Mari Jose Elizalde Azkue
1958
-
Mari Jose Elizalde Zumaian jaio zen 1958an. Zumaian pasa zituen bere haurtzaroa eta gaztaroa. Txitxarro dantzalekuan ezagutu zuen bere gizona izango zena. Ezkondu eta Eibarrera joan zen bizitzera, Mandiola bailarako San Pedro Akondia baserrira. Bi seme ditu. Baserriari eta hari lotuta dagoen San Pedro Akondia ermitari buruz dakien guztia, senarrarengandik eta haren familiarengandik ikasitakoa da. Ermitaren inguruko kontuak jasotzeko egin zitzaion, hain zuzen ere, elkarrizketa, Eibarko ermitak proiektuaren barruan.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | ZUM-108 | 58 minutu | 2020-09-04 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak