Inazio Agirrebeña Osa
Bergarako Basalgo auzoko Korostadi ("Kostei") baserrian jaio zen, baina bera mutikoa zela Soraluzeko Aginaga baserrira joan zen bizitzera familia osoa. Zortzi anai-arreba izan ziren. 11-12 urterekin senideak zituzten Ibarrola baserrira joan zen morroi. Bergaretxe baserriko Eugeni Uberarekin ezkondu zen eta Eibarren jarri ziren bizitzen. Lantegietarako piezak akabatzen (leuntzen) lan egin zuen zenbait urtez. Gero, Laster lantegian sartu zen eta hamar urte inguru egin zituen bertan, konpasak egiten. Handik atera ostean, lantegietarako piezak akabatzen jarraitu zuen, Coliseo inguruko lokal batean. Langileak behar zituztela-eta, Star lantegian ere egin zuen urtebete inguru. 1977an, egin berria zen Iturburu ikastolako atezain lana hartu zuen eta bertara joan zen bizitzera familia osoarekin.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | SOR-114 | 63 minutu | 2017-06-21 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak