Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Durangokoekin eta Bergarakoekin harremana; "Badetesia"ren alabaren ezkontza

Faustina Lopez Larrea

Durangokoak asko etortzen ziren Eibarrera. Eibarko neskek liberal fama. "Badetesia"ren alaba Faustina ezkondu zeneko kontuak. Senarra Durangokoa hartu zuen, baina banandu egin ziren. Durangokoengatik dio: "Kaixolia ona baiña txorixa txarra". ...
Media: Bideoak

Ugazabak eta langileak

Jose Echeverría Ayerbe

Langileak eta nagusiak koadrila berekoak izaten ziren sarritan; Eibarren ez zegoen klase-banaketarik.

1897ko greba Eibarren

Candido Eguren Zabarte

1897an greba handia egin zen. Pablo Iglesias Eibarrera etorri zen. UGT, PSOE...sortu ziren urte haietan. Ugazabek, Eibarrek zuen "Kondaira beltz" hori aprobetxatu zuten langileak beldurtzeko, batez ere beraien herrietan gera zitezen. Ez da ahaztu ...
Media: Bideoak

Sozialistak, beharginak eta ugazabak

Candido Eguren Zabarte

Langileak eta nagusiak. Grebak. Eibarren langile asko, oso ondo prestatutakoak; asko irakurritakoak. Armeria Eskola. Meabe, Madinabeitia. Eibarren sozialismo moderatua. Amuategi, Mendiguren, Erkiaga, etab. sozialistak ziren eta, era berean, ...

Boom industriala Eibarren: lan-baldintzak; langileak; kaleko giroa

Arnaldo Bolumburu Inza

Boom industriala. Guztientzat zegoen lana. 1958an krisia etorri zen. Hala ere, GAC lantegiak beti ordaindu zuen langileen soldata. Ordutegia. Langile guztiak buzoekin. Lanetik irten eta eguneroko ohiturak. Urkizu inguruari "barrio sirenáico" esaten ...
Media: Bideoak

Lagun giroa langile eta ugazaben artean; elkarrekin txikiteoan

Arnaldo Bolumburu Inza

Taberna giroa gerraostean. Abesteko zaletasun handia zegoen. Badet taberna, oso ezaguna. Ugazabak eta langileak, elkarrekin txikiteoan. Eibarko alkateak ere (Esteban Orbea; Javier Eguren; Juanito Egia; Antxon Iraolagoitia) beste guztiekin batera ...
Media: Bideoak

Eibarren langile eta ugazabak elkarrekin lagun artean

Esteban Justo Larrañaga Argarate

Eibarren langileak eta ugazabak elkarrekin egoten ziren lagun artean. Gai honen inguruan anekdota batzuk kontatzen dituzte.
Media: Bideoak

Eibarko Udal Musika bandaren zuzendaria, Agustín Zuloaga

Salvador Marzana Amuategui

Ildefonso Irusta izan zen luzaroan Eibarko musika bandako zuzendaria. Jacinto Martinezek, Udal Musika Bandan eta "La Marcial" musika bandan jardun zuen bi sasoi desberdinetan: Agustin Zuloaga zuzendari izendatu aurretik lehenengo eta haren ...
Media: Bideoak

Eibarko Udal Musika banda: 1924tik 1936ra bitartean

Salvador Marzana Amuategui

"La Marcial" Musika Bandan bonbardinoa jotzen zuen Salvadorren aitonak (Aquilino Amuategi). 1840-50 inguruan hasi eta 1922rarte izan zuen Eibarko musika bandak "La Marcial" izena. 1924-1936 urte bitartean bakarrik izan zen udal-banda. Ildefonso ...
Media: Bideoak

"La Lira" edo "Los Rebeldes" musika banda

Salvador Marzana Amuategui

Udal-banda utzi zuen musikari talde batek "La Banda de Espectáculos Públicos" zeritzona sortu zuen. Legalizatzeko, azterketa bat pasa behar izan zutela kontatzen du; profesional agiria duela dio barre artean. Behin legalizatuta, "Banda La Lira" ...
Media: Bideoak

Musika emanaldi desberdinak

Salvador Marzana Amuategui

Udal Musika Bandak udan Untzaga plazan ematen zuen kontzertua, ostegun eta igande gauetan, eta neguan arratsaldez aritzen ziren Untzaga plazako kioskoan. Garai hartako kiosko zaharra Beasainen dago gaur egun. Romeralak ("La Romeral" Musika Banda) ...
Media: Bideoak

Kontzertua zegoela iragartzeko kalejira egiten zuten

Salvador Marzana Amuategui

Udal Musika Bandak 15 egunean behin, kalejira egiten zuen. Kontzertua zegoela jakinarazteko modua izaten zen. Kalejiraren ibilbidea zein izaten zen.
Media: Bideoak

Lan giroa Eibarren: sirenak; langileak urdinez jantzita, e.a.

Alejandro Lizarriturri Barrutia

Lan-orduak; sirena. Langile guztiak batera irtetzen ziren.
Media: Bideoak

Gerra garaiko ibilerak

Esteban Justo Larrañaga Argarate

Batallón Avellaneda; Sarasketarekin ibili zen zapadoreetan. Preso hartu zuten, baina Teruelgo ofentsiba hasi zenean Francoren tropek langileak behar zituzten (okinak, txoferrak, mekanikoak, e.a.) eta besteak beste bera hartu zuten. Gerora, alferez ...

Boom industriala; etorkin galiziarrak; langileak kale betean

Amaya Arriola Ormaechea

Boom industriala egon zenean Galizia aldetik jende asko etorri zen, baina guztientzat zegoen lana. Gainera, ordu estrak sartzen ziren diru gehiago irabaztearren. Langileak lantegietatik irten edo sartzen zirenean, manifestazioa ematen zuen. Sirena. ...
Media: Bideoak

Tutuak jotzen zuenean langileak kalera

Nieves Acha Garmendia

Eibarko lantegietako tutuak jotzen zutenean kaleko bizia deskribatzen du. Lan bila Eibarrera jende asko etortzen zela kontatzen du.
Media: Bideoak

Eibarko ohituren aldaketa gerraostean

Aurora Bascaran Martínez

Eibarren fabriketako langileak etxetik buzoa jantzita joaten zirela gogoratzen du Aurorak, oinez joaten ziren denak beti eta sirenarekin batera irteten ziren. Hala ere, gerra ondoren ohiturak aldatu eta kanpokoak etorri zirenean aldatzeko arropa ...
Media: Bideoak

Langileak

Oswaldo Gabilondo Iñarrairaegi

Oswaldoren fabrikan langile gehienak peoiak ziren, ikasketa berezirik gabekoak. Hamabost urte inguru zituztela hasten ziren lanean.
Media: Bideoak

Zumaiara lekualdaketa

Rafael Osoro Alberdi

Makina mota bakoitzaren kokapena tailerrean. 70. hamarkada amaieran lantegia Zumaiara lekualdatu zen. Sasoi hartan itxi zen egoitza ere, bertan geratzen ziren 4-5 langileak etxe partikularretara joan ziren bizitzera. Zumaiara joatearen ordainetan ...
Media: Bideoak

Agustin Zuloaga

Salvador Marzana Amuategui

Eibar eta inguruan egon den musikari onenetarikoa izan zela dio Salvadorrek. Durangon jaioa izan arren, klarinetea jotzeko gaitasun apartak Eibarrera ekarri zuen umetan. Soldadutza garaiko Bilboko egonaldia goi mailako musika ikasketak egiteko ...
Media: Bideoak

"La Romeral" eta "Unión Musical"

Salvador Marzana Amuategui

"La Romeral" bandaren garai berean (Errepublika aurretik gerra hasierara bitartean, gutxi gorabehera), "Unión Musical" zeritzon banda ere egon zen. Udal Bandak "La Romeral" bandari kontra egiteko sortutako banda zela kontatzen du Salvadorrek. Nahiz ...
Media: Bideoak

1919an zortzi orduko lan-jardunak ekarri zituen ohitura aldaketak

Candido Eguren Zabarte

1919an lan-orduak murrizteko eskaerak eta protestak: "las tres ocho horas". Hamar ordutik zortzira aldaketa. Ez zen ezer gertatu, ohitura aldaketa bakarrik. Lehen langileak zuzenean joaten ziren tabernara lanetik irtendakoan; gero, berriz, etxera ...

1940an jendea falta lanerako

Enrique Franco Albizuri

1940 inguruan jende asko etortzen zen Eibarrera; lan asko zegoen eta langileak behar ziren. Orain Eibarrek 27.000 biztanle ditu baina garai haietan 54.000 biztanle izatera iritsi ziren.
Media: Bideoak

Errepublikazaleen azaleko eztabaida

Candido Eguren Zabarte

1931ko udal agintariak moderatuak ziren. Candidoren moduan pentsatzen zutenak hogei bat lagun ziren. Anarkistek dena berehala egin nahi zutela uste du. Eztabaidak izaten zituzten baina teoria handirik gabe.
Media: Bideoak

Iraultzak noiz gertatzen diren

Candido Eguren Zabarte

Gizarteak orokorrean politikari baino ekonomiari eta bizimoduari gehiago begiratzen diola dio. Herri aberatsetan langileak ez direla iraultza sortzeko beste asaldatzen uste du.
Media: Bideoak

Lantokiaren funtzionamendua eta langileak

Lorenzo Zabala Suinaga

Nahiz eta Eibarren egon ziren bitartean ez zen emakumezkorik egon, Abadiñoko lantegian jardun zuten gutxi batzuk lanean. Kanpotik etorritako langile ugari ere egon zen. Lantokian bertan arduratzen ziren berrien prestakuntzaz non ikasi ez baitzegoen.
Media: Bideoak

Aurrera galdategia

Adela Telleria Gallastegui

1946. urtean hasi zen Eibarko Aurrera galdategian lanean. Nola sartu zen kontatzen du. Nahiz eta irekiera urtearekin ez den oroitzen, Eibarko lantegi zaharrenetarikoa zela dio. Bulego berrien inaugurazioarekin batera hasi zen Adela Aurrera ...
Media: Bideoak

Iragaitzazko langileak Aurreran

Adela Telleria Gallastegui

Gerraostean kartzelan egon izanak ez zion aitari lana aurkitzeko garaian trabarik eragin. Guztientzat adina lan zegoela kontatzen du Adelak. Askotan, iragaitzaz zeuden pertsonak hartzen ziren fundizioan beharrerako. Pare bat edo hiru egunez lana ...
Media: Bideoak

Dokumentuaren akzioak