Jose Zuloaga
Industria gizona. Gaztetatik hasi zen beharrean eta, aldi berean, Armeria eskolan ikasten. 1953an, Tomas Arteagarekin batera, Eibarko Carmen kalean (gaur egun, Barrena 34) industria-errodamenduen tailerra jarri zuten, Rodamientos Industriales SA; horretarako, Alemaniako patente bat hartu eta ordaindu egin zuten, INA marka, Schaeffler enpresa-multzoarena. 1968an Elgoibarrera joan ziren, eta han, autobidearen ondoan, tailer berria ipini zuten. Gerora, tailerra, alemanen eskuetan geratu zen, aurrenik Arteagak eta hurrenik Zuloagak, euren zatia alemanei salduta. Horrez gain, Eibarko Armeria Eskolaren urterik onenak eta haren garapena gertutik ezagutu eta bizi izan du.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | AB-859 | 60 minutu |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak