Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Angelita Iriondo Kortaberria

1941 -
Eibarko Azitain auzoko Aiaga (Aixa) baserrian jaio zen 1941ean. Aita, Segundo Iriondo, bertako baserrikoa zuen eta ama, Maria Kortaberria, Maltzagako Sagartegieta (Sartei) baserri-jauregikoa. Bere bizi guztia Eibarko auzune horietan igaro du. Eskolako lehenengo urteak Urkizun egin ostean, baserriko ardiak zaintzen ibili zen hiru urtez eta gero Maltzagako eskolara joan zen, Maria Antonia Torregarai maistrarekin. 15 urterekin Gamma fabrikan sartu zen lanean, hori ere Azitain auzoan, bizikletak egiten. Hantxe ezagutu zuen Eibarrera lanera etorri eta gero bere senar bihurtuko zen Manuel Ruiz Gomez (Villanueva de Tena, Burgos). Gamma handik urte gutxira itxi zenez, orduan Trust kartutxo-fabrikara joan zen beharrera, hori ere Azitain barrenean, eta han jardun zuen 1960-1963 bitartean, ezkondu arte. Bi lantegiei buruz eta Azitain auzoko kontuei buruz jardun du. 

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-759 118 minutu 2026-03-16

Dokumentuaren akzioak