Enrike Mugarza Idarraga
Mallabiko Trabaku Behekoan jaioa. Gurasoak ere mallabiarrak zituen. Gaztetan "Compresores Betiko" lantegian hasi zen lanean, Eibarren. Han zegoela, Lambretta lantegitik deitu zioten, eta bertara joan zen, motorrak asko gustatzen zitzaizkiolako. 27 urtez jardun zuen Lambrettan lanean. Hasieran katean lan egin bazuen ere, segituan motorrak probatzeko lanera pasa zuten. 1961-1973 bitartean, 12 aldiz atera zen "Vuelta España" txirrindulari lasterketan, lambrettarekin, "enlace" modura. Betidanik izan du tresna zaharrak gordetzeko zaletasuna eta, pixkanaka, etxeko garajean museoa prestatu zuen bildutako gauzekin. Antzinako bizimoduari buruzko hainbat azalpen eman zizkigun egindako elkarrizketetan, eta baita bere museo aberatsa erakutsi ere.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | MAL-060 | 59 minutu | 2015-06-04 |
2 | MAL-061 | 27 minutu | 2015-06-04 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak