Danel Zenarrutzabeitia Badiola
Eibarren jaio zen 1927an, hiru anaiaren artean gazteena. Gerratea zabaldu zenean, familia osoak Eibartik alde egin behar izan zuen Elgoibarko baserri batera lehenengo eta Ermura gero, senideen babesera kasu bietan. Ermuan hiru urtez bizi ondoren, Eibarrera itzuli eta Armeria eskolan ikasi zuen, harik eta lanean hasi arte. El Casco tailerrean lanean zegoen bitartean, DEJ enpresa sortu zuen beste 4 lagunekin batera. Ordutik aurrera, beti ibili izan zen Eibarri eta enpresa munduari lotuta. Politikagintza gustukoa izan zuen bizi guztian: bere gurasoen ildoari jarraituz EAJ-PNV eta Batzokiko kide izan zen gaztetatik, EAJ eta EAren arteko bereizketan EAren alde egin eta Eibarren alderdi horren lehendakari kargua izan zuen; azkenik, Hamaikabat-en aukera hartu zuen. Itziar Alberdi eibartarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | AB-869 | 60 minutu | 2009-12-12 |
2 | AB-870 | 60 minutu | 2009-12-12 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak