Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maria Luisa Ruiz Arana

1934 -

Maria Luisa Ruiz Arana Donostian jaio zen 1934an. Hemeretzi urterekin Eibarrera bizitzera joan zen eta Mercedes Kareagaren bitartez lagunak eta kuadrila egin zituen herrian. Lantegi batean lan egiten zuen bitartean, akademiara joan zen bulegoko-lanak ikastera eta hauek bukatzean, Eibarko Caritaseko arduradun izendatu zuten. ETAko laguntzailea izan zen eta Parisen exiliatu zen 1968tik 1976ra. Bertan, mugimendu komunistaren militante bihurtu zen eta Eibarrera bueltatu zenean, EMK-rekin (Euskadiko Mugimendu Komunista) jarraitu zuen. Egoibarra Batzordeko (Eibarko Udala) "60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980" proiektuaren barruan elkarrizketatua izan da. 

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-720 108 minutu 2021-10-20

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Eibarrera nola iritsi zen Ikusi
2 Mercedes Kareagaren bidez kuadrila aurkitu zuen; Eibar, liberala Ikusi
3 Eibarko Caritas-eko arduraduna 22 urterekin Ikusi
4 Caritas-eko funtzionamendua Ikusi
5 Pilatuta bizi ziren familia asko Eibarren Ikusi
6 Accion Católica-ko zentroa Txirio Kalen Ikusi
7 Acción Católica-ko liburutegia Ikusi
8 Eibarren lan egitea, Ameriketara joatea bezala Ikusi
9 Caritas-en boluntario asko Ikusi
10 Herritarren laguntzarekin, Caritas ekonomikoki ondo zegoen Ikusi
11 Eibarko Caritas ezberdina zen Ikusi
12 Tratu txarrak jasaten zituzten emakumeak laguntza eske Ikusi
13 Eibarko Caritas-eko kasu ezberdinak Ikusi
14 Erlijiositatetik militantzia politikora Ikusi
15 ETAko kolaboratzailea izan da, ez kidea Ikusi
16 Parisera ihesi, ETAkideak etxean gordetzeagatik Ikusi
17 ETAn kolaboratzaile-lanak Ikusi
18 ETAren apurketa: politikoa, militarra eta politiko-militarra Ikusi
19 Meliton Manzanes hilketaren ondorioz, poliziatik ihesi Ikusi
20 Ihes egin aurretik dena lotuta utzi zuen Caritas-en Ikusi
21 Parisen, Euskadiko Mugimendu Komunistan militatzen Ikusi
22 Franco hil aurretik, denak bere kontra; hil ostean, denak denen kontra Ikusi
23 Accion Catolica-ko lehendakaria, ETAko kolaboratzaile, EMK-ko militante... Ikusi
24 Ezkertiarra izan da beti; justizia soziala Ikusi
25 Ideologia ezkertiarra eta justizia soziala beti batera Ikusi
26 TEFISO Ikusi
27 Elizaren mantupean garatutako pentsamoldea Ikusi
28 Eibarko ikastolako idazkari lanpostua lortzeko, ideologia politikoa izkutuan Ikusi
29 Iturburuko kokapenak eztabaida handiak sortu zituen Ikusi
30 Ostiraletan jai, bikotea bisitatzeko Ikusi
31 Epaiketa militarrean kargu penalak kendu zizkioten Ikusi
32 Abade izandako gizon batekin ezkondua Ikusi

Dokumentuaren akzioak