Mari Tere Gantxegi Juaristi
Eibarren jaio zen Bidebarrieta kalean eta, bost urte zituela, Grabadores kalera joan zen bizi izatera. Ikasketak Kontzeju Zaharrean egin zituen. Martina Muruaren akademian sekretaria izateko prestatu ostean, Victor Sarasquetaren tailerrean hasi zen beharrean eta 31 urtez jardun zuen bertan, 1941-1972 bitartean. Victor Sarasqueta-n gustora egon arren, 1972an “Patronato Eibarrés de Beneficiencia”ren (baliabide gutxi zituzten eibartarrei laguntza emateko zentrua) buru jartzea eskaini zioten eta bertan hasi zen. Jubilatuta egon arren, elkarrizketa egin zitzaionean oraindik ere egunero joaten zen hara lanera, laguntzera. Eibarren egin izan ziren gizarte-lan guztiekin lotura handia izan zuen. Acción Católica-n egon zen gaztetan eta Mercedes Careagak gidatu zuen Goi Argi Elkartearen (Eibarko Sociedad Femenina) sorreran ere parte hartu zuen 1951n. Tonbolak, seminarista eguna… herriaren alde egin izan ziren hainbat eta hainbat ekitaldiren atzean egon zen beti. Elkarrizketa egin zitzaionean, Mari Tere zen Goi Argi elkartearen presidentea.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | AB-867 | 60 minutu | 2009-12-07 |
2 | AB-868 | 60 minutu | 2009-12-07 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak