Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Klub Deportiboaren hastapenak

Klub Deportiboaren egoitza desberdinak: Isasi kalean lehenengo; Untzagan geroago. Gerra ostean zabaldu zen Toribio Etxebarria kalean duten egoitza. Jose Laskurain lehendakari zela, lokala hura erosi ahal izateko batzorde bat antolatu zuten: Txopitea, Aranzeta, Eleuterio Murua, Basilio Markaide, Faustino Mujika, Andres Unzeta... ziren batzordekide. Musika bandak kalez-kale jo zuen eta rifak ere antolatu zituzten lokal hark balio zituen 500.000 pezeten zati bat ordaindu ahal izateko.

Dokumentuaren akzioak