Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Aspaldiko ezkonsari bateko oihala gordeta

Doroteo Urkia Lasuen Maria Luisa Zuloaga Garitaonandia

Maria Luisak San Blas opilak amaren arreoko oihal batean batuta eramaten ditu bedeinkatzera. Oihala erakusten du. Umetan euren etxean ez zen San Blasik egiten eta gerora ikasi zuen jatekoa prestatzen eta San Blasak egiten. Oso sukaldari ona da.
Media: Bideoak

Santa Inesera, San Blas opilak bedeinkatzera

Mercedes Telleria Izaguirre

Anaia nagusiagoak esaten zuen Santa Inesera joaten zirela San Blas opilak bedeinkatzera. Bera Bidebarrieta kalean jaio zen. Anaiak Grabadores kalean (gaur Bittor Sarasketa). 1918an, bost urte zituela, aldatu ziren etxez.
Media: Bideoak

San Blas opilen aitzindariak Eibarren

Gregorio Kortaberria

San Blas opilak. Gregorioren osaba eta beste bat (Oiarbide) hasi ziren Eibarren San Blas opilak egiten.

Juan San Martin euskaltzalea

Juan San Martin Ortiz de Zarate

Euskaltzaletasuna; euskara. 20 urterekin, injustiziaren aurrean euskaltzaletu egin zen. Euskaraz erraztasun gehiago idazteko; poesia, ipuinak sortzeko... Idazteko erabili dituen gaitzizenak: `Otsalar´, `Auñamendi´, `Egigurendarra´, etab. 1960. ...

San Blas eguna; opilak non bedeinkatzen ziren

Mercedes Telleria Izaguirre

San Blas eguna; oso egun berezia. San Blas opilak bedeinkatzera eramaten ziren Parrokiara. Antzina, Santa Inesen bedeinkatzen ziren.
Media: Bideoak

Alfaren hastapena eta bilakaera

Niceto Marcano Muguerza

1952an hasi zen Niceto Alfan lanean. Gerra aurreko urteetan pistolak ekoizten ziren Alfan baina, gerra ostean, josteko makinak egiten hasi ziren pistolak egiteko baimenik gabe geratu zirelako. 1920an sortu zen lantegia. Blas Etxeberria eta Toribio ...
Media: Bideoak

Estazio kaleak sekulako garrantzia; Blas Etxeberria eta Eibarko industria

Esteban Justo Larrañaga Argarate

Estazio kaleari "Israel" deitzen zioten, Eibarko igandetako pasealekua zelako. Kale honetan bi banku zeuden: Banco de Vizcaya eta Banco San Sebastian. Blas Etxeberria, Eibarren zegoan gizonik garrantzitsuenetakoa (Banco San Sebastianeko zuzendaria). ...
Media: Bideoak

Urre-lantegiaren hastapenak

Fernando Echebarría Unamuno

Jatorriaren berri. Mateo Etxebarria (aitona) Markinarra zen eta Eibarrera etorri zen lanera, eta bertan ezkondu zen. Damaskinatua indartzen hasi zen garai hartan eta urre-lantegi bat jartzea erabaki zuen.
Media: Bideoak

Etxebarriatarrak Eibarren, "Urredunanekuak"

Fernando Echebarría Unamuno

Urredunanekuak nortzuk ziren: Hilarion (aita), Gregorio (osaba), Fernando, arreba. Etxebarriatarrak (Blas, Toribio, Bonifazio...), guztiak Txirio kaleko 6. atarian jaiotakoak ziren.
Media: Bideoak

Blas Etxebarriak Eibarko ekonomian izandako garrantzia

Fernando Echebarría Unamuno

Blas Etxebarria zuzendari izan zen Banco de San Sebastianen. Pertsonai garrantzitsua izan zen Eibarren. Bertako lantegi guztiak bultzatu zituen gerra ostean. Blasen zaletasunak aipatzen ditu.
Media: Bideoak

San Blas opilak egiteko ohitura

Leonor Larrañaga Azurza

San Blasak. Beti berdin ospatu izan dira. "Oin saldu egitten da asko, baiña egin gitxi". San Blas bezperan anis usaia egoten zen toki guztietan.
Media: Bideoak

San Blas opilak parrokiara eramaten ditu bedeinkatzera

Leonor Larrañaga Azurza

San Blas opilak San Andres Parrokiara eraman izan ditu beti bedeinkatzera. Bi meza egoten ziren, eta beti bete-bete eginda egoten zen eliza.
Media: Bideoak

San Blas opilen inguruko hainbat kontu

Leonor Larrañaga Azurza

San Blas opilak zapi zuri batean batuta eraman izan dira beti bedeinkatzera. Bedeinkatutako kordoiak, katarrorik ez harrapatzeko. Ohitura zaharraren arabera, bedeinkatu gabeko San Blasik ezin da jan. Leonorrek gaixorik dagoen jendiari, lagunei... ...
Media: Bideoak

San Blas opilen errezeta

Leonor Larrañaga Azurza

San Blas opilen errezeta. Beharrezkoak diren osagaiak: gurina; irina; arrautzak; anisa eta azukrea. Gauzarik zailena, San Blas opilen gainekaldeko zuria egitea da; horrek du lan gehien.
Media: Bideoak

Eibarrera itzulera: beldurra

Mari Carmen Sarasua Muguerza

Gerra zibila hasi eta berehala irten ziren Eibartik. Pagei kalean bizi ziren, eta dirudienez obus batek etxe osoa txikitu zuen; baina itzuli zirenerako, berriz jasota zegoen. Blas Etxebarriaren laguntza. Itzuli zireneko kontuak: beldurra; senideen ...

San Blas eta Santa Ageda: eliza kanpoa jendez beteta eta etxez etxe abesten

Julian Zabaleta Barrenetxea

San Blas eta Santa Ageda: eliza kanpoa jendez beteta eta etxez etxe abesten
Media: Bideoak

San Blas eguna; opilaren bedeinkapena

Faustina Lopez Larrea

San Blas eguna. San Blas opilaren bedeinkapena. San Andres Parrokiara eramaten zituzten bere sasoian bedeinkatzera. Aurretik Santa Inesera eramaten omen ziren, baina berak ez zuen hori ezagutu. Baserria eta kapila omen zeuden han.
Media: Bideoak

San Blas opilak, bedeinkatu barik; ogizko opil berezia

Luciana Larreategui Arizaga

San Blas opilak bedeinkatu barik jaten zituzten etxean. "Benitto panaderuak" egiten ziona: ogia, baina San Blasa, gainean karameluarekin. Oparitu egiten zion, bezeroa zelako.
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak