Tailerretik atera eta dantzara; afalordua
Gaztea zenean, tailerretik irten eta zertxobait txukuntzeko ohitura hartzen hasi ziren eibartarrak, Untzagara dantzara joan aurretik. Txikiteoa bilbotarrek eraman zuten Eibarrera. Aurretik, gizonak mahai batean jarri eta edan egiten zuten, bertatik mugitu gabe. Egunero lanetik atera, etxera arropaz aldatzera joan eta kalera joaten ziren 19:00ak arte. Afalostean, 20:00ak inguru, berriz ere kalera irteten eta 21:30erako etxera bueltatzen ziren. Neguan musika 16:30ean hasten zen; udan, 20:30ean. 8 pieza jotzen zituzten eta 22:00etarako etxera itzultzen ziren.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Ta gero, ba, gurasuekin igual Izarraitzera ta haunditzen […] giñazenian, ba, Klub Deportibuan sartu ta medaillia etaratzeia zan zerori. - Mendixak eginda, ezta? - Bai, ba! Mendixak eginda. Berez, hamentxe daoz ta!
Dokumentuaren akzioak