Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mateo Guilabert Lopetegui

1929 -

Mateo Guilabert Lopetegui Gironan jaio zen 1929an. Aita kataluniarra zen eta ama nafarra. Gerra Zibila hasi baino egun batzuk lehenago aita hil zen; gerra amaitu zenean familia Nafarroara joan zen bizi izatera, Mendigorrira. Bertan musika ikasi zuen. Zarautzera joan zen bizitzera, eta musika ikasketak egiteaz gain, musika-kaxen eta harmoniken zorroztaile bezala egin zuen lan Enrique Keller-ekin. Lagun baten bitartez Eibarrera etorri zen bizitzera. Ayra Durex-en bi urtez jardun zuen lanean eta ondoren Alfan 25 urtez. Eibarren zegoela, El Diario Vasco egunkarian eta Radio Juventud irratian parte hartzen hasi zen laguntzaile gisa. Handik urte batzuetara Alfa utzi eta irratigintzan aritu zen, Eibarko Radio Nacionalen. Urte askoan izan zen Eibarko futbol-taldearen partiduetako berriemaile. 

Mateo Guilabert Lopetegui nació en Girona en 1929. De padre catalán y madre navarra, días antes del comienzo de la Guerra Civil falleció su padre. Al  finalizar la contienda la familia se trasladó a vivir a Navarra, a Mendigorría. Allí estudió música. Años más tarde se mudó a Zarautz, y además de estudiar música, trabajó con Enrique Keller afinando cajas de música y armónicas. Posteriormente, vino a Eibar. Trabajó en Ayra Durex durante dos años y después en Alfa durante 25 años. Ya en Eibar comenzó a colaborar en El Diario Vasco y en Radio Juventud. Años más tarde abandonó Alfa para dedicarse profesionalmente a la radio en la emisora de Radio Nacional en Eibar. Durante muchos años fue corresponsal de los partidos de la SD Eibar. 

Ego Ibarra Batzordearen (Eibarko Udala) “60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980” proiektuaren baitan egin da elkarrizketa

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-723 98 minutu 2021-11-24
2 EIB-726 74 minutu 2021-11-24

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 Berriak Eibartik Donostiara nola bidaltzen ziren / Cómo enviaban las noticias de Eibar a Donostia Ikusi
2 "Radio Nacional"-arentzat berriak telefonoz ematen / Dando las noticias a "Radio Nacional" por teléfono Ikusi
3 Eibar nolakoa zen 50. hamarkadan / Eibar en la década de los 50 Ikusi
4 San Juan bezperan, Lizarrako dultzaineroei harrera egitearen ohituraren jatorria / Origen de la tradición del recibimiento de los dulzaineros de Estella en Eibar Ikusi
5 Jai-Alai dantzalekua / Sala de fiestas Jai-alai Ikusi
6 Igandetan, musika-banda Untzagan / Cada domingo, actuación de la banda de música en Untzaga Ikusi
7 Ezkontza batean, musikariak emakumeekin dantzan / Los músicos bailaban con las invitadas de la boda Ikusi
8 Eibar, "dolarraren hiria" / Eibar, "la ciudad del dólar" Ikusi
9 Larunbatero, soldataren aurrerapena / Adelanto del sueldo cada sábado Ikusi
10 Aste Santuan trajea estreinatzen zen / En Semana Santa, se estrenaba traje Ikusi
11 Eibarko berriei buruz ematen I / Dando las noticias de Eibar I Ikusi
12 Hotel Arrate behera etorri zeneko eguna / El día que se derrumbó el hotel Arrate Ikusi
13 Jai-egunetan lan egiteko baimena apaizak ematen zuen / En festivo, el cura daba permiso para trabajar Ikusi
14 Tailerrak Eibartik kanpora / La marcha de los talleres de Eibar Ikusi
15 Eibarko berriei buruz ematen II / Dando las noticias de Eibar II Ikusi
16 Koronabirusa etxean / Coronavirus Ikusi
17 Eibarko kirolen berriemailea / Cronista deportivo de Eibar Ikusi
18 "Astelehenetako orria" idazten zuen / "La hoja del lunes" Ikusi
19 "Radio Nacional" ez kentzeko borrokatzen I / Luchando por mantener "Radio Nacional" I Ikusi
20 "Radio Nacional" ez kentzeko borrokatzen II / Luchando por mantener "Radio Nacional" II Ikusi
21 Gustora irratian eta egunkarian / A gusto en la radio y en la prensa Ikusi

Dokumentuaren akzioak