Miguel Sagastume Narbaiza
Kubara joan zen lan egitera. Kubako abentura. Ama gaixotu eta Eibarrera itzuli ziren. Euskaldunak Kuban. Centro Vasco. Lagun onak egin zituen bertan. Cantinflas, Hemingway... Euskal Orfeoia. Saizarbitoria, Juaristitarrak...
Mercedes Telleria Izaguirre
Plaza Berria nolakoa zen; bertan zeuden dendak: harategia; Maria "Ospittal"; sastreria;tabernak. Cómo era la Plaza Nueva; las tiendas que había; la carnicería; Maria “Ospittal”; sastrería; bares.
Mercedes Telleria Izaguirre
Areatza parean korta bezalako bat zegoen, astoak bertan laga ahal izateko. Errebalean “El Madrileño” denda. ...
Faustina Lopez Larrea
Eibarko Elgeta kalean jaio zen 1908an. Ama Ermukoa baina Eibarren jaio zen eta aita nafarra baina 16 urterekin etorri zen Eibarrera. Elgeta kaleak aldapara ederra zuen baina ez gaur egun bestekoa. Gurdiak ibiltzen ziren sasoi batean. Eskailerak eta ...
Media:
Bideoak
Antonio Sarasua Gisasola
Berak ezagutu zuen musika irakasle bakarra Iturrioz izan zen. Barrenkalean zuen etxea, Fernandezen inprentaren gainean eta Muñozeneko farmazia parean. Barrenkalea zelakoa zen; bertan zeuden dendak izendatzen ditu.
Media:
Bideoak
Herminia De la Torre
Ibargutxik, Pako Gisasolarekin jarduten zuen grabatzen. Mexiko aldean grabatu asko saltzen ibilitakoa dela kontatzen du. Gisasola anaiek ere asko zabaldu zuten grabatua: Bartzelonan, Valentzian... dendak zituzten.
Julian Echeverría Oruna
Artoberoa egiten zuten etxean. Ez zutenez nahikoa arto, errotan erosten zuten arto irina. Artoberoa nola egiten zuten. Amak kalean saltzen zuen. Zer prezio izaten zuten.
Media:
Bideoak
Esteban Justo Larrañaga Argarate
Estazio kalea. Eibarko pasialekua zen; autorik ez eta bikoteak pasioan. Kale hartan zeuden dendak, hotela, fonda, bankuak... gogoan ditu. Kale desberdinetako jaiak zeintzuk ziren.
Media:
Bideoak
Nicolasa Urtiaga Irusta
Ibarkurutzea. Ibarbeko etxea nolakoa zen; zein bizi zen bertan; inguruko dendak. Alhondiga. Lehenengo gurdiak zaldiekin zebiltzan, salgaiak alde batetik bestera garraiatzen: Atxa-Orbea eta Txaltxa (Apellaniz). Katillu beranduago hasi zen garraio ...
Juan Guisasola Ariznabarreta
Gerra aurrean bizikletak alokatu egiten zituzten. Non zeuden kontatzen du. Bizikletak zelakoak ziren azaltzen du. Garai hartan lantegietan erosten ziren (GAC, BH eta Orbea), ez dendetan.
Media:
Bideoak
Alejandro Lizarriturri Barrutia
Alfan lan egindakoa. Eibar guztia mugitzen zuen Alfak; urte batzuk oso onak izan zituen. Josteko makinak; fundizioa; e.a. Ekonomatoa; koloniak; dendak; e..a.
Media:
Bideoak
Jose Muñoa Zabaleta
"Txalekos" txoferra zen. Lehenengo Mundu Gerrako kamioiak gidatzen ohitua zegoen. Elgetako esnedunak lana eskaini zion txofer moduan. Beti ibili behar izaten zen kamioia konpontzen; Elgetatik Bergarara joaten zen eta, bertako aldaparen ondorioz, ...
Media:
Bideoak
Amaya Arriola Ormaechea
Alfaren brodatzen ikasteko eskolak Espainia osora zabaldu ziren, Alfak hiriburuetan zituen denda guztietara. Bera erakustaldiak egiten ere ibili izan zen, propaganda gisa, inguruko herri batzuetan. Espainiako hirietan brodatzaile onak zeuden. San ...
Media:
Bideoak
Miren Lorea Lasa Aranburu
Lorearen familiak Ibarkurutze kalean zuen zapata-dendak Zubizarreta zuen izena; aitonaren baserriaren izena, hain zuzen. Neurrira egiten zituzten zapatak. Lorea zapatak entregatzen ibiltzen zen hasieran eta gerora zapatak saltzera pasa zen.
Media:
Bideoak
Antonio Sarasua Gisasola
Bizikletak alokatzeko dendak zeuden Eibarren. Antonioren emaztea igandero bizikletan ibiltzen zen Zarautzen.
Media:
Bideoak
Antonio Sarasua Gisasola
Bizikletan Eibarren ez zen ibiltzen Antonio, baina bazeuden alokairuko dendak. Non zeuden azaltzen du.
Media:
Bideoak
Miguel Angel Lazpita Barrenetxea
Bartzelonan ikasten zuenean eta ALFAko bekaduna zenez, bertako dendara askotan joaten zen. ALFAk denda dotoreak zituen hiriburu guztietan.
Media:
Bideoak
Vicente Belda Esteban
Debako Egurtza dantzalekuaren negozioa hartu zutenekoa kontatzen du. Handik aurrera, negozioak irekitzen hasi ziren Vicente eta Ignacio. "Hot dog"-en negozio bat ireki zuten ere eta lantegia utzi zuten.
Media:
Bideoak
Pedro Arrizabalaga Iriondo
1934ko iraultza hasi zenean, Trinkete taberna dagoen lekuan bizi zen. Gertuko taberna eta dendak aipatzen ditu: Café Europeo, Trinkete, La Ondarresa oinetako-denda… Iraultzan hildakoak eta zaurituak egon ziren.