Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Miguel Angel Lazpita Barrenetxea

1939 -

Miguel Angel Lazpita Eibarren jaio zen 1939an. Armeria Eskolan ikasi eta gero, Alfaren beka baten bidez Bartzelonan ikasi zituen aparejadore eta arkitekturako ikasketak. Bueltatu zenetik Bartzelonan bizi den arren, kontaktu oso estua izan du Eibarrekin beti, batez ere Armeria Eskolarekin. Bera izan zen eskolaren hedapenean lan egin zuen arkitektu nagusia. Alfa Mikrofusioaren arkitektua ere da, beste Eibarko eraikin batzuen artean. "Eibarko ondare industriala" proiekturako izan zen elkarrizketatua. 

Dokumentuaren akzioak