Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Enrique Sagalá Agirre

1943 -

Eibarren jaio zen, Estaziño kalean. Aita katalana zuen. Aitak eta beste hainbat lagunek "Trust Eibarrés" kartutxo lantegia sortu zuten 1926an. Enrique bera ere bertan hasi zen lanean 26-27 urte zituenean eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Trust-en lanean hasi eta hasierako bi-hiru urteetan gehienbat fakturak egiten lan egin zuen. Gero, pixkanaka, kanpora ateratzen hasi zen eta komertzial lana egitea ere egokitu zitzaion. Urte batzuk geroago Trust-eko zuzendari-orde izendatu zuten eta handik laster gerente izatera pasa zen.

Dokumentuaren akzioak