hasten ziren gauez kontzertuak ematen.
Media: Bideoak

Kontzertua zegoela iragartzeko kalejira egiten zuten

Salvador Marzana Amuategui

Udal Musika Bandak 15 egunean behin, kalejira egiten zuen. Kontzertua zegoela jakinarazteko modua izaten zen. Kalejiraren ibilbidea zein izaten zen.
Media: Bideoak

Komunikazioa kanpaiekin

Candido Eguren Zabarte

Eguraldia ere kanpaiekin iragartzen zuten. Donostiatik telefonoz iragarpena eman eta iluntzean kanpaien bidez jakinarazten zuten, kanpai kopuruaren arabera adieraziz. Kanpaien bitartez elizkizunen iragarpenak eta hildakoen berri ere ematen zen. ...
Media: Bideoak

Musikarako zaletasuna: koruak, orfeoiak, musika bandak

Candido Eguren Zabarte

Casa del Puebloan, koru txiki bat zegoen eta sasoi batean orfeoi bat ere egon zen. Aurrerago, orfeoi bi eta musika banda bi ere egon ziren Eibarren (liberalak eta karlistak).
Media: Bideoak

Gizartearen aldaketa harrigarriak

Candido Eguren Zabarte

Gerra ostean, kartzelan sei urte eman eta gero, neska bat erretzen ikusi zuen eta puta zela pentsatu zuen. Moja bat bizikletan ikusi zuenean ere, harritu egin zela kontatzen du. Toulousen musika profanoa entzun zuenekoa kontatzen du.
Media: Bideoak

Amuategi batailoiaren antolaketa; Eibarko kaleak hutsik

Candido Eguren Zabarte

Amuategi batailoia ez zen gerrarako bakarrik antolatu. Zineak, konferentziak, musika banda bat ere antolatu zen (Millan Urkola zuzendari). Astero egoten zen kontzerturen bat Untzagan. Lan egiten zuenari, 10 pzta-ko jornala ematen zitzaion. Rialtoan ...
Media: Bideoak

Errepublika aldarrikatu zen eguneko giroa. El día en que se proclamó la República

Salvador Marzana Amuategui

Errepublikaren proklamazio eguna ongi gogoratzen du. Berak dioenez goizean ez zen inor lanera joan; gazteak kalerik-kale ibili ziren aldarrikapena ospatzen. Baina beste inondik ez zenez aldarrikapenaren berririk heltzen, arratsaldean momentu larriak ...
Media: Bideoak

Alcalá Zamora Eibarrera etorri zeneko eguna

Salvador Marzana Amuategui

Alcalá Zamora Errepublikako lehendakaria etorri zeneko eguna. Lerroux; Queipo de Llano; e.a. ere egon ziren Eibarren. Queipo de Llano gerra garaian eibartarren aurka esandakoak aipatzen ditu. Alcalá Zamora etorri zenean Salvador musika bandarekin ...
Media: Bideoak

Dantzaldiak Untzaga plazan

Jose Echeverría Ayerbe

Gaztetan dantzan egiten zuten Untzaga plazan. Korro handia / txikia dantzan egiteko. Korro txikian 18 urtera arte egiten zuten dantzan mutilek. Neskatan-mutiletan. Musika amaitu eta paseatzera joaten ziren.

Eibarko zineak: "Pabellón Alfonso XIII"

Gloria Lizundia Echaluce

Untzagan zegoen Pabiloian ere zinea ematen zuten. Pelikula hasi artean jendea abesten egoten zen. Pabiloi hutsa zen, jarlekuak atzeraino eta kanpoan musika jotzen organotxo bat. Kruzetaneko zinea, oso polita.
Media: Bideoak

Eskola kontuak; Jardinetako eskolak eta Alhondiga

Jaione Iraeta Santa Ageda

Eskolara, Jardinetara joan zen. Ibarkurutzean, Alhondiga zegoen. Gerra garaian Eibar bonbardatu zutenean, jendea bertara joan zen babestera. Jardinetako eskolako irakasleak: Dña Polonia eta Dña Maria. Ildefonso Irusta, Dña Poloniaren senarra, Musika ...

Kontseju zaharrean musika ikasketak

Jaione Iraeta Santa Ageda

Piano ikasketak egin zituen. Solfeo non ikasi zuen. Kontseju zaharrean musika eskola zegoen. D. Aguztín Zuloagak, Musika Bandako zuzendariak ematen zituen klaseak.

Zineak Eibarren: Pabellón Alfonso XIII; Kruzeta

Felisa Pascual Ucín

Pabellón Alfonso XIII. Musika eta txontxongiloak egoten ziren jendea zinera erakartzeko. Nolakoa zen zinea barrutik; jabea nor zen; pelikularen inguruko azalpenak ematen "Txarlatana" gaitzizena zuen gizona egoten zen. Kruzetaneko zinea. Zine mutua; ...
Media: Bideoak

1931ko hauteskunde gaua

Candido Eguren Zabarte

Hauteskunde gaua. Errepublikaren aldeko botoak ikusi zituztenean, leku guztietan ordurako aldarrikatuta egongo zela pentsatu zuten. Astelena frontoira joan, hauteskundeen emaitzen berri eman eta "La Romeral" musika bandari errepublikako abestiak ...
Media: Bideoak

Salvador Marzana: gizon ekintzailea

Aurora Bascaran Martínez Secundino Loidi Erquizia Salvador Marzana Amuategui

Salvador Marzanak gaztetako urteen laburpena egiten du labur-labur: 12 urterekin aita hil, 13 urterekin lanean hasi (goizeko 6retatik arratsaldeko 5etara); lana bukatu ondoren Eskola Armeriara zerbait ikastera eta afal ostean Musika Bandaren ...

Jai giroa Eibarren

Esteban Justo Larrañaga Argarate

Jaiak Eibarren. Ostegunetan musika egoten zen plazan; mutilak fraka “mil rayas”ekin joaten ziren, abarketa zuriak eta krabelin gorria. Gaueko 10:00etan neska guztiak korrika joaten ziren etxera; neska-laguntzea ere izaten zen. Herriko jaiek asko ...

Garizuman musika jotzeagatik Eibarko bandako kideak eskumikatuta

Maite Zanguitu Arana

Urteren baten, garizuma sasoian, Eibarko bandak Elgetan jo omen zuen, eta apezpikuak kide guztiak eskumikatu zituen. Ordutik bere etxeko gizonak ez omen ziren joaten elizara. Aitita errepublikanoa zen.
Media: Bideoak

Musika-banda Untzagan; Rialto kasinoa

Amaya Arriola Ormaechea

Untzagako plazako kioskoan musika bandak jotzen zuen eguenetan eta domeketan, uda partean. Aratusteetan Astelena frontoian. Ibarkurutzeko Rialto kasinoan ere egoten zen dantza data zehatz batzuetan. Orkestrak egoten ziren. Nolakoa zen kasinoa. ...
Media: Bideoak

Untzagako dantzaldia; Estaziño kalera paseatzera

Tomasa Idarraga Zulaica

Untzagan musika egoten zen ostegunetan eta igandetan. Dantza lotua egiten zen Eibarren, nahiz eta Azkoitia-Azpeitia aldean debekatuta egon. Mutilek "mesedez" eskatzen zieten dantzan zebiltzan neskei, eurekin dantza egiteko. Gero, paseatuz, Estaziño ...
Media: Bideoak

Ogia gurinarekin nahiago kabiarra baino.

Roberto Marcano Magunacelaya

Ekainaren 25ean heldu ziren Leningradora (gaur egungo San Petersburgo). Izan zuten harrera ikaragarria izan zen, musika banda eta guzti. Bi emakumeren artean ontzian zetozen umeak garbitu eta zorriak kendu zizkioten. Handik jatera eraman zituzten; ...

"Familia Telerin" ohera errezatu gabe

Roberto Marcano Magunacelaya

Estudios Moró-n pare bat urte egon zen eta Familia Telerin marrazkien (Vamos a la cama) animazioa egin zuen. Marrazki haien musika konposatu zutenak arabarrak ziren. Marrazki bizidunak sortzeko prozesua kontatzen du. ...

Aparatu berriak

Enrike Mugarza Idarraga

Hainbat musika disko ditu Enrikek eta martxan mantentzen ditu oraindik. Bizikletarako egurrezko hagunak ("llanta"k) eta Mallabian izan zen lehenengo telebista ere gordetzen ditu. Lambretta fabrikan piezak gordetzeko erabilitako egurrezko armairuak ...
Media: Bideoak

Agustin Zuloagaren omenezko ekitaldia eta Errepublika aldarrikapenaren urteurrenak banaketa eragin zuen

Salvador Marzana Amuategui

1932. urtean, Musika Bandako zuzendari zen Agustin Zuloaga hil zen. Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrenetik oso hurbil zeudenez, Zuloagaren omenezko kontzertuan uniformerik gabe jo zutela kontatzen du. Ospakizunak burutu edo bertan behera ...
Media: Bideoak

Agustin Zuloaga

Salvador Marzana Amuategui

Eibar eta inguruan egon den musikari onenetarikoa izan zela dio Salvadorrek. Durangon jaioa izan arren, klarinetea jotzeko gaitasun apartak Eibarrera ekarri zuen umetan. Soldadutza garaiko Bilboko egonaldia goi mailako musika ikasketak egiteko ...
Media: Bideoak

Estanislao Arriolak erakutsi zion klarinetea jotzen

Salvador Marzana Amuategui

6 urterekin hasi zen solfeo ikasketekin. Amaren ahizpa batek erakutsi zion. Piano irakaslea zen. Osabari zor dio ordea klarinetea jotzea; pasadizoa kontatzen du haren inguruan. Estanislao Arriolak erakutsi zion, hilean bi pezetaren truke, klarinetea ...
Media: Bideoak

Errepublika aldarrikatu aurreko hauteskunde gaua

Salvador Marzana Amuategui

Errepublika aldarrikatu aurreko hauteskunde gauean, apirilaren 12an, jaia antolatu zen Astelena pilotalekuan. Romeral Musika Bandarekin jotzen jardun zuen Salvadorrek. Hurrengo eguneko Errepublikaren aldarrikapenean Eibartarrak lehenak izateari ...
Media: Bideoak

Eibarko ereserkiaren historia

Salvador Marzana Amuategui

Eibarko ereserkiari dagokion dokumentazioa dauka esku artean. 1915. urtean Fermin Calbetón-i egin zitzaion omenaldian jo omen zen azken aldiz. Niceto Muguruza medikuarenak ziren hitzak eta Oñatek jarri zion musika.
Media: Bideoak

Udako eta neguko denboraldiko aisialdia

Candido Eguren Zabarte

Udako denboraldian, San Juanetatik Arrateetara bitartean, musika banda egoten zen Untzagan gauez eguenetan, domeketan eta jai-egunetan. Neguko denboraldian zinema ematen zuten. Azitainen eta Arraten soltean eta elkarri helduta dantza egiteko aukera ...
Media: Bideoak

Musika aparatu berezia

Candido Eguren Zabarte

Alfonso XIII pabiloian aparatu berezi bat zegoen, musika jotzen zuena. Zelakoa zen kontatzen du. Untzagara begira zegoen. Jendea zinemara erakartzeko erabiltzen zuten.
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak